| II. San Silvestre lasterketa, urteko azken egunean |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2007-12-20 13:18 | |
|
Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, Urgazi Triatloi Taldeak kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi izan zuen urte zaharra eta berria iaz, I. San Silvestre lasterketarekin. Lehen edizioa arrakastatsua izan zen oso (156 lagunek parte hartu zuten) eta aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi izan diote.
Lasterketaren nondik norakoak "Ez dugu irabazle eta galtzailerik nahi" 5 km inguruko ibilbide erraz eta ezagunean ahalik eta elgoibartar gehien biltzea da triatloi taldearen nahia, “lehiarako badirelako beste hamaika lasterketa urte osoan”. Lasterketa herritar guztientzat izango da, profesional nahiz amateurrentzat. “Herritar orori dei egin nahi diegu parte har dezaten. Ez dugu irabazlerik eta galtzailerik nahi, eta urteko azken eguna kirola eginez eta euskal giroan agurtzea da gure helburua”. Adin orotako jendeak parte hartzea nahi dute, baina “parte-hartzaileei arreta eskatu nahi diegu, gutxieneko prestakuntza fisikoa izan dezaten”.
Albitxuriko aldaparik ez aurten
Argazkiak ikusteko aukera hurrengo egunean
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



























