| Moses Mosop, munduko txapeldunorde gabe geratu da Mugerza krosa |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2008-01-11 11:11 | |
|
Lasterketako izar nagusia izan behar zuenak; Moses Mosop (Kenya),
munduko kros txapeldunordeak, uko egin dio Juan Mugerza Nazioarteko
krosean parte hartzeari.
Kenyak bizi duen krisi politikoak eta ziurgabetasun egoerak bultzatuta hartu du lasterketaren mailan eragin zuzena izan dezakeen erabakia.
Moses Mosop antxintxikari afrikarraren ordezkari Marc Corjtens belgikarrak atzo, urtarrilak 10, jakinarazi zien Mintxeta Atletismo Taldekoei afrikarraren erabakiaren berri telefonoz; lasterketa eguna (urtarrilak 13) baino hiru egun eskas lehenago. Honela azaldu zien Corjtensek erabakiaren berri: “Moses bere familia, -emaztea, semea eta berarekin bizi den anaia bat- bakarrik lagatzeko beldur da. Egoera poliki-poliki bere onera itzultzen ari dela azaldu didan arren, sentitzen duen beldurra ulertzekoa da eta bere erabakia errespetatu beharko genuke. Bere familiaren segurtasunaren erantzule dela uste du Mosesek eta ez genuke iritziz aldatzera behartu beharko”. Moses Mosop Eldoretetik (Kenyako nekazaritza-hiriburua) gertu dagoen herrixkan bizi da. Hain zuzen ere, inguru honetan izan dira liskarrik larrienak: 500 lagun inguru hil dituzte bertan. "Ezusteko ezatseginetatik ihes egiteko intentzioarekin Iten-eko entrenamendu gunera lekuz aldatu da Moses, hori ere Eldoretetik gertu” jakinaraz izien Corjtensek Mintxetako arduradunei. Hegazkin txartela erreserbatuta: Bere ordezkariak Mosesentzako hegazkin txartela gordeta zeukan: Eldoret eta Nairobi arteko hegaldia lehenik –“Eldoret eta Nairobi arteko errepide bidea, oso arriskutsua une honetan", sahiesteko; eta, handik Bilbora, Bruselan geldialdia egin eta gero. • Gainontzeko kenyarrak etorriko dira Izen emanda zeuden Prisca Jepleting, Mike Kipyego eta Bernard Kipyego (hirugarrena 2007ko Monbasako Munduko Txapelketan, Mosopen atzetik) kenyarrek domekan (urtarrilak 13) Elgoibarren izango direla hitz eman dute. Horretarako, Kisumutik Nairobira hegazkinez bidaiatzeko asmoa daukate, Eldoretetik pasa gabe, eta handik Bilbora etorri; Brusela eta Amsterdamen geldialdia egin eta gero. • Mosepen ordezkoaren bila Juan Mugerza krosaren antolatzaileak, Ibermeeting Sport SL enpresaren bitartez, Mosop ordezkatzeko beste atleta afrikarren bat kontratatzeko lanean ari dira jo ta sua. Etorri daitekeenetako bat, Leonard Patrick Komon gazte kenyarra da. 5.000 metrotan munduko 12. markarik onenaren (13:04:79) jabe da gaur (urtarrilak 10) 20 urte bete betetzen dituen etorkizun handiko antxintxikaria. Domekarako denbora gutxi geratzen den arren, Mintxeta Atletismo Taldeak azken urteetan pilatutako esperientziari dauka bere alde.
∞ Lotura duten albisteak:
Juan Mugerza Nazioarteko LXV. Kroseko antxintxikari aipagarrienak (dortsalak)
• Gizonezkoak (lasterketa nagusia)
1.BERNARD K. KIPYEGO KENYA 2.MIKE KIPYEGO KENYA 3.TOLA TADESE ETHIOPIA 4.CHEMA MARTINEZ NIKE 5.J.C. DE LA OSSA JOMA 6.LEONARD KOMON KENYA 7.CUTHBERT NYASANGO ZIMBAWE 8.RICARDO SERRANO JOMA 9.J.C. HIGUERO PROMOARANDA 10.ANTONIO NUÑEZ BIKILA 11.OSCAR MARTIN ASICS RAYET 12.MOHAMED ELBENDIR NIKE 13.GUILLERMO ARNEDO EUSKADI 14.J. MANUEL ABASCAL ASICS RAYET 15.J. LUIS CAPITAN CICLOTE ARANDA • Emakumezkoak (Lasterketa nagusia) 151.PRISCAH JEPLETING KENYA 152.SIMRET SULTAN ERITREA 153.YIMER WUDE ETHIOPIA 154.MARIYA KONOVALOVA RUSIAVALENCIA TERRA I MAR 156.ALESSANDRA AGUILAR F.C. BARCELONA 157.MERAF BATHA ERITREA 158.DIANA MARTIN VALENCIA TERRA I MAR 159.SOUD KANBOUCHIA MARRUECOS 160.ROCIO RODRIGUEZ PUERTO ALICANTE 161.TAMARA SANFABIO SCORPIO 162.RAQUEL GOMEZ SCANIA PAMPLONA 163.Mª JESUS GESTIDO PLAYAS JANDIA 164.CRISTINA PETITE C.A. SANTUTXU 165.Mª JOSE DEL TORO C.P. LA RODA
Argazkiak: Michael Steele/Getty Images.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























