|
Oier Oņederra eta Mikel Armendia Gipuzkoako ikaslerik onenen artean |
|
|
|
|
elgoiBARREN.net
|
|
2007-12-04 12:15 |
 Saritutako 42 ikasleen familia argazkia.
Ikasketa unibertsitarioetan espediente onenaren jabe diren 42 ikasle
gipuzkoar saritu ditu kutxaren Gizarte Ekintzak. Hauen artean, bi elgoibartar daude: Oier
Oñederra Leyaristi eta Mikel Armendia Bereziartua.
-
7,17-ko batez besteko notarekin amaitu ditu Oierrek Industri Ingeniaritza Tekniko ikasketak Eibarren (EHU).
- 8,7-ko batez besteko nota atera du Mikelek Ingeniaritza Industriala Mondragon Unibertsitatean.
 Oier Oņederra.
Joan zen udan amaitu zituen Oier Oñederra elgoibartarrak Industri Ingeniaritza Tekniko ikasketak, Industri Elektronika Espezialitatean, Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskolan (EHU-UPV).
- Saria: Ikasten pasatako orduen trukean 1.050 € eta diploma jaso zituen sari modura Oier Oñederrak.
 Mikel Armendia.
Industri Ingeniaritza ikasketak (5 urteko karrera eta proiektua) amaitu zituen irailean Mikel Armendia (24 urte) elgoibartarrak Mondragon Unibertsitatean (MU). Sari hau jasotzea ezuste handia izan dela azaldu digu Mikelek, " ez nuen inola ere espero". Elgoibartarra da fio ikasten orduak eta orduak pasa gabe nota onak atera dituztela dioen jendeaz. " Niri behintzat asko kosta zait, ordu asko pasa behar izan ditut ikasten" aitortzen du. " Asteburuetan ere bai, azken ikasturteetan, batez ere".
Doktoretza ateratzen ari da orain buru belarri Arrasaten bertan. "Platinoaren mekanizatua ikertzen arituko naiz datozen hiruzpalau urteetan. Asko erakartzen nauen alorra da". Doktorego-tesia egiteko asmoa ere azaldu digu. Ikerkuntza betidanik atsegin izan du eta "litekeena da nire etorkizuna bertara bideratzea. Gipuzkoan indarra hartzen ari da eta etxe ingurutik aldendu gabe jardun ahal izango nuke ikerkuntzan".
- Saria: Ikasten pasatako orduen trukean 1.350 € eta diploma jaso zituen sari modura Oier Oñederrak.
Karrera Amaierako Sariak
Kutxaren Karrera Amaierako Sariak (31. edizioa aurten) banatzearen helburua gipuzkoar ikasleen artean, ikasketa unibertsitarioak amaitutakoan, espedienterik onenak dituztenak saritzea da, karrera bakoitzean eta Gipuzkoako campusetako Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Eskola Teknikoetako bakoitzean.
Prozesu osoa kutxa eta unibertsitate-zentroen artean egiten da zuzenean eta beste inoren parte-hartzerik gabe.
Emakumeek nota hobeak, nabarmen
Aurten saritutako 42 ikasleetatik 27 emakumezkoak dira, eta 15 besterik ez gizonezkoak. Mondragon Unibertsitatean oraindik ere nabarmenagoa da aldea; saritutako hamar ikasle emakumeak dira eta bi gizonezkoak.
|
Elgoibarren.net - ek kale egin du.... be Ynestrillas 2007-12-04 15:41:40 Ez zaituztet batere argi ikusi. Ez dot ulertzen zergaitik ez dezuten ezertxo ere esan Mikel Armentiari buruz. Bera ere argazkian argeri da eta Elgoibartarra da. Ingeneritzako goi-zikloko ikaslerik onenaren saria jaso du Mondragon Unibertsitatean ikasita. Ez dot ulertzen zergaitik Oierren berri eman dezuten eta Mikelen berri ez.... agian Mikel EZ DELAKO BERTSO ZALEA. Ala biak ala inor ere ez. Pertsona bat diskriminatzeaz aparte zuen burua agerian utzi dezute. | Nahikua da Guteneo 2007-12-05 00:03:06 Ez naiz luzatuko: Ynestrillas, badaude moduak eta moduak gauzak esateko. Ez dakit diozuna egixa dan, baina ez dia moduak zure ideiak adierazteko. Ez bazaude gustura euskal herrixan ba ez dakitx
, ipini digitala etxian ta ikusi telebista, edo
neri bost!, baina onako artikulu hau politizatzia... ya te bale! Barrenekuak konfunditxu badia, ba zuzenduko dabe, ta Oier ere pakian lagaizu motel. Lasterarte... Ahaztu barik; Zorionak Oier! Ez nakixan bertso zalia ziņanik! Jun biako gera! | Zorionak Mikel Mai 2007-12-05 09:00:35 Lehenengo eskerrak Barren-ekoei notizia zuzentzeagatik. Mikel zorionak jasotako sariarengandik, segi orain arte bezalaxe, fin-fin. | Albistea moldatu dugu elgoibarren.net 2007-12-05 09:27:32 Erabiltzaile bati esker atzo (abenduak 4) Karrera Amaierako Sarien inguruan eman genuen albistea osatzea lortu dugu. Mila esker. Eskuratu dugun informazio berriarekin albistea moldatu eta bertan daukazue ikusgai. www.elgoibarren.net atari partehartzailea izateko helburuarekin sortu genuen eta zuen aportazioak lagungarriak zaizkigu notiziak osatzeko. Guztiok egiten dugu elgoiBARREN.net. | Ikus dezagun. Ynestrillas 2007-12-05 09:59:07 GUTENEO: Ez dot usten nik idatzitakoa beste modu batera esan beharko zenik. Esan zitekeen, baina ez dago zertan. Gainera ni eta dinamizatzailearen arteko e-mail pribatu baten dauka oinarria, non berriaren gain ez egotea leporatu nion. Konturatu zitezen idatzi nuen, ez beste ezertarako. Bestalde, ez dot ulertzen zergaitik esaten didazun Euskal Herrixa ez baldin bajata gustatzen alde egiteko eta hori dena.... ez dakit nondik ateratzen dezun informazio hori nik ez dot sekula horrelako ezertxo ere esan. Bukatzeko ezkertuko nizuke zertan oinarritzen zeran nere idatziak politiko kutsu bat duela esateko. ELGOIBARREN.NET: Ez dakit ni izan naizen oarterazi zaituzten erabiltzailea, ala baldin bada jakinzazue beti egongo naizela zuei laguntzeko prest oso tipo jatorra bait naiz. Aaahh eta nere idatziak Guteneori bezela molestatu baldin bazaituzte bakamena eskatzen dizuet. | Zorionak kensei 2007-12-07 16:18:01 Zorionak bixori!! Sari horrekin trago batzutara inbitauko diguzu , ez armen? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |