Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Moses Mosop, munduko txapeldunorde gabe geratu da Mugerza krosa PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-11 11:11
Klik haundi ikusteko
Moses Mosop.
Lasterketako izar nagusia izan behar zuenak; Moses Mosop (Kenya), munduko kros txapeldunordeak, uko egin dio Juan Mugerza Nazioarteko krosean parte hartzeari.
Kenyak bizi duen krisi politikoak eta ziurgabetasun egoerak bultzatuta hartu du lasterketaren mailan eragin zuzena izan dezakeen erabakia.
  • Gainerako kenyarrek etorriko direla baieztatu dute eta Mintxetakoak Mosopen ordezkoaren bila dabiltza.
 


Moses Mosop antxintxikari afrikarraren ordezkari Marc Corjtens belgikarrak atzo, urtarrilak 10, jakinarazi zien Mintxeta Atletismo Taldekoei afrikarraren erabakiaren berri telefonoz; lasterketa eguna (urtarrilak 13) baino hiru egun eskas lehenago.

Klik haundi ikusteko
Mosop Monte Carloko mitinean, 2003an.
Honela azaldu zien Corjtensek erabakiaren berri
: “Moses bere familia, -emaztea, semea eta berarekin bizi den anaia bat- bakarrik lagatzeko beldur da. Egoera poliki-poliki bere onera itzultzen ari dela azaldu didan arren, sentitzen duen beldurra ulertzekoa da eta bere erabakia errespetatu beharko genuke. Bere familiaren segurtasunaren erantzule dela uste du Mosesek eta ez genuke iritziz aldatzera behartu beharko”.
Moses Mosop Eldoretetik (Kenyako nekazaritza-hiriburua) gertu dagoen herrixkan bizi da. Hain zuzen ere, inguru honetan izan dira liskarrik larrienak: 500 lagun inguru hil dituzte bertan. "Ezusteko ezatseginetatik ihes egiteko intentzioarekin Iten-eko entrenamendu gunera lekuz aldatu da Moses, hori ere Eldoretetik gertu” jakinaraz izien Corjtensek Mintxetako arduradunei.

Hegazkin txartela erreserbatuta: Bere ordezkariak Mosesentzako hegazkin txartela gordeta zeukan: Eldoret eta Nairobi arteko hegaldia lehenik –“Eldoret eta Nairobi arteko errepide bidea, oso arriskutsua une honetan", sahiesteko; eta, handik Bilbora, Bruselan geldialdia egin eta gero.

    Gainontzeko kenyarrak etorriko dira
Izen emanda zeuden Prisca Jepleting, Mike Kipyego eta Bernard Kipyego (hirugarrena 2007ko Monbasako Munduko Txapelketan,  Mosopen atzetik) kenyarrek domekan (urtarrilak 13) Elgoibarren izango direla hitz eman dute. Horretarako, Kisumutik Nairobira hegazkinez bidaiatzeko asmoa daukate, Eldoretetik pasa gabe, eta handik Bilbora etorri; Brusela eta Amsterdamen geldialdia egin eta gero.

    Mosepen ordezkoaren bila
Juan Mugerza krosaren antolatzaileak, Ibermeeting Sport SL enpresaren bitartez, Mosop ordezkatzeko beste atleta afrikarren bat kontratatzeko lanean ari dira jo ta sua. Etorri daitekeenetako bat, Leonard Patrick Komon gazte kenyarra da. 5.000 metrotan munduko 12. markarik onenaren (13:04:79) jabe da gaur (urtarrilak 10) 20 urte bete betetzen dituen etorkizun handiko antxintxikaria. Domekarako denbora gutxi geratzen den arren, Mintxeta Atletismo Taldeak azken urteetan pilatutako esperientziari dauka bere alde. 
 
 
  Lotura duten albisteak:
 
 
Juan Mugerza Nazioarteko LXV. Kroseko antxintxikari aipagarrienak (dortsalak)
 
    • Gizonezkoak (lasterketa nagusia)
1.BERNARD K. KIPYEGO        KENYA
2.MIKE KIPYEGO            KENYA
3.TOLA TADESE            ETHIOPIA
4.CHEMA MARTINEZ        NIKE
5.J.C. DE LA OSSA        JOMA
6.LEONARD KOMON            KENYA
7.CUTHBERT NYASANGO        ZIMBAWE
8.RICARDO SERRANO        JOMA
9.J.C. HIGUERO            PROMOARANDA
10.ANTONIO NUÑEZ        BIKILA
11.OSCAR MARTIN            ASICS RAYET
12.MOHAMED ELBENDIR        NIKE
13.GUILLERMO ARNEDO        EUSKADI
14.J. MANUEL ABASCAL        ASICS RAYET
15.J. LUIS CAPITAN        CICLOTE ARANDA



    • Emakumezkoak (Lasterketa nagusia)
151.PRISCAH JEPLETING        KENYA
152.SIMRET SULTAN        ERITREA       
153.YIMER WUDE            ETHIOPIA
154.MARIYA KONOVALOVA        RUSIAVALENCIA TERRA I MAR
156.ALESSANDRA AGUILAR        F.C. BARCELONA
157.MERAF BATHA            ERITREA
158.DIANA MARTIN        VALENCIA TERRA I MAR
159.SOUD KANBOUCHIA        MARRUECOS
160.ROCIO RODRIGUEZ        PUERTO ALICANTE
161.TAMARA SANFABIO        SCORPIO
162.RAQUEL GOMEZ        SCANIA PAMPLONA
163.Mª JESUS GESTIDO        PLAYAS JANDIA
164.CRISTINA PETITE        C.A. SANTUTXU
165.Mª JOSE DEL TORO        C.P. LA RODA
 
Argazkiak: Michael Steele/Getty Images.
 
 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Oraindik ere interesgarri
Ernat 2008-01-11 15:13:25
Moses etorriko ez den arren, oindik oso karrera politxa ikusiko dalakuan nao ta horregatik, domekan mintxetara. Urtero hobetzen dixen kross-a ikustera ta espero bide berdinetik jarraitzia. 
 
Mosop-en erabakia oso errespetagarria da, egun hauetan Kenian bizi den egoera ez delako erreza. 
 
Besterik gabe, hurrenarte.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko