Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Futbolari ezagunek parte hartuko dute Kirol Federatuaren Sarietan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Futbolari ezagunek parte hartuko dute Kirol Federatuaren Sarietan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-12-14 14:09
Klik haundi ikusteko
Joseba Etxeberria izango da mahainguruan parte hartuko dutenetako bat
Abenduaren 20an (eguena) banatuko diren Kirol Federatuaren Sarietan, futbola formakuntza adinean gaitzat hartuta, mahai-ingurua antolatu du Udal Kirol Patronatuak. Sari banaketa ekitaldia hasi aurretik (19:00etan) egingo den solasaldian futbol munduko aurpegi ezagunek parte hartuko dute.
  • Mahainguruko partehartzaileak: Joseba Etxeberria, Mikel Lasa, Asier Riesgo, Meho Kodro eta Miguel Etxarri.

 
  Kirol Federatuaren Sariak
Noiz: abenduak 20 (eguena)
Non: Bereziartua Musika Eskolako auditorioan (azken solairuan)
Ordua: 19:00etatik aurrera. 
Sarrera: dohainik 
 
 
  "Futbola formakuntza garaian" mahai-inguruko partehartzaileak:
Klik haundi ikusteko
Asier Riesgo, Realeko atezain debarra.
Klik haundi ikusteko
Meho Kodro, Reala eta Bartzelonako jokalari ohia.
Klik haundi ikusteko
Miguel Etxarri. Realeko entrenatzaile ohia.
Klik haundi ikusteko
Mikel Lasa. Reala, Athletic eta Real Madrileko jokalari ohia.
Klik haundi ikusteko
Joseba Etxeberria Athleticeko jokalari elgoibartarra.
 
 
Ander Altuna kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak Formakuntza adineko futbolaren inguruan antolatu duten mahai-inguruan.
 
Federatutako 1.000 lagun Elgoibarren 
Kirol Federatuen Sariak "gure herriko 18 kirol taldeak eta kanpoan ari diren kirolari elgoibartarrak egiten ari diren lan ona txalotzeko eta nabarmentzeko intentzioarekin" sortu dituzte, Ricardo Garate, Udal Kirol Patronatuko lehendakariaren berbetan.
Ia 1.000ra iristen da Kirol Federatuan aritzen diren elgoibartarren kopurua, eta "aipatzekoa da kirol taldeek ume eta gazteekin egiten duten lana, onuragarria hezkuntza, gizarte eta ohitura osasuntsuak sortzeko ikuspuntutik".
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ETXEBE
HILDEBRAND 2007-12-15 15:08:20
Joseba Etxeberriaren prezentziak Elgoibartar askori bertara ez hurbiltzeko gogoa ematen digu. Ni behintzat ez naiz bertara hurbilduko tipo honen aurpegia ez ikustearren.
Holdebrand-ekin ados
Aritz 2007-12-15 21:10:25
bere deklarazioak oso gorrotagarriak izan dira beti. Ez jat batere ondo jausten tipo hau eta joan dadila aurretikan ni Athletic zalea naizela.
Nazka
mtt 2007-12-15 21:31:26
Pertsonai hau Real Madril edo Atletico madril bezalako taldeetan arituko balitz Euskadiko pertsonai gorrototuena izango litzateke. Nazka ematen du. Ez zaitugu hemen nai.
erabat ados
cink 2007-12-16 12:23:01
aurreko hiruekin erabat ados nago!Ioseba bezelako jendeak ez du nere errekonizemendu eta errespetu minimorik merezi!
ni ez nago ados
sardinsesto 2007-12-16 13:31:56
Ba ni ez nago zuekin batere ados. Etxeberen lekuan denok gauza bera egingo genuke. Ala zuek ez zinatekete beste enpresa batetara joango diru gehiagoren truke? Niretzako lotsagarria izan zen jendeak Etxeberekin azaldu zuen jarrera. Ah! Eta ni Realekoa naiz, baina Aupa Etxebe! Pena handia eman zidan Athltecikera joateak, baina ulertzen dut.
sardinsesto
Ynestrillas 2007-12-16 13:43:59
Ni ere Realzalea naiz eta ulertzen dot Josebak egin zabana. Baina ez dot uste goiko hoiek horregaitik esan dutenik esan dutena. 
 
Joseba, orokorrean ez da ondo jausten herrian, eta ez da taldez aldatu zelako. 
 
Nik ere ez dut gogoko Joseba.
sardinsesto edo camilo sesto?
clutch 2007-12-16 21:52:32
Ba ni sardinsestokin erabat ados nago. Etxebe, jokalari ona izateaz gain, profesionaltasunez eta duintasunez jokau du beti, bai errealean, bai athleticen eta baita elgoibartarren artean ere. Nere ustetan, etxeberen kontrako iritzi horien atzetik inbidia piska bat badagoo. Holako arrangura kutsua duten komentarioak alde batera uzteko garaia bada! Errealetik Athletic-era joan zenean izugarrizko aurrera pausua eman zuen, bai profesionalki bai ekonomikoki eta baita pertsonalki ere, eta hori ikusi nahi ez duzuenok akonplexatu batzuk besterik etzeate. Aupa etxebe! 
Sardinsesto?????? hau forora dijua baina fijo! izen horrek esplikazioren bat merezi du eh, kuko
Galdera bat
Ynestrillas 2007-12-17 18:09:52
Hitzaldia zer izango da, Eukeraz ala Erderaz? Ez nago zihur, baina usten dot Kodrok eta Josebak ez dakitela ondo Euskeraz.
Ynestrillas-i
marina 2007-12-17 19:28:30
Ba zuk ere, Ynestrillas, ez dakizu oso ondo euskaraz, ziur "h" gabe idazten da ta!
SARDINSESTO
HILDEBRAND 2007-12-17 20:36:22
ez dugu athletikeko fitxajeaz inoiz apaimenik egin, bere pertsonalitateari buruz baizik. Niri berdin zait bere garaian realetik joan izanak, baina bera ezagututa ez naiz ekitaldi honetara hurbilduko.
zuei
berbi 2007-12-18 14:48:02
Ez zerate batere juxtuak Josebakin, inbidia pixkat dauala beitxetzen jata, nik ez dakit nolakua dan tipua, baina uste det elgoibartarrok ez diogula aukerarik eman, agian arrua da, serioa edo ez oso sinpatikua baina elgoibarrek gauza asko eskertu bihako lioke, elgoibar izena darua joaten dan leku guztietan, Handixa ez legoke hor Josebagatik ez bazan izango eta uste det ez gerale batere ondo portatu berarekin eta arro egon beharko ginala.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari