Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 'Mintxeta' harrijasotzailea omendu zuten Mendaroko Kontzesio Azokan
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

'Mintxeta' harrijasotzailea omendu zuten Mendaroko Kontzesio Azokan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-11 10:20
Klik haundi ikusteko
'Mintxeta' aizkolarien erdian
Pedro Mari Egaña “Mintxeta” elgoibartarrak makina bat urte egin ditu harrijasotze munduan; harriak jasotzen lehendabizi eta entrenatzaile moduan geroago. Ibilbide arrakastatsua gogoan hartu eta herri kirol hau ezagutzera emateko egindako ahaleginagatik omendu zuten Mendaroko XII. Kontsezio Azokan, joan zen abenduaren 8an.
 
Une hunkigarriak 
Garaikurra, txapel bat eta otar bat jaso zituen Mintxetak omenaldian. Gero, aurreskua dantzatu zuten omenduaren ohorez Mendaroko Goñati pilotalekuan. Txalo zaparrada zaratatsuak eman zion amaiera omenaldi ekitaldi xumeari. Omenduari baina, barruraino ailegatu zitzaion egindako lanaren aitortza eta halaxe adierazi zuen. Esker oneko berbak izan zituen hurbildutakoentzat eta antolatzaileek (Debemen eta Mendaroko Udala) egindako esfortzua ere eskertu zuen.

Harrijasotze erakustaldia maisuaren omenez
Mintxetaren gertukoak diren lau harrijasotzaile gaztek, -gehienen entrenatzailea izan da-, harrijasotze erakustaldia eskaini nahi izan zuten irakasleari eginiko omenaldian. Egi, Mintxeta III (omenduaren iloba) eta Goikoetxe elgoibartarrak eta Sarobe mendaroarra izan ziren harrijasotzaileak. Hauekin batera, Josu eta Unai trontzalari mendaroarrek Iraola eta Rezabalen aurka neurtu zituzten indarrak.

Urrezko aizkora
Bistakoa denez, herri kirolak izan ziren Kontzesio azokako protagonista nagusiak. Mintxetari eginiko omenaldiaz gainera, Urrezko Aizkorako saio bat ere egin zen Mendaron. Bertan, Xabier Orbegozo Arria V eta Peñagarikanok osatutako bikoteak Arrospide eta Zubiaga baino bizkorrago ebaki zituzten enborrak. Lehia estua izan zen eta publikoak azkeneraino gozatzeko aukera izan zuen.

18 postu azokan
Herri kirolak alde batera lagata artisauen eta baserritarren ohiko postuei esker jai giro politaz gozatu zuten mendaroarrek eta bertara inguratutako hainbat bisitarik.
Guztira 18 postu egon ziren azokan: 12 postu barazki, fruitu eta oro har baserriko produktuekin, 5 postu artisautzakoak eta aurtengo berrikuntza: Trinitate ermitako teilatua konpontzeko Trinitatetako Festen Jai Batzordeak dirua batzeko jarri zuen postua.
Sariak:
  • Posturik onena: Arizaga
  • Birlandatutako basorik zainduena: Antonio Iriondo “Lasalderre”
Ganadurik ez mingain-urdina dela-eta
Aurten pil-pilean ibili den mingain urdinaren gaitza dela-eta ez da ganadurik egon Kontzesio azokan.
 
 
Argazkia: Andres Egaña 
 
 
   



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Mintxeta
akuilu 2007-12-11 14:30:14
Dedio Mintxeta! horrenbeste harri eta pixu jasotzian ondorioz txikitu egin haiz ala aldamenian dituan enborrak dittuk luzeak? 
Zorionak omenaldixagatik, merezi dok eta!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1