| Agintariek inauguratu dute patinatzeko pista |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |||||
| 2007-12-14 11:20 | |||||
|
Bihar (abenduak 15), estreinatu ahal izango dugu elgoibartarrok
Udalak Plaza Txikian jarri duen patinatzeko pista.
Udal agintariek aurrea hartu, patinak jantzi eta gaur bertan probatu dute pista. Argazki sesioak iraun duen bitartean ez du inork minik hartu.
Bestalde, pista gainean minik
hartu gabe ibiltzeko hainbat aholku eman dituzte arduradunek.
Patinatzeko pistari azken ukituak ematen aurkitu ditugu langileak. Hortaz, irristatzeko ezinbestekoa den likido labankorra botatzeke zeudela probatu dute agintariek pista. Ramon Mugica Kirol Patronatuko zuzendaria moldatu da hobekien, baina Patronatuko lehendakariak, Ricardo Garatek eta Nekane Ortuoste zinegotziak ere lurra probatu gabe amaitu dute, luzea izan ez den argazki sesioa. Bihartik aurrera herritarren txanda izango da. Hona pista behar bezala erabiltzeko jarraitu beharreko aholku batzuk:
•
Patinaje pistan ibiltzeko aholkuak:
• Pistaren inguruko hainbat xehetasun:
•
Ordutegia:
*Abenduaren 17tik 21era bitartean, pista arratsaldez baino ez da egongo zabalik.
• Neurriak: 200 metro koadro inguruko azalera du pistak eta karpa batez estalita dago.
Erabiltzeko adina: bost urtetik gorako pertsona guztiek erabili ahal izango dute.
•
Doakoa: Herritarrak dohainik ibili ahal izango dira pistan.
• Botak: Neurri guztietako 100 bota pare egongo dira erabiltzeko moduan. • Gehienezko patinatzaile kopurua: gehienez ere 25 lagun sartu ahal izango dira aldi berean eta talde bakoitzak 15 minutuz erabili ahal izango du pista, hala ere “kontuan izan beharko da, une bakoitzean, zenbat pertsona ari diren itxaroten”. Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearen esanetan, “benetako izotz pista baten eta Elgoibarren jarritakoaren artean dagoen aldea honakoa da: gure herrian jarritako pistak ez duela mantentze beharrik, eta ez duela hezetasunik sortzen”. • Karpa erosi egin dute Debemenek eta Udalak Patinatzeko pista estaliko duen karpa erosi egin dute Debemenek (Debabarreneko landa garapen elkartea) eta Udalak. Patinatzeko pistarekin estreinatuko badute ere, batez ere, baserri auzoetako festa eta beste hainbat ekintzetarako erabiltzeko asmoa daukate. Aterperik ez daukaten baserri auzoen aspaldiko eskariara dela azaldu dute Debemenetik.
|
|||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|


































