Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Makina berriak doako TAO zerbitzuak arautzeko
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Makina berriak doako TAO zerbitzuak arautzeko PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-12-10 16:32
Klik haundi ikusteko
Bi makina berri jarri ditu Udalak herriko doako TAO (Trafiko eta Aparkakamenduaren Ordenamendua) zerbitzua martxan dauden zonaldeak kontrolpean izateko. Plaza Txikian bata eta Upaitz Zahar kale berrian bestea. 
 
Aurrez Plaza Txikia eta inguruetako aparkaldi mugatua arautzeko zegoen makinaren bestelako sistema darabilte makinok: aparkatu ondoren hartu beharko da orain tikea.
 
Astebetez bi makinek; lehendik zegoen zaharrak eta orain jarri duten berriak, aldi berean funtzionatzen jarraituko dute Plaza Txikia eta inguruetako doako TAO zonaldean. Batean zein bestean atera ahal izango da doako TAO txartela. Alabaina, hemendik astebetera, gutxi-gorabehera, makina zaharra kendu eta berritik atera beharko dira txartelak edo tikeak.
Bestalde, Upaiz Zaharra kale berriko (Txarriduna Hotela eta Toletxe artean) doako TAO zerbitzua martxan dago jadanik. 
Klik haundi ikusteko
Astebete barru kenduko dute makina zaharra.
Klik haundi ikusteko
Makina kokatuta dagoen lekua, Plaza Txikian.
 
 
Lehenengo aparkatu eta gero txartela hartu
Klik haundi ikusteko
Tikea eta atzean TAOko makina.
Orain artean ez bezala, autoa aparkatu eta gero hartu beharko da TAO txartela, dagokion makinatik. Euskal Herriko beste hainbat herritan ikus daitezkeen TAO makinak jarri ditu oraingoan Udalak Elgoibarren. Horiek, eguzki energia darabilte.
Makinan bertan ageri dira tiketa ateratzeko jarraitu beharreko pausoak. Aparkatzeko agindua zanpatu ondoren, matrikula sartzeko eskatzen du makinak. Birritan baieztatu ondoren ateratzen da tikea eta bertan jartzen du noiz arte aparkatu dezakegun kotxea (gehienez ere 90 minutuz).
*Behin aparkaldi muga pasa eta gero, bi orduz itxoin beharko da berriz aparkatu ahal izateko.
 
TAO makinen ordutegia:
  • Astelehenetik barixakura: 09:00etatik 13.00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Zapatuetan: 09:00etatik 13:00etara





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ORDUA ZAN
HILDEBRAND 2007-12-10 22:46:49
sistema hori desastre bat zuan eta askotan apurtuta eoten zan!
lehen baino obe akaso?
ART 2007-12-11 19:43:33
Nik ez dakit lehengo makinarekin duen alde bakarra lehenengo kotxea aparkatu eta gero txartela ateratzea bakarrik ote dan. 
Izan ere, lengo makiniakin, neri behintzat askotan gertatu jata txartela atera eta gero aparkatzeko lekurik ez egotia. Akaso txartelik atera ez zaban norbait egongo zan aparkatuta? Hori pentsatu nuen nik behintzat. Eta akaso bueltaka ari ziren beste bost kotxekuak ere. 
Sistemak akatsen bat dauka? Txartelak ematen al ditu aparkatzeko lekurik ez dagoenian? Edo jendiak txartela atera gabe aparkatzen al dau? 
Sistemaren akatsa bada konpon dezatela. Eta erabiltzaileen akatsa bada konpon dezatela ere. Bestela ez da makina berriren beharrik.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari