| Kiroldegiko igerilekuak eguerdian ere irekita |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2007-12-12 12:46 | |
|
Urtarrilaren 2tik aurrera honakoa izango da Olaizaga Kiroldegiko
igerilekuen astebarruko ordutegi berria:
Orain
eguerdiko 13:30etatik 14:30ak bitartean itxi egiten dituzte.
Erabiltzaileen eskaerak kontutan
Ricardo Garate kirol zinegotziak aintzat hartu ditu Olaizaga Kiroldegiko igerilekuen erabiltzaileek eginiko eskaerak eta Udal Kirol Patronatuak astebarruko ordutegia luzatzeko erabakia hartu du.
Garbiketa lanak
Besteak beste, igerilekuak garbitzeko aprobetxatzen zuten eguerdian ixten zuten ordubeteko tartea. Orain, erabiltzaileak bertan daudela garbituko dituzte. Garbitzaileek kartelak edo antzerako bideak erabiliko dituzte garbiketa lanetan ari direla jakinarazteko. Urtean egun gutxiagotan itxiko da igerilekua Igerilekuko erabiltzaileak zorioneko daude. Ordutegia luzatzeaz gainera, datorren urtean egun gutxiagotan itxiko ditu ateak Kiroldegiak eta jai-egun batzuetan ere irekita egongo dira. Aste Santuan, esate baterako, irekita egongo dira. Itxita egongo diren tarte luzeena, uztailaren 31tik abuztuaren 26ra bitartekoa izango da, betiere, igerilekuak behar den bezala garbitu ahal izateko. Gabonetan Honako egun hauetan itxiko da igerilekua Gabon jaietan.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























