Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Istripu ikusgarria San Antolineko errotondan
Blogak


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Pirinioak aintziraz-aintzira


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Mediateka


2007ko Inauteriak

Gida komertziala

Istripu ikusgarria San Antolineko errotondan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-16 20:24
irudi ikusgarria: kamioia Deba ibaian
 
Frenoek huts egin eta Azkoitiatik Elgoibarrera (sahiesbide berritik) zetorren kamioiak gainetik pasa du San Antolineko errotonda, zuzen-zuzen. Auto bat eta farola bat eraman ditu aurretik, eta Deba ibaian amaitu du kamioiak. Sinestezina badirudi ere, kamioiko gidaria eta autoko bidaiariak bizirik atera dira.

 

 

Egurrarekin lotutako negozio bateko kamioia izan arren, burdin xaflak zeramatzan
Arratsaldeko 18:15 inguruan gertatu da istripua. Burdin xaflak garraiatzen zituen tamaina ertaineko kamioia Azkoititik zetorren aldapan behera, frenorik gabe geratu, eta San Antolineko errotondara hurbildu denean ezin izan du geratu. Errotonda erdian dagoen eskultura ozta-ozta saihestea lortu duen arren, errotonda gurutzatzen ari zen auto batek ez du zorte bera izan, eta albotik kolpatu ostean, txikituta laga du kamioiak. Honek ez du kamioiaren abiadura gutxitu, farola bat botatzeko behar besteko indarra geratzen baizitzaion oraindik. Azken jauzi ikusgarri bat egin, eta Deba ibaira erori da kamioia, autopistako peajera doan zubiaren ertz batetik erori ere. Lekukoen arabera, aurreko gurpilak galdu izanak abiadura leuntzen lagundu dio. Aurreko bi gurpilak (eje eta guzti) goian geratu dira. 

Hildakorik ez

Begira non eta zer egoeran geratu diren gurpilak
Istripuaren ikusgarritasunak besterik pentsarazi zezakeen arren,  ez da hildakorik egon. Kamioiko gidaria suhiltzaileen laguntzaz atera dute kabinatik eta autoko bidaiariak ere Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Lekukoen berbetan, kamioiko gidariak ez du konortea galdu, berba egiten entzun dutela adierazi baitute.

Ikusle eta kurioso ugari

Lanetik ateratzeko orduan eta trafiko askoko gunean suertatu denez istripua, kurioso asko hurbildu dira bertara.

Ez da gisa honetako estraineko istripua

Duela hilabete batzuk ere antzerako istripu bat gertatu zen gune honetan. Orduan ere kamioi batek, trailer handi batek, hain zuzen ere, izan zuen istripua. Hark ez zuen ibaian amaitu, baina errotonda gainetik pasa zuen. Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen barianteak malda gogorrak ditu eta honek oso arriskutsu bihurtzen du, batez ere pisu handiko kamioiak tartean daudenean. Badago errotonda baino goraxeago balaztek huts eginez gero erabiltzen den bide motelgarri bat, baina, dirudienez, ez du sortua izan zenerako funtzioa betetzen, inolaz ere.

Begira non geratu den tuboesapea
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Istripuaren arrastoa
Klik haundi ikusteko
Kamioia eta Deba ibaia atzean
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Sinestezina benetan..
Ezezaguna 2006-10-16 21:55:10
Hau da hau, eta hildakorik ez suertatzia benetan pozgarrixa..
Leku arriskutsua!!!!
Ezezaguna 2006-10-17 00:24:46
Bigarren aldiz gertatzen da horrelako zerbait leku berdinean. Garbi dago oso rotonda arriskutsua dela. Norbaitek zerbait pentsatu beharko luke berandu izan baino lehen. Hurrengoan tamalez norbaiten heriotza gerta daiteke, garaiz gaude ekiditeko.
hauxe da internet
Iban Arantzabal 2006-10-17 15:39:25
Hauxe da Internet. Gertatu eta argitaratu, ordubetera sarean! Alta emango dut zuen buletinean. Animo!
Bis
J.B 2006-10-20 00:00:39
Hau lehengo urtean ere ez al zen gertatu?
Jaitsiera arriskutsua!
Iturri 2006-10-20 18:24:17
Ez dakit iaz ezer gertatu zan ala ez, baina bistakoa da bajaera hori oso arriskutsua dala. Errepide hori zabaldu zanetik jende askotxo geratu da bide bazterrean. Oraingoa susto ikusgarria baino ez da izan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Bai bina...
merkea...??? nik udalari zu bezala ordaintzen dut...
(JMS)

Eskerrik asko Juanito Gorostiz...
Esker ona beste Elgoibartar eredugarri bati gaur e...
(Sanroke)

Itsu
Bada oraindik begiak zabalik daramatzaten politikorik, eskerrak..
(jon larraņaga)

ZORIONAK
Zorionak! udalak gazteen eguna hiltzen lagatzen ar...
(joseba)

Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 20 bisitari