| Mikel Cornejoren kartel batek iragarriko du Instrumentu Taldeen Lehiaketa |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | ||
| 2007-12-04 10:17 | ||
|
Mikel Cornejo elgoibartarrak irabazi du 2008ko “Elgoibarko Herria”
Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketarako kartela aukeratzeko lehiaketa.
Kartelgintzak ez dauka sekreturik elgoibartar honentzat. Hor daude, diogunaren lekuko, azken bolara honetan lortu dituen arrakastak: azken bi urteetan (aurten eta iaz), San Bartolome jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa irabazi du.
Inazio Bereziartua Musika Eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, 7 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara, “guztiak ere oso landuak eta maila onekoak”. Epaimahaiaren puntuaziorik altuena, baina, Mikel Cornejok aurkeztutako kartel koloretsu batek eskuratu du.
Azken ediziotan kanpotarrek irabazi dute lehiaketa hori. Nestor Perez eibartarrak, esate baterako, azken bi urtetan jarrian irabazi du lehiaketa. Aurten, baina, elgoibartar bat nagusitu da.
Orain arteko kartel lehiaketetako irabazleak
Duela 5 urte hasi zen Inazio Bereziartua Musika Eskola Instrumentu Taldeen lehiaketa iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatzen. Honako hauek dira orain arteko irabazleak:
Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketa apirilaren 19an
Inazio Bereziartua Musika Eskolak 2008ko apirilaren 19an egingo du “Elgoibarko Herria” Instrumentu Taldeen VII. Lehiaketa.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























