Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Baltasar elkartearen 50. urteurrena Zigilu Erakusketako protagonista
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2006ko Gabonak

Gida komertziala

Baltasar elkartearen 50. urteurrena Zigilu Erakusketako protagonista PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2008-01-04 09:56
Klik haundi ikusteko
 
Baltasar Pilotazale Elkartearen 50. urteurrena omenduko du Altzolatarren Dorretxea Elkarteak 28. Zigilu Erakusketan.
Besteak beste, Baltasar elkarteari eta Arriola IV pilotari elgoibartarrari (argazkian) eskainitako zigilu-marka bana aterako ditu.
Zigilu erakusketa: urtarrilaren 12tik 20ra Kultur Etxean.
 
 
Iaz Gabon zaharretako Gazta Lehiaketaren 25. urteurrena omendu bazuten, Baltasar Pilotazale Elkartearen 50.urteurrenak hartu du haren lekukoa 28. Zigilu Erakusketan. Izan ere, urtarrilaren 17an, San Anton Egunean, beteko du Pilotazale Elkarteak mende erdi. 
 
Zigilu-marka berezia
Correos eta Telekomunikazioko Zuzendaritza Nagusiak omenaldiarekin bat egin eta Baltasar elkartearen armarria eta 50. urteurrena ospatzeko sorturiko anagrama irudikatzen dituen zigilu-marka berezia ematea erabaki du.
Eskuratu nahi duenak urtarrilaren 12an eta 13an Kultur Etxera jo beharko du (12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara).

Arriola IV
Klik haundi ikusteko
Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV (1934-2003), pilotari elgoibartarraren irudia daukan zigilu-marka ere eskuratu ahal izango dute erakusketara hurbiltzen direnek. Arriola IV. Baltasar elkarteko bazkide-sortzaileetariko bat izateaz gainera, eskuz banakako Munduko Txapelduna izan zen 1962an. Espainiako txapeldun ere lau bider atera zuen: 1959an, 1960, 1961 eta 1962an, hain zuzen ere. Atano X, Del Val edo Hilario Azkarate, eta azken urteetan Ogeta edo Retegi II moduko pilotari handien aurka jokatu zuen San Lorentzoko pilotari apartak.
Ospe eta oihartzun handiena, baina, aurrez aipaturiko Munduko Txapelketan, Iruñean,  jantzitako txapelak eman zion. Herrian egin zioten harrera sekulakoa izan zen.
 
Kirola protagonista
Kirola, oro har, eta bereziki pilota izango dira Altzolatarren Dorretxea Elkarteak antolatutako erakusketan bilduko diren zigilu bildumetako protagonistak. Pilotari eskainitako hiru bilduma egongo dira, gutxienez (euskaraz, gazteleraz eta frantsesez). Beste hainbat kirolek ere izango dute euren tartea, hala nola, saskibaloiak, errugbiak, golfak, joku olinpikoek, e.a.
  • Erakusketaren inaugurazioa: urtarrilak 12 (12:30ean)
  • Ordutegia lanegunetan: 19:00-21:00 
  • Zapatu, domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-21:00

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari