Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Juan Mari Mendizabal atxilotu dute
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Uztailak 16, Ehunmilak elgoibartik


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Iratiko Tourra, Euskal Selekzioaren alde


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Jarrai dezagun lanean; egin dezagun amets!


Eñaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eñaut Izagirre
Islandia eta Jökulhaup hondamendiak
erantzun 1


Antton Alberdi
Tantaka-tantaka
Antton Alberdi
Sorgin-orratza eta eremu-sakonera


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Garatetarren gutunak


Barren astekaria

Gida komertziala

Juan Mari Mendizabal atxilotu dute PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-30 15:28
Klik haundi ikusteko
18/98 sumarioan auzipetuta dago Juan Mari Mendizabal
Elgoibarko Ezker Abertzaletik jakinarazi digutenez, arratsaldeko 15:00etan atxilotu dute Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auziperatutako elgoibartarra.
Azaldu digutenez, Santa Ana kaleko bere  etxean zegoela atxilotu dute Mendizabal "lau Nissan Patrol etorri eta ia inor konturatu gabe eraman dute". Mendizabalek ba ei zuen gerta zitekeenaren susmoa eta "mugimendu arraroak ikusi dituenean" maleta prestatzera joan da etxera. Maleta egiteko justuko denbora eduki du, berehala atxilotu baitute.


  • 18/98 sumarioko 46 auzipetu atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak.
Auzipetuek "ihes egiteko duten arriskua" eta epaia kaleratzeko "dataren gertutasuna" (abenduaren 10ean kaleratuko omen da) argudiatuz, 18/98 auzian auzipetutako 46 lagunen aurkako atxilotze agindua ezarri dute. Auzipetuen artean dago Juan Mari Mendizabal elgoibartarra.

18/98 sumarioan 52 euskal herritar epaitu zituzten, eta 4 eta 19 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Espainiako Auzitegi Nazionalak 46 auzipetu atxilotzeko agindua eman berri du. Auzitegi Nazionalak ez du honakoen kontrako atxilotze-agindua eman: Teresa Mendiburu, Oiakue Azpiri Robles, Marta Perez Etxeandia, David Soto Aldaz, Jaime Iribarren eta Jose Ramon Antxia.
Oraingoz bost lagun atxilotu dituzte: Javi Balanzategi, Txema Matanzas, Jesus Mari Zalakain, Elena Beloki eta Alberto Frias. Hasiera batean, Teresa Toda ere atxilotu dutela zabaldu bada ere, Askatasunak ukatu egin du.

  Manifestazioa
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
Elgoibarko Ezker Abertzaleak deituta, Juan Mari Mendizabal herritarra eta 18/98 auzian auzipetutako gainontzeko lagunen atxilotze aginduaren aurka protesta egiteko manifestazioa egin zen joan zen barixakuan (azaroak 30). Plaza Handitik abiatu eta herriko kaleak zeharkatu zituzten hainbat herritarrek.
 
 
∞ Lotura duten albisteak:
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

nahikua da
casio 2007-11-30 15:44:31
jakin leike zertan oinarritzen dian bere aurkako akusaziuak? 
Eutsi goixari!!
Ez dakit...
Ynestrillas 2007-11-30 16:00:42
.... zer egin daban, egia esan ez dakit zerbait egin daban ere, baina 18/98 sumarioaren oso larria iruditzen jat.
mobilizazioak
ni neu 2007-11-30 17:15:05
Gertatutakuan aurka baldin bagaoz gure iritzixa zein dan azaldu biharko dogu ez? gaur atsaldeko 7etan manifa dao plazan hasitxa. Animau zaitxezte!
Mendi
alda 2007-12-03 10:16:50
zer egin daben? batez ere, geure hizkuntzaren alde lana egin eta euskal herrixa maitetu. Juan Mari eta beste guztiek (18/98koek) barrura eraman dituzte ABERTZALEAK izateagatik, soilik. 
¡ánimo Mendi!
Mesedez
Trachurus 2007-12-03 11:33:11
Abertzalea izateagatik? Ni ere abertzalea naiz, jende asko bezela, eta ez naute inon sartu. Alda, diozuna horrela balitz, Elgoibarko Izarrakuak aspaldi egongo lirake gartzelan. Zihur ez dabela beste zerbaitegatik auziperatu? Nik uste baietz.
Trachurus, Trachurus, ...
Santa Klara 2007-12-04 08:16:29
Nik ez dakit gizon horrek ze in daban, eta gutxienez oso mozkeantia iruditzen zait zer egin daban galdezka gizon bat kartzelan egotia. Ez dakigu zer in daban, baina bada ezbada barrura. Gero hemendik urte batzutara akaso esango dute ez duala ezer in, delitorik ez behintzat, eta orduan aterako dabe. Espero hala ez izatia, eta laster kalian gora eta behera ikustia. 
Animo Juan Mari, eta gainontzeko guztiei
Manifestazioko argazkiak jarri ditugu
elgoibarren.net 2007-12-04 08:49:49
Elgoibarko Ezker Abertzaleak deituta, Juan Mari Mendizabalen atxiloketaren kontra protesta egiteko manifestazioa izan zen ostiralean eta zenbait argazki jarri ditugu.
Nik ez dakit
Trachurus 2007-12-04 09:46:40
Nikez dakit zer ein daban, baina pentsatzen dot kartzelan sartu dabanak jakingo duala salaketa zertan datzan. 
 
Neri ere, noski, ez zait ondo iruditzen azkenean errugabe den norbait kartzelan eduki izana, baina horrela funtzionatzen du daukagun sistema judizialak (guk nahi ala ez). Arazua da, nik ezin dotela sistema hoberik proposatu, eta zuk, Santa Klara?
Trachurus, non bizi zea?
Santa Klara 2007-12-05 07:54:23
Zu nun bizi zea?  
Sistema judiziala gaizki dagoela onartu eta hala eta guztiz hoberik ezin duzunez proposatu (kasu egingo balizute bezala)konforme azaltzen zara. 
Delitua badago, proba dezatela, eta ez lehenengo gartzelara ta gero ver venir. 
 
Bo Trachurus, ondo segi ta pentsau pixka bat gartzelara porke si jendea sartzen duen sistema judizialak zure onarpenik merezi duen.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu merkadilloa Plaza Txikira eta Leku Ederrera ekartzea?

Azken komentarioak


Eskerrak eman behar
Elkarrizketatik barne ta pertsonalki, ni, Jose Lui...
(txelu)

IKUS DEZAGUN...
Nere kalian egiten dituzte konponketak, noski baie...
(pulgosua)

Ja !!!
Badirudi Pulgosoren kalean udala ez duela konponke...
(JMS)

Potrotaraino
Bakoitzak badaki non erosten daban bere etxia, gero denon diruakin partxeak jartzen.
(pulgosua)

PLAKAK
Eskailerak bai, baina ez daukagu etxeko paretetan plakak jarrita kaleko izenarekin.
(JMS)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Trinitateak 2010

Gotzon akorduan hartuta

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Zine agenda

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 22 bisitari