Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Munduko Kros Txapelketako zilarra eta brontzea Mugerza krosean izango dira
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Munduko Kros Txapelketako zilarra eta brontzea Mugerza krosean izango dira PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-08 14:14
Klik haundi ikusteko
Juan Mugerza krosaren aurkezpen ekitaldia.
Iaz (2007) Monbassan (Kenya) jokatu zen Munduko Kros Txapelketako txapeldunordea, Mosep Mosop eta hirugarren sailkatua, Bernard Kiprop Kypyego, biak keniarrak, izango dira Nazioarteko Juan Mugerza 65. kroseko izar nagusiak. Monbassan lehen zazpi postuetan sailkatu ziren lau lasterkari Mintxetan izango dira.
Herrialdeak bizi duen krisi politiko odoltsua amaitu ez den arren, antxintxikari kenyarrek lasterketa egunerako -domeka honetan (urtarrilak 13)- etortzeko arazorik ez dutela izango espero dute Mintxeta Atletismo Taldekoek.


  Juan Mugera Nazioarteko krosa
  • Noiz: Urtarrilak 13
  • Non: Mintxetan
  • Ordua:
    10:10 (lehen lasterketa)
    12:30 Emakumezko absolutua
    13:00 Gizonezko absotutua
  • Telebistaz: ETB1 (15:30ean diferituan), Teledeporten eta TVE2an laburpen zabala.
  • Krosean parte hartuko duten antxintxikariei harrera: Zapatua, urtarrilak 12, Udaletxeko pleno aretoan.
Gaur (urtarrilak 8) egin dute antolatzaileek Juan Mugerza krosaren aurkezpen ofiziala Udaleko pleno aretoan. Han azaldutakoaren arabera, honako hauek dira parte hartuko duten antxintxikari nabarmenenak:

Gizonezkoak:
Klik haundi ikusteko
Mosep Mosop.
Moses Mosop (Kenya, 1985ean jaioa)
-Txapeldunordea 2007ko Monbassako (Kenya) Munduko Kros Txapelketan.
-Helsinkiko Munduko Txapelketan brontzezko domina 10.000 metrotan. Kenenisa Bekele eta Sihine (biak irabazle Elgoibarren) etiopiarren atzetik.
-10.000 metrotan 26´49´´-ko marka dauka.
-2007ko IAAF rankinean 5. postuan.

Bernard Kiprop Kipyego (Kenya)
-Brontzezko domina 2007ko Monbassako Munduko Kros Txapelketan.
-2005eko junior mailako Munduko Kros Txapelketako txapeldunordea.
-10.000 metrotan 26´59´´-ko marka dauka.
-2007ko IAAF rankinean 9. postuan.
-Laugarren postua Venta de Baños-eko aurtengo krosean.

Michael Kipyego (Kenya, 1983)
-6. postua 2007ko Monbassako Munduko Kros Txapelketan.
-Junior mailako Munduko Txapelduna 3.000 metro hesietan.
-3.000 metro hesietan markarik onena: 8 minutu eta 10 segundo.
-Hirugarren postua Venta de Baños-eko aurtengo krosean.

Tadese Tola (Ethiopia, 1987)
-7. postua 2007ko Monbassako Munduko Kros Txapelketan.
-Ethipiako kros txapelduna.
-10.000 metrotan 27´04´´-ko marka dauka.
-2007ko IAAF rankinean 14. postuan.
-Garaile Venta de Bañosen.

Chema Martinez (Espainia)
-5. postua 2007ko Toroko Europako Kros Txapelketan
-2007ko Osakako Munduko Txapelketan 10. postua.
-Europako txapeldun eta txapeldunordea izandakoa 10.000 metrotan
-Iaz, txapeldunorde Elgoibarren.

Juan Carlos De La Ossa (Espainia)
-2007ko Espainiako Kros Txapeldun
-3. postua Europako Txapelketan 10.000 metrotan
-Iaz 3. postuan Elgoibarren.
 
 
Emakumezkoak:
Priscah Jepleting (Kenya)
-7. postua Munduko Kros Txapelketan
-Brontzezko domina Osakako Munduko Txapelketan 2007an
-5.000 metrotan 14´35 denborako marka dauka.
-2007ko IAAF rankinean 8. postuan. 
 
Simret Sultan (Eritrea, 1984)
-9. postua Munduko Kros Txapelketan.
-Atapuercaco krosean garaile aurten.
-3. postua Alcobendasen 
 
Yimer Wude (Etiopia)
-10. postua iazko Kenyako Munduko Kros Txapelketan.
- 5. postua 2006ko Munduko Kros Txapelketan
-5.000 metrotan 14¨57-ko denbora dauka.
 
Mariya Konolova (Rusia, 1974)
-4. postua Toroko Europako Kros Txapelketan (2007)
-2006ko Europako txapeldunordea
-Osakako Munduko Txapelketan 5. postua 5.000 metrotan. 
 
Rosa Morato (Espainia, 1979)
-Brontzezko domina Toroko Europako Txapelketan
-Espainiako rops Txapelduna
-2007ko Mugerza krosean 5. postuan sailkatua.
 
Alessandra Aguilar (Espainia)
-17. postua Toroko Europako Txapelketan.
-4. postua Espainiako Kros Txapelketan.
-Ohikoa Espainiako selekzioan.


Sona handiko krosa
Klik haundi ikusteko
Mintxeta Atletismo Taldeak eta Diario Vascok lankidetza hitzarmena sinatu dute aurkezpenaren ostean.
Kros zaharrena Elgoibarko Mugerza Nazioarteko Krosa, Espainiako Atletismo Federazioaren egutegiko proba zaharrena, hain zuzen ere.
1943an, C.D. Elgoibar atletismo taldeko zale batzuek antolatu zuten estreinakoz kros hori Juan Mugerza korrikalariaren omenez. (1937an hil zen elgoibartarra Mungiatik gertu izandako bonbardaketa batean).
Lehen urteetan, udako festen egutegien parte zen eskualde mailako lasterketa hau. 1950eko hamarkadan, Lerun futbol zelaiaren inguruan antolatzen hasi ziren, urtarrilean. 1963an, Egotoki elkarteak hartu zuen antolaketaren ardura, nazioarteko proba bihurtuz horrela. Egun, berriz, Mintxeta Atletismo Taldeak antolatzen du proba.
Prudencio Ayerra izan zen Juan Mugerza Nazioarteko Kroseko lehenengo garailea, eta aurreneko urte haietan espezietan kobratzen zuten atletek: eskopetak, josteko makinak, erlojuak, telebistak eta antzekoak jasotzen zituzten.
Mariano Haro palentziarra eta Belen Azpeitiarra gipuzkoarrak izan dira garaipen gehien lortu dituzten atletak (bosna bakoitzak).
30 herrialdetako korrikalariek parte hartu izan dute Elgoibarko proban eta guztira, bederatzi txapeldun olinpikok hartu dute parte kros honetan.
Urte batean, 1981ean, lasterketa ez zen jokatu. 1981ean, atleta guztiak Elgoibarren zeudela, elurte handiak bertan behera utzi zuen proba.
 
  INFORMAZIO GEHIAGO:
 
 

  




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ZORIONAK!!!
leandrow 2008-01-08 20:07:03
Aurten ere plantel oso ona ekartzia lortu dabe, behintzat, Kenyan arazorik ez badau... 
 
Urtetik urtera karrerian nibela mantentzia, ta are geixau, hobetzia lortu dabela uste det nik, batez ere Mintxeta organizaziuan sartu zanian. 
 
Oinguan ere karrera ikusgarrixak ikusteko aukeria eukiko degula uste det nik, hortaz, igandian badakizue, danok Mintxetara!!!
Zorionak eta animo!
Ander 2008-01-09 09:50:24
Eskerrak gure herri hau komunikabidietan ez dan beti txarrerako agertzen, larunbatetako rollua dala ta. Gauza onak ere badauzkagu!
Muguerza
beltxa 2008-01-09 19:18:53
Danoi animatzen zaitxuet igandian Mintxetara igotzeko, Eloibarren izena estatu osuan zabaltzen duan ekintza bat da eta hure herrixan izena oso leku onian lagatzen dau. Gainera datozen atletek daukaten maila ikusita seguru kriston espektakulua egongo dala!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari