Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow BARRENek 15 urte bete ditu!
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Anbolokeriak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Mediateka


2008

Gida komertziala

BARRENek 15 urte bete ditu! PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-21 11:38
Klik haundi ikusteko
Azken aleko azala.
1992ko abenduaren 24an atera zen kalera BARREN astekaria; orduan elgoiBARREN zeukan izena. Olentzeroren erregalua izan zen, Elgoibarko herriari eginiko oparia.
Herriko notiziak euskaraz ematea zen helburua, herritarrak euskaraz irakurtzera ohitzeko eta euskarari bultzada emateko. Hamabost urte pasatu dira eta umea hazi egin da. Elgoibartarren laguntzarekin nerabezarora iritsi da eta aurrera jarraitzeko ilusioz beterik dago. 2008an etapa berri bati ekingo diogu.
  • Bideoa: BARRENi buruzko iritzia eskatu diegu herritarrei kalean.

Urteak ez dira alferrik pasatzen eta BARRENek ere izan ditu aldaketak. Hasieran zuri-beltzez jantzita atera zen kalera, lotsati eta elgoibartarren etxeetara sartzeko beldurrez. Berehala ireki zizkioten ateak eta barruraino sartu zen, sukalderaino. Ondo hartzen zuten toki guztietan eta astero-astero joatea erabaki zuen. Denborarekin etorri ziren aldaketak astekarian: edukia, diseinua, langileak… baina BARREN izaten jarraitzen du, hasierako berbera, elgoibartarron astekaria.

 
Nora joaten da BARREN?

Hutsik egin gabe ostiralero sartu da BARREN elgoibartarren etxean. Hasieran gutxi batzuen etxean sartzen zen, baina gaur egun ia etxe guztietara iristen da. Eta ez hori bakarrik: BARRENek bidaiatu ere egiten du eta munduko txoko desberdinetara joaten da.
4.650 ale ateratzen dira astero. Ikus dezagun nola banatzen diren:

3.520: Elgoibarko etxeetan
406: Mendaron
378: Espainiako estatuan
206: Elgoibarko baserrietan
68: Elgoibarko enpresetan
53: Altzolan
24: Atzerrian


Herritarren iritzia
Herritar guztien iritziak daukate lekua BARRENen, herritarrak dira gure astekariko protagonistak. Gaurkoan kalera atera gara eta BARRENi buruzko iritzia eskatu diegu herritarrei. Jarraian ikus dezakezue bideoa.
  •  BIDEOA
Iritzia eman duten herritarren izenak: Amaia Arregi, Carlos Agirre, Carlos Gonzalez, Cassia Fernanda Printes, Eduardo Ayesta, Iosu Atxa, Jose Zuazubizkar, Luis Arakistain, Mari Tere Iraegi, Migel Aizpiri, Nekane Iturbe, Nieves Iza eta Olatz Albarran.
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Segi bide berdinetik!
Ernat 2007-12-21 15:39:08
Zorionak ta jarraitxu bide berdinetik. Oso ondo ari zerate ta asko eskertzen da.  
 
Ondo segi.
kirolak
Elgoibaikorra 2007-12-21 22:05:51
Zeba aste hontako alian ez dator kirol atalik? 15 urteetako laburpenian nahiko kirol ta kirolari agertzen dialako? 
ZORIONAK ta jarraitu martxa hontan!!!
zorionak
Dermovagisil 2007-12-24 12:50:20
ea beste pare bat betetzen dituzuen!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Pedrori
Zure izen-abizenak txarto jarri dituztela diozu et...
(Maixu)

Eskerrak emanez
Horrela gustora hartu leike parte! Goizean izena e...
(uri)

San Pedrora Txirrindulari Igoe...
Zuen webgunean sartu naiz eta nire izen-abizena tx...
(Pedro)

iazkoa bakarrik?
Zuek diozuen moduan, iazko irabazleak eskua hartu ...
(errebueltakua)

zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko