Apuntatu agendan: Gabonetan Mississippiko gospel onenaz gozatzeko parada izango dugu, Black Heritage Singers taldearekin.
-
Noiz: abenduaren 21ean, Herriko Antzokian (22:15). *Sarrerak aurrez salgai, Kultur Etxean.
Talde ospetsua eta saritua
Mississippi Mass Choir formazio afroamerikarratik, AEBetan sari gehien lortu dituen taldeetako batetik, sortu zen Black Heritage Singers. Era berean, Children of Israel eta Black Heritage Choir taldeekin ere elkarlana egin du.
Formazio ospetsu honek arrakasta handia lortu du hasieratik, bai herrialde estatubatuarrean bai atzerrian ere.
- 2004an, esate baterako, bira garrantztsu bat eskaini zuten Espainian: Madrileko Centro Cultural de la Villan, Bartzelonako Palau de la Musican, Konpostelako Nazioarteko Musika Jaialdian, edo Donostiako Kursaal Auditorioan egon ziren besteak beste.
- 2005ean Caja Españako XV. urteurrenean parte hartu zuten, Gaztela eta Leongo katedraletan kontzertuak emanez.
Izen handiez osatutako taldea
Black Heritage Singers taldea gospeleko izen handiez osatutako taldea da: Rhonda O´neshia Chambers, Stephen M- Johnson eta Alisa Patrick bakarlariak, Barry Bolden bateria-jolea, Dominic Torrae Thigpen baxu-jolea, eta Jerry Smith konpositorea, moldatzailea, musika-zuzendaria, abeslaria eta piano-jolea.
Abeslariak:
- Rhonda O´neshia Chambers: Jacksonen jaioa (Mississippi). Tougaloo College-en musika ikasketetan graduatuta,. Bere ibilbidean, William Brothers, The Canton Spirituals, Doug Williams edo Beverly Crawford-ekin abestu du. Jackson Music Award sarietan Korista Onenaren saria jaso zuen.
- Stephen M- Johnson: Jacksonen jaioa (Mississippi). Musika ikasketak burutu zituen Tougaloo
Collegen eta Master of Arts egin zuen Jackson State unibertsitatean.
Greater Fairview Baptist Church elizaren bazkidea eta kongregazio
horren abesbatzaren zuzendaria da. Mississippi Children’s Choir taldean
bakarlari onenaren saria eman zioten.
- Alisa Patrick: Jacksonen jaioa, (Mississippi). Mississippi Mass Choir abesbatzaren
ahots-altuen burua da. Children of Israel taldearen kidea da, eta
musika tailerretan parte hartzen du maiz. The William Brothers, Gladys
Knight eta Walter Hawkinsekin lan egin du. Bere azken partaidetza Take
Me Back: A Musical Tribute To The Civil Rights Movement lanaren
ekoizpenean izan da.
- Jerry Smith: Jacksonen jaioa, Mississippin. Gospel musikarekiko griña bere amagandik
datorkio. Izan ere, bere amak Jacksoneko Anderson elizako abesbatzan
kantatzen zuen. Frank Williams XX. mendeko gospel-ahots esanguratsuaren
jarraitzaile preziatuenetakoa da Smith. Bere ibilbidean musikaren
teoria irakaslea izan da Jackson State Unibertsitatean, organo-jolea
Grater Fairview Missionary Baptist Church elizako abesbatzan,
hainbestetan saritua izan den Mississippi Mass Choir-en musika
zuzendaria, bai eta Children of Israel taldearen burua ere. Talde
honekin zegoenean, Canton Spirituals, Rev. James Moore edo Williams
Brothers maila handiko abeslariekin lan egin eta grabatu du.
Gospela: musika espiritualaren atal freskoena
Amerikan bizirik dirauten musika herrikoien artean, “ beltza espirituala” da gehien zabaldu dena. Bere atal freskoena, gospela alegia, elizetan zein kontzertu aretoetan sartu da, Dvorak edo Virgil Thompson bezalako konpositoreak inspiratuz eta mundu guztiko eskoletan zein abesbatzetan erabat errotuz.
Gospeleko doinuak egungo herri-musika guztietan barneratuta daude. Nazioarte mailako izar handi askok eta askok, lan handia zor diote mende luzeetan gospela garatu duten musikari anonimoei. Eta ez hori bakarrik! Aretha Franklin, Ray Charles, Jacksontarrak edo James Brown bezalako izen handiak eliza beltzetatik sortuak dira. Izan ere, historian zehar, gospelak egungo musika korronte bizienak hartu ditu bere baitan: jazz-a, blues-a, country-a edo hip hop-a esate baterako.
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |