| 'Gu ta Gutarrak' taldearen bertsokantak, Herriko Antzokian |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2007-11-30 09:33 | |
Joan zen urrian kaleratu zuen diskoa Gu Ta Gutarrak talde sortu berriak. Igor Elortza eta Unai Iturriagak “euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei, amorruari zein bizipozari” jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz “rockaren eragin nabariekin” sorturiko doinuz jantzirik. Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzko bertsokantak izan da, gaur (azaroak 30) Herriko Antzokiko oholtza gainean entzun eta ikusi ahal izango dugun lehen lan honen emaitza. Unai Iturriagari elkarrizketa Aste honetako BARREN astekarian (636 zkia.) Unai Iturriaga elkarrizketatu dugu Ezagunak lagun atalean.
Kontzerturako Sarrerak: Kultur Etxean (943 74 21 58) eskura daitezke sarrerak aldez aurretik, 8,5 eurotan (eguerdiko 14:00ak arte). Bestela leihatilan bertan.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































