Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow ‘Arnaldo askatu’ herri ekimena aurkeztu dute
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

‘Arnaldo askatu’ herri ekimena aurkeztu dute PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-17 12:56
Klik haundi ikusteko
Joan zen zapatu goizean (abenduak 15) aurkeztu zuten “Arnaldo askatu” izeneko herri ekimena. Arnaldoren eta bere sendiaren lagunek eta Batasunako bozeramailea espetxeratuta egotearekin bat egiten ez duten ideologia politiko ezberdineko herritar batzuek osatzen dute ekimena.


Plaza Handian egin zuten “Arnaldo askatu” herri ekimenaren jendaurreko aurkezpena. Ekimen honen inguruan nortzuek bildu diren azalduz hasi zuten ekitaldia: “Arnaldoren eta bere senideen lagunok osatzen dugu, baitta bere gaur egungo egoerarekin, hau da, espetxeratuta egotiarekin bat egitten ez dogun herrittar batzuk ere".

Ideologia ezberdineko pertsonak
Klik haundi ikusteko
Gure artian pentsaera eta ideologia politiko desberdiñak dittugun pertsonak gaude. Gauza batzuetan ez gera ados jarzten, baiña ondo dakigu arazua konpontzeko modurik onena elkarrizketia dala” adierazi zuten herri ekimenaren bultzatzaileek prentsaren aurrean egindako agerraldian.

Batzeko arrazoi nagusiak
Ekimena martxan jarri izanaren arrazoi nagusiak ere azaldu zituzten:
Alde batetik, "Arnaldo eta bere familixiari gure babesa, alkartasuna eta laguntzia ematia: hitz batian, elgoibartar guztiok bere sendi eta lagun bihurtzia".
Bestetik, "guztiz legezkua, bere kartzelaratzia salatzia. Eta baita bere alderdikideak eta egun hauetan atxilotu dituenak ere”. 
Gaur egun bizi dugun egoera politikoa ere aipatu zuten, “bake prozesuak porrot egin eta gero, Estatuko agintarixak ehizian hasi dira. Horren ondorioz, gure herrikide eta lagun dan Arnaldo espetxian dago denboralian. Zoritxarrez, gauziak ez dauka, oraingoz behintzat, konpontzeko itxurarik”. Euskal Herriak bizi duen giro politiko nahasian jende asko ari dela sufritzen gaineratu zuten, “batzuk kartzeletan edo erbestean; beste batzuk, amenazupian. Eta bittartian, herritar gehixenak kanpotik begiratzen debe, tristuraz eta ezintasunez, eszenatoki politikuan gertatzen ari dana”.

Klik haundi ikusteko
Arnaldo Otegiren marrazki edo 'karikatura'.
Arnaldo, “elkarrizketa eta negoziazioa bukltzatzeko ezinbestekoa”
Gure lagun Arnaldok urte hauetan Euskal Herriko, Estatuko eta Europako agintari politiko, alderdi, sindikatu, erakunde, enpresaburu, intelektual eta abarrekin berba egin eta akordiuak lortzeko erabili daban baliabide bakarra hitza izan da. Horregatik, lagun eta herritar bezela uste dogu Arnaldoren askatasuna bihar-biharrezkua dala, erakutsi dabalako elkarrezkitia eta negoziaziua bultzatzeko ezinbestekua dala”.

Astakeria honekin jarraitzeko iñungo arrazoi ez logiko ez eta etikorik daguanik ez dogu uste. Argi eta ozen esaten dogu hainbeste desiatzen dogun bakia biharrezkua dala Arnaldo; aske bihar dogu, lanian, etxian, bere familixa eta lagunen artian, dakixan eitteko: politika”.
 


Juan Mari Mendizabal eta bere familiari besarkada handi bat emateko ere probestu zuten aurkezpen ekitaldia eta herri ekimen honen izenean antolatzen diren ekitaldietara joateko eta parte hartzeko gonbitea eginez eman zioten amaiera.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Gogora dezagun....
Ynestrillas 2007-12-17 15:42:55
......gure Majestateari "torturatzaileen jefea" deitu ziola.
marina
Ynestrillas 2007-12-17 21:01:59
Madrildarra izateko nahiko ondo egiten dotela usten dot.
........................................
Aitortxu 2007-12-18 08:18:28
ARNALDO HERRIA ZUREKIN!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari