 Sozialisten egoitza aurrea, kiskalita.
( Azken ordua: Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bere gaitzespena adierazi nahi du sozialisten egoitzaren aurka egindako erasoagatik. Gaitzezpen testu gustia albistearen amaieran aurkituko duzue.)
Ezezagun batzuek PSE-EE alderdiak Urasandi auzoan duen egoitza eraso dute bart (abenduak 13) gauerdian, 00:30ak aldean.
Ovidio Campello, Elgoibarko PSE- EE alderdiko Idazkari Nagusiak eta alderdiak Udalean duen bozeramaleak, "atentatua sutsuki" kondenatu du eta EAE-ANVri "isilik ez geratzeko eta indarkeria salatzeko" eskatu dio.
Pneumatiko bat erabili dute egoitza aurreari su emateko
Erasoaren egileek auto baten pneumatikoa erabili dute PSE-EEren egoitzari kalte egiteko. Pneumatikoa likido errekor batez zipriztinduz lortu dute suaren kaltea areagotzea. Suhiltzaileek
itzali behar izan zuten sua.
- Kalteak: egoitzaren pertsiana kiskaltzeaz gainera, inguruko paretak zeharo belztuta geratu dira eta beroaren eraginez leihoetako beira batzuk lehertu egin ziren.
Elgoibarko PSE-EEk erasoa salatu du
Hona Ovidio Campello, Elgoibarko PSE-EEko zinegotziak eta bozeramaileak erasoaren ostean egin dituen adierazpenak.
"Atentatu hau gora behera, ez dute lortuko sozialistok bakearen alde eta terrorismoaren aurka hartu dugun bidean milimetro bakar bat ere desbideratzea. Gure printzipio demokratikoen irmotasunak bere horretan darrai. ETAk beti izan gaitu aurrez aurre, sekula ez dugu begirada jaitsi, ezta atzerapauso bakar bat ere eman. Orain ere horrela topatuko gaituzte, irmo eta sendo, indarkeriari borroka irabazteko asmoan".
Agintari sozialistak, "PSE-EEko kargu publikoak beldurtzeko asmoz sozialiston aurka egin den ekintza koldarra" izan dela nabarmendu nahi izan du. "Egileak justiziaren eskuetan jar ditzatela espero dugu" gaineratu du. "ETA eta ETAri babesa ematen diotenek jakin badakite indarkeriaren bideak helmuga bakarra duela, kartzela".
EAE-ANVren gaitzespena eskatu du
EAE-ANV alderdiaren gaitzespena ezinbestekoa dela eskatu du Campellok. "isilik ez geratzea eta indarkeria salatzeko eskatzen diegu. ANVk ezin du isilik jarraitu. Estatutuetan indarkeria gaitzesten duela baieztatzen duen alderdi batek honelako ekintza baten aurrean inolako erantzunik ez ematea ulertezina egiten zaigu"
Ez da lehendabiziko aldia
Honakoa ez da Elgoibarko Elkarte Sozialistak jasaten duen estreinako erasoa.
Argazkia: Aitor Zabala
Elgoibarko Udaleko Bozeramale Batzordearen gaitzespena
Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bere gaitzespena adierazi nahi du, abenduaren 13an, Elgoibarko sozialisten egoitzaren aurka egindako erasoagatik. Hori dela-eta, honako aldarri hau egin nahi du:
- LEHENENGOA.- Abenduaren 13an, goizaldean, udalerri honetako Casa del Pueblo delakoak jasan duen erasoa gaitzestea. Horrelako ekintzekin inoiz ez da lortuko demokrazia makurraraztea.
- BIGARRENA.- Alderdi Sozialistari, bere kargu publikoei, militanteei eta
aldekoei gure elkartasuna eta laguntza eskaintzea. Onartezinak dira
alderdi politikoetako egoitzen, pertsonen edo instituzioen aurkako
atentatu, mehatxu eta indarkeria guztiak; izan ere, herritarren
askatasunaren aurkako eraso zuzenak baitira.
- HIRUGARRENA.- Ekintza horiek guztiak askatasunaren, elkarbizitzaren eta
pertsona guztien segurtasunaren aurkako mehatxuak direla berrestea.
Zera eskatu nahi diegu ETAri eta bere sortzaileei: desager daitezela,
eta Elgoibarko herritarren bake nahiei erantzun diezaietela.
- LAUGARRENA.- Indar demokratiko guztien batasuna eskatzea; hori baita indarkeriari eman dakiokeen erantzunik onena.
- BOSGARRENA.- Elgoibarko herritarrei, atentatu honen aurka , beraien
gaitzespena adierazteko deialdia egitea. Gaur, berriro ere,
ezinbestekoa da indarkeriaren aurkako arbuioa adieraztea eta bakearen
aldeko apustua egitea.
|
Informazio berria elgoibarren.net 2007-12-14 12:34:37 PSE-EE alderdiak aurkeztutako gaitzespen kondena eskaerari erantzunez, Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bere gaitzespena adierazi nahi du, atzo, abenduaren 13an, Elgoibarko sozialisten egoitzaren aurka egindako erasoagatik. Udal Batzordeak osatu duen gaitzespen testu osoa, bost puntukoa, albistean bertan gaineratu dugu, osorik irakurri nahi baduzue. | Nik ez dot testua irakurriko Aritz 2007-12-14 10:58:22 Ez zait interesatzen beste partidu bat ilegalizatzearen alde daudenei | Aritzi Trachurus 2007-12-14 11:30:47 Zein dago partiduak ilegalizatzearen alde, udaleko alderdi guztiak? Gizur galanta da hori eta oso eskusa txarra, nere ustez. | Tachurus.... Aritz 2007-12-14 11:41:48 .... ez dakit exjakina zeran edo ezjakinarena egiten dezun. Baina jakin beharko zenuke P.S.O.E. - Ezker Abertzalearen ilegalizazioa bultzatu zabala. Eta oraindik mantentzearen alde daude. Bestalde, normala iruditzen jat norbaitek egin dabana egitea, Espaņolitoen gehiegikeriak ezin dira onartu. | gezurrik ez psoe!! Ynestrillas 2007-12-14 13:35:46 su erruera ez zen goizaldean izan gauean baizik! | Adierazgarria!! Dantzari 2007-12-14 15:22:54 Guztiz adierazgarria iruditzen zait Elgoibarko Udaleko Bozeramale Batzordearen gaitzespena. Argi eta garbi geratzen da behintzat udalean dauden talde askoren arinkeria, intentzio txarra ez esateagatik. "Casa del pueblo" delakoari eraso egin diotela eta, ETAri kontu eske etortzea ere. 18/98 auziaren inguruan ahoa betetzen zaie esanez Garzonen eta PPren teoriak(dena ETA dela) ez duela ez hankarik ez bururik. Ondo gelditzeko baino ez, ageri denez. Ez dakit nork egin duen erasoa, baina hauek azkar asko lotu dute ETArekin. Harrapatzen badute, gero kontuak. Gurpil bat sutan.... | Aritz Trachurus 2007-12-14 16:43:39 Ni nahiko ezjakina naiz, bai, baina irakurtzen behintzat badakit. "Elgoibarko Udaleko Bozeramale Batzordearen gaitzespena" ipintzen du, eta ez PSOEren gaitzespena. Hortaz, testua atera duen taldean, ilegalizazioaren aldekoez gain, kontrako jende ugari ere badago. Bestalde, ezker abertzale guztia ETAren zakuan sartzea leporatzen duzue eta, gero, zuek ez beste guztiak partiduen legearen aldekoen zakuan sartzen gaituzue. Nik, behintzat, argi diot lege horren aurka nagoena. ETAren aurka al zaudete zuek? | Tachurus.... Aritz 2007-12-14 17:03:01 Ez jat inporta beste taldeek ere idatzia siņatzia. Ez dot ezer ere jakin nahi P.S.O.E. sinatu daban ezer erekin jakiterik nahi. Ni ETAren aurka nago. Ni ez naiz Ezker Abertzalekoa, hori zuk suposatu dezu. Mkl28 ematen dozu, beti liskar bila. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |