Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Energia berritzaileen aldeko apustua egin dute hiru gazte elgoibartarrek
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Energia berritzaileen aldeko apustua egin dute hiru gazte elgoibartarrek PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-19 13:46
Klik haundi ikusteko
Humberto eta Igor Fernandez eta Sergio Rodriguez gazteek energia berritzaileekin zerikusia duen ekimena jarri dute abian, Urratsbat, enpresa berriak sortzeko programaren baitan. Langile soilak izatetik enpresari izateko erabakia hartu zuten duela hiru urte.



Energia berritzaileen sektorea aukeratu zuten Humberto (30 urte) eta Igor (27 urte) anaiek eta Sergiok (28 urte) euren enpresa (Efitermik Energias Renovables S.L.) martxan jartzeko. Poliki-poliki lekua irabazten ari dira energia berritzaileak eta etorkizunari begira aukera interesgarriak eskaintzen dituen alorra delako aukeratu zuten. "Aukera bat gehiago" dira egun eta etorkizunean "ezinbestekoak" izango direla uste dute. "Legedi berriek, kasu askotan, derrigorrezko bihurtuko dute energia berritzaileen erabilera". Aipatutakoaz gain, "jendearen kontzientziazioa eta teknologiaren eraginkortasunak izan duen aurrerapena" nabarmentzen dituzte.
Eguzki panelak egiten hasiko dira momentuz, Soliclima kataluiniar enpresak Gipuzkoan izango duen frankizia enpresa moduan.
 
Klik haundi ikusteko
Igor eta Humberto Fernandez eta Sergio Rodriguez (eskuinean).
Sektore desberdinetatik datoz hiru gazte hauek, eta enpresa berri bat martxan jarri ahal izateko formakuntzarekin jarraitu behar zutela konturatu ziren duela 3 urte, enpresa sortzeko lehen burutazioak eduki zituztenean. Sergio Rodriguezek enpresen zuzendaritzari buruzko masterra egin zuen eta Fernandez anaiek, berriz, energia berritzaileei buruzkoa. Hirurak ari ziren lanean, fijo zeuden, baina duela duela 6 hilabete zeuzkaten lanak laga eta buru belarri enpresa abentura honetan murgiltzea erabaki zuten.
Emandako pausoan ez dira, ordea, bakarrik aritu. Ekintzaile gazteok Eusko Jaurlaritzaren Urratsbat programako arduradunen babesa izan dute orain arte eginiko ibilbidean. Eta horrela sortu dute urtarrilean ateak irekiko dituen Efitermik Energias Renovables S.L. enpresa. 
IMHn -hirurak izan dira bertako ikasleak- ere asko lagundu zietela azaldu digute. "Era guztietako laguntza emateaz gainera, lokal bat ere laga ziguten eta proiektua garatzen eta koordinatzen laguntza handia eman digute". Laguntza ez da proiektua abiaraztera bakarrik mugatuko, marketing kontuetan ere aholkatuko baitu Makina Erremintaren Institutuak enpresari gazteak. 

    ZER DA URRATSBAT?
Urratsbat, enpresak sortzeko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Tknikaren bidez sustatutako enpresak sortzeko ekimena da, non 35 ikastetxek parte hartzen duten. 2003an abiatu zenetik, 73 mikroenpresa sortu dira eta 67k martxan diardu. 2006-2007 ikasturtean 24 negozio berri abiatu dira. 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Oso ideia ona.
Dermovagisil 2007-12-20 12:17:19
Sorte ona opa diot hirukote honi. Gainera, beti ere ingurunea zaintzea ezkertzekoa da. Energia iturri zikinak gutxinaka kendu egin behar dira.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari