Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow 'Egur' arte eskolaren sortzaile Fernando Beorlegui artegilea hil da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

'Egur' arte eskolaren sortzaile Fernando Beorlegui artegilea hil da PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-09 06:58
Klik haundi ikusteko
Nafarra jaiotzaz, Eibarren bizi eta bihotzez eibartarra izan den Fernando Beorlegui artegile eta pintore handia domekan (urtarrilak 6) hil zen Irunen, gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela.
Beorleguik harreman berezia izan zuen gure herriarekin. Berak eta Pedro Azpiazuk sortu zuten 1980an Egur arte eskola, Ongarri taldearen eskutik.
 
 
Egur arte eskola sortu zuen
Elgoibarko Ongarri taldearen eskutik Arte Eskola antolatu zuen Fernando Beorleguik 1980an, Egur izenekoa; pintura, eskultura eta grabatugintza eskolak eman zituen makina bat urtean. Pedro Azpiazu elgoibartarrarekin batera jarri zuen martxan Egur.
"Arte munduarentzat galera handia" izan dela Beorleguiren heriotza azaldu digu Pedro Azpiazuk berak. "Artista osoa" izan zela nabarmendu digu, "teknika oso landua zeukan eta artista bikaina zen".
Beorlegiren izaera goraipatu digu, baina, batik bat, Azpiazuk. "Artista moduan zuen mailatik haratago, haren gizatasuna, apaltasuna eta esku zabaltasuna azpimarratu nahi nituzke. Maisu bat izan da ezagutu dugun guztiontzat, beti emateko prest. Eta ez zen gutxi emateko zeukana, bere buruari garrantzia emateko apalegia bazen ere. Pertsona jator eta txistoso moduan gogoratuko dut". Bitxikeria moduan, Elgoibarko erraldoiak ere Beorleguik  zaharberritu zituela behin akorduan dauka Azpiazuk "Beti zegoen prest herriaren alde la egiteko".
  • egoibarra.com webguneak eman du Fernando Beorleguiren heriotzaren berri. Bertan aurkituko dituzue artegilearen inguruko hainbat xehetasun, argazki eta margolan batzuk ere bai.
 
Fernando Beorlegui (1928-2008)

Klik haundi ikusteko
Beorlegui-Ereņo familia.
Nafarroako Campanas edo Arrizabalaga herrian jaio zen 1928ko urtarrilaren 21ean. 1942ean, maristetan ikasi ondoren, Iruñean Javier Ciga Echandi margolariak zuen eskolan jardun zuen 1945era arte. Urte horretan familia osoa Lizarrara joan zen eta han izan zuen Gustavo de Maeztu ezagutzeko aukera. 1951-52: urte bi horiek Madrilera joan zenekoak dira, museo guztiak ikusten ibili eta Chicharroren ikasle izan zeneko sasoikoak. Logroñoko Arte eta Ofizio Eskolan ikasi zuen 1953tik 56ra bitartean; eskultura zuen gogoko eta ikasgai. Maria Luisa Ereñarekin ezkondu zen; azkenean Eibarrera etortzea erabaki zuten etorkizun hobeago baten bila. Maria Jesus, Xabier, Mikel eta Blanca dira izan dituzten seme-alabak. 1963. urtean Arrate Elkartearen zuzendaritza-taldekoa izan zen.
 
1967-68: Txopitea, Marino Plaza, Paulino Larrañaga eta Beorleguik Pagei kaleko ganbara zahar bat hartu zuten euren margoak egiteko. Oteizak 1969an bisitatu zituen eta Debako Arte Eskolara lanera joatea proposatu. Ilusio handieneko urteak dira; baita protesta egitekoak ere, Arrateko elizan agertutako horma-irudien zaharberritzea eskasa baino eskasagoa izan zelako. Alberto Lopez arkitektoarekin diseinu-bulego bat jarri zuen Untzaga dorrean 1972an; Armeria Eskolan pintura klaseak ematen ditu eta bere estudioa San Cristobal kalera eraman zuen.

Klik haundi ikusteko
Acordeonista (1978).
1974an Goruntz taldea sortu zuen Iñaki Larrañaga eta Daniel Txopitearekin batera, Marino Plaza ere han zen. Eibarrek hirigintzaren aldetik dituen arazoak betidanik kezkatu dute: Auzo elkarteetan sartu zen lanean eta 1976. urtean Gure Herria Auzo Elkartearen presidente izateko aukeratu zuten. 1978an, Illarramendiren zuzendaritzapean grabatu ikastaroa antolatu zuten Armeria Eskolan. Handik sortu zen Azido Taldea. 1979. urtean izan zen Beorlegirentzat Gasteizko erakusketa areto baten erakusketa-arduradun izan zenekoa. Han erakutsi zituzten euren lanak Arrastaluk, Oteizak, Ameztoyk, Goenagak...

Elgoibarko Ongarri taldearen eskutik Arte Eskola antolatu zuen 1980an, EGUR izenekoa; pintura, eskultura eta grabatugintza eskolak ematen zituen.

Ruiz de Eguinoren komisariotzapean, 1993. urtean erakusketa handi bat antolatu zen Donostian Kutxak Garibai kalean duen erakusketa aretoan “Fernando Beorlegi” izenpean. Bere lan ia osoa erakutsi zen eta orduan atera zen katalogoa dugu Beorleguiren lana ulertzeko dokumentu nagusia. Rafael Castellanoren “Fernando Beorlegui denboraren margolari" testua, margolariaren erretratu luzea eta sakona da; bere bizipenak dakartzana, bere sormenaren iturriak damaizkiguna.

Asko eta asko dira 1957az geroztik Beorleguik egin dituen erakusketak, banaka nahiz taldean. Urte hartatik aurrera bere margolanak, batik bat Nafarroan eta Euskal Herri osoan ikusi izan dira, baina baita Madrilen eta Espainiako beste herri askotan ere.

Klik haundi ikusteko
Lanean.
Fernando Beorlegui beti egon da laguntzeko prest; Eibarren alde egiteko prest: berea da San Andresetako lehenengo nekazal azoka haren kartela; Ego Ibarrak ateratako Koplak liburuaren azala; berea izan da baita San Andres Elizaren balio osoa erakusteko liburua ateratzeko eskaera…

Bere sasoiko kritikak bere teknikaren kalitatea eta txukuntasuna azpimarratu zuen.

Errealismoa, surrealismoa... Zaila da aparteko margolari honek erabili izan duen lengoaia zehaztea; zirrara sortzen digu bere margolanen edertasunak eta gordintasunak. Gardenki onirikoak; kolore garbi nahasgabeen leherketa; gizakiak hirian duen bizimodu ilunaren berri ematen diguten barruko leku batzuk ditugu aurrean; paisaia geometrikoak, irudizkoak kasik; animalia eta pertsonai fantastikoak.

 

  ∞ Lotura duten albisteak:

 

 

 

 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari