|
Autotxokeak eta patinatzeko pista izango dira Gabonetako ekintzen nobedadeak |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2007-12-05 13:54 |
-
Patinatzeko pistak izotz sintetikoa izango du eta abenduaren 15ean hasi eta urtarrilaren 6a bitartean egongo da martxan, doan.
- Autotxokeak berriz, abenduaren 21etik urtarrila 6ra bitartean. Bi berrikuntza horiek Plaza Txikian jarriko dituzte.
Koloniako (Alemania) ferian ikusi zuen alkateak lehenengo aldiz patinatzeko pista berritzaile hori eta ahalegin guztiak egin ditu herrira ekartzeko.
Ez da ohikoa patinatzeko pista, izotzik ez duelako baina sentsazioa berdina omen da. Gainera ez du mantentze berezirik eskatzen. Aurrez Durangon egon zen era honetako pista.
- Abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean Plaza Txikian jarriko dute
- Ordutegia: Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean goizez, eta 16:00etatik 21:00ak arte arratsaldez. *Abenduaren 17tik 21era bitartean arratsaldez bakarrik patinatu ahal izango da.
- Patinatzeko 100 pare bota eskura izango dira eta 20 laguneko talde batek gehienez patinatu ahal izango du txanda bakoitzean, bakoitzak 15 bat minutu iraungo duelarik.
- Bi arduradun egongo dira guztia gainbegiratzen eta segurtasun neurriak hartuko dira. Nahi duena gerturatuko liteke, haur zein heldu, baita kanpoko jendea ere.
- Hil honen 12an eta 13an montatuko du pista Sevilako enpresa batek.
Nolako itxura izango du pistak?
Interesa duenak www.xtraice.com helbidean ikus ahal izango du pista honen itxura eta funtzionamendua. Eibarko Untzaga plazan (alboko irudian) ere jarri izan dute izotz pista azken urteetan.
Autotxoeak abenduaren 21etik aurrera
Autotxokeak ere patinatzeko pistaren ondoan jarriko dira hilaren 21etik urtarrilaren 6ra arte. 900 fitxa hartu ditu bere gain Udalak eta horietatik 861 ikastetxeen artean banatu ditu.
- Bidaia bakoitzak 1,50 euro balioko ditu.
- Ordutegia: 10:00etatik 00:30era izango da.
Gabonetako izarrak bi nobedade horiek izango badira ere, urteroko Gabon Zaharretako feria abenduaren 29an izango da.
|
Oso ideia ona Ynestrillas 2007-12-09 20:04:57 Patinatzeko izotz pistari buruz gogoeta egin dot kaka egin doten bitartean eta oso ideia ona dala usten dot. Eibarren ere ipini izan dabe azken urteetan arrakasta haundia euki dau. Udaletxeko kideak zoriondu nahi nituzke, izan ere lehengo alkatesarekin ez genuen pistarik eukiko. Agian Sigman bai, baina plaza txikian beintzat ez. PD: Bertso saio bat proposatzen dot inaguratzeko. | haber... Guteneo 2007-12-10 12:15:08 ynestrillas, mesedez... No seas canso, cojones! eske benetan, albistiak irakurtzera sartu ta zure komentarixuak irakurtziak... Bueno, bertso saiua eingo dou, zeu gai jartzaile, ta beste danok bertsotan... ejke... | A ver Trachurus 2007-12-10 15:19:52 Bai Ynestrillas, MKL28 ematen dozu: zuk ere ez daukazu graziarik eta idazteko gogua juten jata zure txorradak irakurrita. Bestiok ere ez gera Eugenio, baina saiatu jendia ez gogaitzen. | Ikus dezagun. Ynestrillas 2007-12-10 20:58:49 Tarte hau izotz pistari buruz berba egiteko da eta ez neri buruz txorakeriak esateko. Usten dot gertatzen jatsuena, nitaz enbidia daukazutela da, agian, ni zuek baino askoz ere guapoagoa naizelako. Lasaitu zaitezte mesedez!!! Izotz pistari dagokionez, udaletxeko norbaiti gauza bat galdetu nahi diot: Ba al dago adin mugarik patinatzeko pistak erabiltzko? Eibarren umeek soilik erabili dezakete pista. Eskerrikasko. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |