Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow II. San Silvestre lasterketa, urteko azken egunean
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Gernikatik Lagara (2009-07-18)


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Inurri sinpatikoak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Belle Dolomiti


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Apustua


Aitor Ibabe
Irudimena zukutuz
Aitor Ibabe
Altzari-diseinu lehiaketa


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Aurtengoz nahikua


Barren astekaria

Gida komertziala

II. San Silvestre lasterketa, urteko azken egunean PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-20 12:18

Klik haundi ikusteko
Lehen edizioko irteerako argazkia.
Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, Urgazi Triatloi Taldeak kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi izan zuen urte zaharra eta berria iaz, I. San Silvestre lasterketarekin. Lehen edizioa arrakastatsua izan zen oso (156 lagunek parte hartu zuten) eta aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi izan diote.

  • Eguna: Abenduak 31, astelehena (Irteera Plaza Handitik)
  • Ordua: 17:00.
  • Luzera: 5 km inguru.

Lasterketaren nondik norakoak
            Lasterketa erabat herrikoia izango da. Parte hartzen dutenek ez dute ezer ordainduko eta dortsalik eta saririk ere ez da egongo. Izan ere, horiek antolatzen hasi zirenean ikusi zuten “dortsalek eta sariek jendea lehiara bultzatuko zutela eta ez dela hori gure asmoa” diote Urgazitik.

"Ez dugu irabazle eta galtzailerik nahi"

Klik haundi ikusteko
5 km inguruko ibilbide erraz eta ezagunean ahalik eta elgoibartar gehien biltzea da triatloi taldearen nahia, “lehiarako badirelako beste hamaika lasterketa urte osoan”. Lasterketa herritar guztientzat izango da, profesional nahiz amateurrentzat. “Herritar orori dei egin nahi diegu parte har dezaten. Ez dugu irabazlerik eta galtzailerik nahi, eta urteko azken eguna kirola eginez eta euskal giroan agurtzea da gure helburua”. Adin orotako jendeak parte hartzea nahi dute, baina “parte-hartzaileei arreta eskatu nahi diegu, gutxieneko prestakuntza fisikoa izan dezaten”.

Albitxuriko aldaparik ez aurten
Lasterketa Plaza Handian hasiko da, 17:00etan. Ibilbidea aldatu egin dute aurten, “jende askok esan baitigu Albitxuriko aldapa gogorregia dela”. Bi itzuli ezberdin egin beharko dira aurten, Elgoibarko kaleetan barrena. Hauxe izango da lasterketaren ibilbidea.

  • Ibilbidea: Plaza Handia-Santa Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Anbulatorioa-Txarriduna hotelaren atzetik Artetxera-San Pedro auzoa-San Antolingo aldapa-San Antolin gainean buelta eman-San Pedro auzoa-Artetxe-Txarriduna hotelaren atzetik Madalako parkera-San Frantzisko kalea-Errosario Kalea-Santa Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Anbulatorioa-Madalako parkea-San Frantzisko kalea-San Bartolome kalea-Plaza Handia.

Argazkiak ikusteko aukera hurrengo egunean

  • Lasterketaren hurrengo egunean argazki guztiak urgazi.com helbidean jarriko dituzte ikusgai.

 





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

mozorrotuta
errebueltakua 2007-12-21 14:47:03
ideia ona iruditzen jata herrikoia ta jai giruan antolatzeko asmua. gure kuadrilan mozorrotuta korritzeko asmua dakagu. 
 
espero dot ordurako 29ko ajia pasauta eukitzia!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


2009ko Trinitate jaiak
bideoak eta argazkiak

Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hemen argazki gehiago
http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/MaterialDepor...
(itxaspe)

Guardia edo Biasteri?
Euskaltzaindiak Guardia berba hobesten du Arabar E...
(elgoibarren.net)

oker dauala usteot
Laguardia euskaraz ez al da Biasteri?
(ART)

San Juan sua
Izugarri gustatzen zaizkit San Juan jaiak, eta osp...
(elgoibartarra)

Zeinen itxura ederra!
Ea nahi dugun guztiok izanen dugun aukera pintxo hauek gustatzeko
(ura)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko