Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Jorge Gonzalezek irabazi zuen San Pedrora Txirrindulari Igoera
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Jorge Gonzalezek irabazi zuen San Pedrora Txirrindulari Igoera PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2006-10-16 10:19
Partehartzaileek sari banaketa ekitaldiaren ostean ateratako argazkia
 
  Jorge Gonzalez irabazle Pilarika Egunean jokatu zen Idotorbe-San Pedrora Txirrindulari Igoeran. 14 minutu eta 27 segundutan igo zituen San Pedroko aldapa gogorrak. Mikel Hernandez plaentxiarra sailkatu zen bigarren postuan (14:37). Guztira 35 lagunek parte hartu zuten. Ikusi sailkapenak eta argazkiak.

 

 

  Hirugarrengoan lortu zuen Jorge Gonzalezek horrenbeste irrikatzen zuen saria. Izan ere, aurreko bi urteetan bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Santa Klara auzoko bizilagunak. Aurten bera izan zen San Pedroko aldapa gogorretan jaun eta jabe.

  Jorge Gonzalezen nagusitasuna 

Irteera indartsua egin zuen irabazleak, eta deposito parera iristerako alde nabarmena ateratzen zien jarraitzaileei. Mikel Hernandez, Jose Mari Fernandez eta Iñigo Ortuostek osatutako hirukotea saiatu zen Gonzalezekiko tartea murrizten, baina 2. postuagatik borrokatzearekin konformatu behar izan zuten. Aipagarria da Hernandez plaentxiar gaztearen bigarren postua, jubenil mailan ari baita oraindik.

  Susoren erregulartasuna 

J.M. Fernandez "Suso"ren 3. postuak ere aipamen berezia merezi du. Urteak joan urteak etorri, "Susok" berea ematen du. Jadanik ez dago proba irabazteko moduan, baina ez da urrun ibiliko. Txirrindulari eta kirolari profesional askok ahiko lukete berentzat gizon honek erakusten duen erregulartasuna eta konpetiziorako grina.

  Larizen errekorra salbu

Gonzalezek ez zuen Iñigo Larizen errekorra gainditzerik lortu. 13 minutu eta 21 segundutan dago Larizen errekorra eta minutu eta sei segundu gehiago behar izan zituen Gonzalezek 5 kilometroko ibilbide gogorra burutzeko. Errekorraren jabe izateaz gainera, probaren dominatzaile nagusia izan da Lariz azken urteetan (ez du alferrik lau bider irabazi). Debabarrena afizionatu mailako taldean ari den txirrindulariak denboraldia gehiago ez luzatzea erabaki zuen, ordea. Eta beste horrenbeste erabaki zuen Iban Gonzalez, Bidelan afizionatu taldean korritzen duen txirrindulariak ere. Azken hau Jorge Gonzalez, irabazlearen anaia gaztea da. Hiruren arteko lehia polita izan zitekeena galdu zuten zaletuek.

  Partaide gutxiago

Klik haundi ikusteko
Aurten 35 txirrindularik parte hartu zuten San Pedrorako igoeran. Iaz 60 lagun ausartu ziren. Baliteke Pilarika Eguna (urriak 12) ja-zubi tokatu izanak zerikusirik edukitzea. Halere, ikusleek ez zuten hutsik egin eta bide bazterretan (batez ere azken zatian) herritar mordoa batu zen txirrindulariak animatzeko.  Goiza euritsu hasi bazen ere, proba hasi zenerako (eguerdiko 12:00ak) eguzkia atera, eta probaren ikusgarritasuna areagotu zuen.

 

  SAILKAPENA (XV. San Pedrora Igoera Julian San Juanen Oroimenez)

1-Jorge Gonzalez     14:27
2- Mikel Hernandez     14:37
3- Jose Mari Fernandez     14:43
4- Iñigo Ortuoste     14:57
5- Jose Juan Barrenetxea     15:26
6- Javier Elgezua     15:29
7- Felix Oyarzun     15:58
8- Jose Felix Iglesias     16:18
9- Igor Rey     16:19
10- Ignacio Diaz     16:24
11- Aitor Romera     16:35
12- Tomas Arizaga     16:40
13- Igor Egaña     16:47
14- Jose Antonio Agote     17:01
15- Jon Revert     17:05
16- Julen Agirreburualde     17:16
17- Daniel Palacin     17:26
18- Andoni Ortega     17:35
19- Gregorio Garcia     18:39
20- Enekoitz Elorza     18:45
21- Mikel Lopezosa     18:57
22- Joakin Ruiz     19:08
23- Antonio Lendinez     19:22
24- Jose Antonio Gurrutxaga     19.58
25- Ricardo Huidobro     20:21
26-Raul Santamarta     20:29
27- Eduardo Arrona     20:40
28-Agustin Gomez     20:43
29- Andoni Etxeberria     20:50
30- Ibai Azkoitia     22:00
31- Mario Romero     22:10
32-Jokin Salegi     23:22
33- Eneko Ramos     23:54
34- Orkatz Amutxastegi     24:36

Kadetea
k: Mikel Lopezosa
Jubenilak: Mikel Hernandez
Afizionatuak: Ibai Azkoitia
36tik 45 urtera: Jose Mari Fernandez
46tik 55 urtera: Felix Oyarzun
56 urtetik gora: Eduardo Arrona
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

kontrola
Ezezaguna 2006-10-16 17:43:33
Dopping kontrolik egon al zan metan? txirrindularitza nola daon ikusita ... 
Lehenengo hiruretatik baten batek fijo emango zebala positibo !
GALDERA?
Ezezaguna 2006-10-16 18:08:37
Ez naiz gai honetan aditua baina lehenengo 10 ak ikusita galdera bat okurritzen zait: 
Non dago Elgoibarko gaztedia?? (20-35 urte bitarteko jendea). Ez al dago gazterik zahar kuadrilla honi aurre egiteko, Lanbroan pasatzen al du egun guztia gure herriko gazte jendeak? Ea ba datorren urtean poz gehiago ematen didan sailkapena begiratzeak ...
Zaharrak nagusi!
Ezezaguna 2006-10-17 10:39:54
Zaharrak azkarregi baztertzeko joera dauka gizarte honek, baina, ikusten dozuen moduan, zaharrak nagusi dira oraindik ere! Bizikletan gainean ibiltzeko, ardoarekin moduan, urteekin graduek gora egiten debe. Zorionak xaharrei eta eutsi, gaztetxoak urruti datoz-eta!
Harrotu gabe, eh!
Iturri 2006-10-19 13:51:01
"Gazteak baleki, eta zaharrak baleza" dio esaera zaharrak. Hau da, batak falta duena besteak dauka, eta alderantziz. Baina, aukeran, nik nahiago dot gaztearen sasoia. Hala ere, pozten naiz xaharrok nagusi izan bazerate San Pedron gora. Akaso, gazteak Behobia prestatzen egongo ginen, edo, bestela, lau eguneko zubia zala aprobetxatuta, bikotearekin jolasean. Batek daki!
2006-10-23 20:19:51
Horrelako komentariaok erakusten du zelako ignorantea den jendea. Zihur nago doping-ari buruzko komentarioa idatzi duenak ez duela bere bizitza osoan txirrndularitzako lasterketa bat ere ikusi. Mesedez ahoa itxita hobeto zaudete eta.
2006-10-23 20:22:06
Iban Gonzalez ez dago Larizen ekipon berdinean. Mutil gazte hau Bidelanen dago. Mesedez herriko kirolariengan gehiago arduratu.
Aurten?
uri 2007-10-09 10:13:15
Aupa, 
aurten ere 12-etan izango da irteera? 
Ez dut informaziorik aurkitzen
12:00etan hasiko da San Pedrora Igoera
elgoibarren.net 2007-10-09 10:27:40
Bai "uri", aurten ere 12:00etan hasiko da San Pedrora Txirrindulari Igoera, Pilarika Egunean (urriak 12).  
Plaza Handitik aterako dira txirrindulariak eta Idotorbe-San Pedron egongo da kokatuta helmuga. Elgoibarko Lagun Taldeak antolatzen duen zikloturista mailako probaren 16. edizioa izango da aurtengoa.
antidopina
Mkl28 2007-10-09 16:33:36
proba egin baino 3 egun lehenago egindako abisua da hau. mesedez aurten egin antidopina bestela sailkapenik ez egin ez duelako sinesgarritasunik edukiko.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari eta baimendutako 1