Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Datorren udarako amaituko dituzte 'Meka' proiektuko eraikinaren obrak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-30 07:03
Klik haundi ikusteko
Alfredo Etxeberria (E), Iņaki Konde eta Tontxu Campos.
Obrak aspaldi hasita dauden arren -2008ko udarako eraikuntza-lanak amaituta izatea espero dute-, gaur (azaroak 29), egin dute agintariek Meka proiektua batuko duen eraikinean 'lehen harria' jartzearen ekitaldi sinbolikoa. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Laster, hortaz, teknikari espezializatuak prestatzeko punta-puntako ikastetxea izango du Elgoibarrek Albitxuri industriguneko D partzelan.
Karrozatu eta Karenatu Ikastetxe berriak 2008-2009 ikasturtea hastearekin batera ekin ahal izango dio bere ibilbideari.
• BIDEOA:
Bideo honetan: Tontxu Campos (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua)

Ekitaldian parte hartu duten agintariak:
Klik haundi ikusteko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Tontxu Campos; Lanbide Heziketako sailburuordea, Iñaki Mugika; Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria; Hezkuntza zinegotzia, Nekane Ortuoste eta Elgoibarko BHI Institutuko zuzendaria, Iñaki Konde.
 
Klik haundi ikusteko
Antolatzaileek karpa handi bat prestatu dute ekitaldia aterpean egin ahal izateko. Karpa barruan irakaskuntza munduko aurpegi ezagun mordoa, ordezkari politikoak eta zenbait ikasle bildu dira. Ekitaldiaren amaieran, zizka mizka batzuk jateko erabili dute karparen babesa. 
Ikastetxeak bi zati desberdin izango ditu:
  1. Alde batetik, tailerra, hiru espaziotan banatua, egungo nahiz etorkizuneko hezkuntza beharrei erantzun ahal izateko.
  2. Bestetik, irakaskuntza eta idazkaritza funtzioei eskainitako alderdia, bi solairutan banatua. Lehenengoan, ikasgelak kokatuko dira eta bigarrengoan liburutegia, irakasleen gelak eta ikasgelak.
Kristalezko korridore luze batek lotuko ditu eraikinaren bi zatiok, eta bertatik tailerreko hezkuntza-prozesu oro ikusi ahal izango da.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

    DATUAK
• Aurrekontua: 6 milioi €, gutxi gorabehera.
  • Partzela: 996.000€
  • Eraikina: 4.149.047€
  • Ekipamedua: zehaztu gabe oraindik
  • Ikasleak: 250-300
  • Obraren bukaera epea: 2008ko uda.
• Azalera guztira: 3978
  • Eraikia dagoen azalera : 3.894,91 m2.
  • Beheko soilairuan Administrazio gunea:  268,61 m2.
  • Makina herramintaren karenatu eta karrozatu tailerrak: 1183,38 m2.
  • Automozioa: 566,73 m2.
  • Biltegiak eta pintura laborategia 200,93 m2.
  • Ikasgelak, liburutegiak eta irakasle gelak: de 261,70 m2.
  • Bigarren solairuko gelak:  270,00 m2.
Iñaki Konde Elgoibar BHI institutuko zuzendariak, Alfredo Etxeberria alkateak eta Tontxu Campos Sailburuak Albitxurin bildutakoen aurrean berba egin ondoren, Meka proiektuaren dokumentuak (eguneko egunkariak, Institutuko egutegia, pen-drive-a, e.a.) kutxa batean sartu eta eraikinaren ondoan egin duten zulo batean lurperatu dituzte. Aurrez, Haritz Euskal dantzari taldeko Jon Lizarraldek Aurreskua dantzatu du agintarien aurrean. Bitxikeria moduan, Elgoibar BHI Institutuko zuzendari-ordeak, Imanol Lopez Artolazabalek, jo du txistua aurreskuan.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Erakundeak eta kolaboratzaileak: AFM, makina herramintako enpresak, AEGA, automozio enpresak, galdara-lantegiak, beste sektoretako enpresak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Elgoibarko Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa eta Euskadiko Kutxa.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
  Lotura duten albisteak:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ai gure aurreskua....
yantxa 2007-11-30 09:13:26
Orain ere agintariei aurreskua dantzatzen, ze merezimendu daukate ba? beraien lana egitea? Gaur egun edozein inauguraziotan egiten da aurreskua (edozein hormigoi puxkari...). Ala ere superatzen zaila izango da, lur-azpiko basuren inagurazio eguneko imagiņa. Dantzaria Marivi eta zakarrontzi bati aurreskua dantzatzen....tristea benetan...
Barkatu Yantxa baina....
Ynestrillas 2007-11-30 11:42:23
.... Marivi, zakarrontzia eta aurreskuaren irudia, Mariviren 4 urteetako gauzarik dexenteenetakoa izan zan. Atera kontuak!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari