| Euskal Jaien Mendeurrena: urte bukaerako ekintzak |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-12-18 13:38 | ||
|
2007 urtea amaierara iristen ari denez, eta aurten ospatu dugun Euskal
Jaien mendeurrenari bukaera eman nahirik, Elgoibarko Udala hainbat
ekintza prestatzen ari da, herriko hainbat eragilerekin, elkarterekin
eta erakunderekin elkarlanean.
Honako hauek dira, Euskal Jaien mendeurrenaren baitan, urte bukaerara arte izango ditugun ekintzak:
Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa
Bi helburu izango ditu erakusketak:
Abenduaren 27an (eguena), aurrez aipaturiko helburuak bete ahal izateko, tailer bat egingo da buruko zapia, gerrikoa eta abarkak edo abarketak nola jantzi behar
diren ikasteko.
Erakusketaren ordutegia:
*
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean erakusketa itxita egongo da, eta Gabon Zaharretako Feria egunean, iluntzean zabaldu beharrean, eguerdian irekiko dute.
Mendeurrenaren antolakuntzan parte hartu dutenei esker ona
Aipatu bezala, erakusketaren inaugurazioa abenduaren 19an, eguaztena, izango da iluntzeko 19:00etan. Ekitaldi horretan, Elgoibarko Udalak eskerrona adieraziko die Euskal Jaien mendeurrenaren antolakuntzan parte hartu duten herritarrei eta elkarteei.
Jaiotza mekanikoan ere Euskal Jaien mendeurrena irudikatuko da
Elgojaiotza elkarteak egiten duen Jaiotza Mekanikoan, aurten, Euskal Jaien mendeurrena irudikatu da.
Txankakua Merkatari elkartearen tailerra
Txankakua Merkatari elkarteak ere bere ekarpena egin nahi izan dio Euskal Jaiaren mendeurrenari eta abenduaren 22rako antolatu duen jaian tailerrak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira. Tailerretan parte hartuko duten umeei Euskal Jaien mendeurreneko kamisetak banatuko zaizkie.
Era berean, jai horretan izango diren postuetan Euskal Jaien mendeurreneko postalak eta Euskara Sailaren egutegiak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Horretaz gain, orain arte, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, herriko dendetan jarrita egon diren txartelak, Txankakuako jaian egongo diren postuetan jarriko dira.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|






























