|
'TupperSex', sex-shopetako produktuak etxean jasotzeko bilkurak |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2008-01-10 10:59 |
 Masaje erotikoak ematen dituen ahatetxoa. Zer da TupperSex bat? Lagun batzuk etxe batean juntatzen dira eta
saltzaile batek sex-shop batean aurkitu daitezkeen produktuak erakusten
ditu, garai batean tupperwareekin egiten zen antzera. Gero, inork
interesa badu eskaera egiten du.
Maite Rementeria blogari
elgoibartarrak eman du honen berri bere blogean.
 Topersex wegbuneko portadako argazkia.
Era guztietako produktuak ( tupperwareak, e.a) saltzeko etxeetan egiten ziren bilkuretan jostailu sexualak ere eskaintzen dira egun. Ameriketako Estatu Batuetan, non bestela, jaio zen fenomeno hau, eta mundu guztira zabaldu da jadanik, baita Euskal Herrira ere.
-
Arrasateko etxe batean egin zuten tuppersex bilkura bat nolakoa izan zen azaltzen du Maite Rementeriak, detaile eta inpresio guztiekin, Etiam blogean.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |