Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Martxan dago elgoibarren.net atari digitala
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Martxan dago elgoibarren.net atari digitala PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-20 09:57
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak sortutako atari digitala da begi-bistan duzuen hau. Elgoibarko orainkaria izatea da ekimen honen helburu nagusia. Alegia, herritarrek uneoro eta edozein tokitatik Elgoibarko informazioa momentuan eskuratzeko gunea izatea. Astelehenetik aurrera egunero bi edo hiru albiste emango ditugu. Egunean egunekoak izango dira eta ordenagailutik mugitu gabe jasotzeko aukerarekin.

Hasteko, 4 atal nagusirekin abiatuko gara, baina, aurrera begira, atal eta zerbitzuak gehitzeko asmoa daukagu. Momentuz dauden lau atal nagusiak honako hauek dira:  

1) Notiziak:

Kronologikoki agertuko dira orrialdean (idatzitako azken albistea lehenengoa azalduko da). Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik sartuko, baina okasioak eskatzen duenean ez diogu lanari atzea emango. Albisteen gainean komentarioak egiteko aukera izango da eta hauek automatikoki argitaratuko dira. Hortaz, albistea osatu edo iritzia emateko aukera izango duzue irakurleok. Hori bai, elgoibarren.net editore batek kudeatuko du, eta ataria eguneratzeaz gain, erabiltzaileen iritziak moderatzeaz era arduratuko da. Halaber, nahi izanez gero, albisteen titulu eta azpitituluak norberaren helbide elektronikoan jasotzeko aukera izango da e-posta harpidetza bidez erregistratuta (azal-orrian, ezkerreko zutabean). Honela, web-ean azaltzen diren albisteen berri izango du sarean azaldu bezain laster, eta handik albiste osoa irakurtzeko aukera izango da.  

2) Agenda:

Elgoibarko agenda izatea nahi da. Orri nagusian, egun horretako ekitaldi guztiak agertuko dira. Bestalde, egunez egun nahiz ekitaldi motaren arabera bilaketak egin ahalko dira. Gainera, formulario erraz baten bitartez, agenda irakurleek beraiek osatzeko aukera izango dute. 

3) Mediateka:

Erretratuei eta bideoei leku berezia egingo diegu elgoibarren.net web gunean. Mediateka gaien arabera egituratuta egongo da eta irakurleek erretratu eta bideoak bidaltzeko aukera izango da. Momentuz atal batzuk hutsik aurkituko dituzuen arren, poliki-poliki betetzen joango gara. Erabiltzaileok ere argazkiak bidal ditzakezue gure helbide elektronikora eta berehala jarriko ditugu ikusteko moduan. Une honetan, 2004, 2005 eta 2006ko San Bartolome jaietako argazkiak ikusgai dituzue mediatekan

4) BARREN aldizkaria:

BARREN astekaria PDF formatuan Internet bidez ikusi eta irakurtzeko moduan jarri dugu. Alea irakurtzeko aukeraz gain, bilaketak egiteko modua ere izango da.

5) Bilaketak

elgoibarren.net gure herrian orain arte gertatu denaren eta gertatuko denaren artxiboa izatea nahi dugu. Horretarako, Bilatu atal denetan atalean, bilaketak egin ahal izango dira. Segundo gutxitan, bilatzailean sartu dugun berbari erreferentzia egiten dioten artikulu edo aipamen guztiak agertuko dira. Webguneko albisteetan,hauen komentarioetan, agendan eta mediatekan topatuko ditu erreferentziok gure bilatzaileak, eta noski, baita BARREN astekariko PDF guztietan ere. 


 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Zelako orria!
bidaiaria 2006-10-20 17:06:30
Zelako orria! oso ondo!!!! zorionak BARREN!
AMERIKETATIK
Yankee guy 2006-10-20 17:20:35
Iniziatiba oso ona euki dozue. Azpeitiak eta beste batzuk bazituzten aspalditik horrelako webguneak eta ondo dago ideia horri jarraitzea. 
Kanpoan gauden elgoibartarroi primeran datorkigu herriko berriak jarraitzeko gertu-gertutik. 
Orain herritarroi dagokigu tresna hau erabiltzea modu egoki baten, eta webgunea erreferentzia eta eztabaidarako leku apropos bat izan dadila elgoibarko aktualitateko gai guztietan. 
Animo Barreni eta eskuminak elgoibartarrei!
Ion 2006-10-23 09:58:39
Aupa eta zorionak, batez ere hemendik aurrera hau guztia edonoiz eta edonondik irakurtzeko aukera daukagun guztioi. 
Diseinua ere fin-fina da. 
Segi aurrera.
bazaguan premiņia!
lillo 2006-10-24 21:59:38
Aupa, barrenkidiok! 
 
Zorionak. Hauxe da Elgoibarrek bihar zaban atarixa. Oso konpletua da, eta praktikua ere bai. Barren barixakuan bertan pdf-an edukitzia ere, kategorixan. Ia oin abixadia hartzen daban.  
 
Elgoibarko herriko gorabeheren ispillu izan daixala. Idatzi daigun bertan gure herrixaren inguruko historixia, momentuan momentukua eta lekuan lekukua. 
 
Urte askotarako...!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari