Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Patinatzeko pistaren arrakasta ikusirik 2008ko Gabonetan ere jarriko dute
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Patinatzeko pistaren arrakasta ikusirik 2008ko Gabonetan ere jarriko dute PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-09 11:12
Klik haundi ikusteko
Herritarren artean izan duen harrera ona eta arrakasta ikusirik 2008ko Gabon jaietan ere patinatzeko pistaz gozatzeko aukera izango dugu elgoibartarrok. Hala adierazi du Ricardo Garate kirol zinegotziak. Are gehiago, Udalak ez du baztertzen patinatzeko pista “behin betiko erostea".

Pista erosteko aukera
Udalak patinatzeko pista erosiko balu, gainera, ez litzateke Gabonak arte itxaron beharrik izango, izotzezkoa beharrean sintetikoa izanik, edonoiz jarri daiteke-eta. Ez dago klimaren menpe egon beharrik. Hori da pista berritzaileon abantailetako bat. Bestetik, ez du hezetasunik sortzen eta mantentze beharrik ere ez du. Hauez gain, pista estali duen karpa Udalak erosi duela kontutan eduki behar da.

Estreinaldi arrakastatsua
Klik haundi ikusteko
Ume nahiz nagusiek gozatu dute patinaje pistaz.
Gabon jaietako izarretako bat izan da patinatzeko pista eta jendea erruz inguratu da, batez ere, txikienak. Pista erabili duten erabiltzaile kopururik zenbatu ez duten arren, “lehen egunetan jendetza handiak eta ilara luzeak” izan zirela adierazi du Ricardo Garatek.
Ideia berriak datorren urterako
2008ko Gabonetan ere jarriko dute patinatzeko pista, eta jadanik hasiak dira pistari etekin gehiago ateratzeko ideia berriak aztertzen. “Umeentzako hockey txapelketa bat eta antzerako ideiak dabilzkigu, baina ideia soilak dira oraingoz”.

Bandalismoa azken egunean
Abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean egon behar zuen irekita patinatzeko pistak. Behar zuen diogu, alproja batzuek su eman baitzioten Errege Eguneko goizaldean, “03:30ak inguruan izan zela uste dugu”, eta bandalismo ekintza honen erruz, ezin izan zuten pista, aurreikusita zegoen moduan, Errege Egunean ireki.
Kalteak ez ziren zorionez oso larriak izan. Kirol zinegotziak uste du “botak janzteko gunean dagoen belar artifizialaren hezetasunari esker ez zela sua gehiago zabaldu, zorionez”. Pistara eta karpara zabaldu baino lehen sua amatatzea lortu zuten. Orban beltz honek ez du, ordea, Garateren iritziz, “pistak izan duen harrera ona ilundu behar”.
 
  Lotura duten albisteak 
  ARGAZKIAK:

   

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari