Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Udaletxeko balkoian espainiar banderarik eta ikurrinik ez dagoelako kezkatuta 'El Mundo' egunkarian
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Udaletxeko balkoian espainiar banderarik eta ikurrinik ez dagoelako kezkatuta 'El Mundo' egunkarian PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-27 13:25
Klik haundi ikusteko
Espainian banderen legea zergatik ez den betetzen aztertu zuen El Mundo egunkariak joan zen zapatuan (azaroak 24) argitaratutako erreportaje batean. Bertan, Elgoibarko udaletxea hartu dute adibidetzat. 
Arnaldo Otegiren jaioterriko udaletxean ez dago espainiar banderarik zintzilikatuta, baina ezta ikurriñarik ere” dio Elgoibarko udaletxea ageri den argazkiaren azpiko testuak. “Fatxada nagusiko balkoian dauden mastak hutsik daude” jarraitzen du gero. “Hau da Alfredo Etxeberria alkateak legea baztertzeko darabilen formula; bi intsigniak balkoitik kentzea, alegia, beste herri euskaldun askotan egiten duten moduan".

1981eko Banderen Legearen 3. artikuloa eta Auzitegi Gorenak uztailaren 27an eman zuen epaia dakartza gogora ondoren El Mundok.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Iritzixa
Ernat 2007-11-27 15:21:35
Behobia-Donosti lasterketaren inguruan argitaratu zuten artikulua irakurrita, antzerakoa dela esan daiteke. Hau da, artikulu haren amaieran esaten zen bezala, Odon Elorzak ez omen zuen Espainiar bandera udaletxean ezarri. 
 
Artikulu hau, nere iritziz behintzat, esan daiteke goikoaren jarraipen moduko bat dela. Beti atera behar dute hizketa gai den zerbait, eta honetan, hau izan da. Txarrena, gainera, Elgoibarko herria bertan protagonista dela. 
 
Besterik gabe, ea zer iruditzen zaizuen. Agur bero bat.
KEZKATZEKOA
Ynestrillas 2007-11-27 17:13:39
Nik egia esan ez dakit zertarako dauden legeak. Udaletxeak jarritako legeak bete behar dira, "botelloi" legea bezala. Juan zan zapatuan toletxe atzeko parkean zeuden gazte batzuei joan zitzaizkien munipak oharra ematera. 
 
Aldiz, gustatzen jakuen legeak ni puto kaso. Hau al da Alkateak eman nahi daban eredua? 
 
ALKATE JAUNA: Legea bete eta ikur gustiak jarri Udaletxean!!!!
Ja
Aritz 2007-11-27 20:36:09
eta zer nahi dute bandera Espaņola balkoian ipintzea ala?
Herritarron erabakia
Elgoibaikorra 2007-11-28 09:13:30
Neri ez dozta graziarik itxen Espainako banderia balkoian kolgatzia. Uste dot erabaki hori herritarrona izan behar dala.
herriak ez badu eskatzen... Zergatik??
joseba 2007-11-28 10:53:37
Zergatik jarri behar da espainiako bandera elgoibarko udaletxean, herritarren nahi ez bada?? 17 zinegotzitik 5ek bakarrik defendatuko lukete hori, alegia PSEko 4 eta PP ko 1. Beste 12 zinegotzik ez lukete hori onartuko (EB alderdi euskaldun bezala hartuz). Gehiengo osoak esaten du ez duela bandera espainolik nahi elgoibarko udaletxeko balkoian. Orduan... herriaren nahia ez baldin bada zergatik inposatu behar da????
Era berean
Trachurus 2007-11-28 13:06:21
Logika hori jarraituz, Bilboko Osakidetzako langileek zergaitik jakin behar dute euskaraz, Bilbotarren gehiengoak behar ez badu? Eta AHTa zergatik pasatu behar da Elorriotik, bertakoek nahi ez badute?
ZERGATIK?
HILDEBRAND 2007-11-28 13:19:33
legeak horrela diolako eta legeak betetzeko daudelako nahiz eta ez gustatu.
hiruko erregela
casio 2007-11-28 14:49:21
orduan, alderdi berdin horiek alderdi legearen aurka daudenez, ez al litzateke herriaren nahia errespetatu behar? 
 
ala interesatzen zaigunean legea saltatu daiteke, eta beste batzuetan ez ( gainera ezker abertzalea udaletxean egoteko badaude modu legalak). 
 
zenbat hipokresia
Horixe
Trachurus 2007-11-28 15:34:46
Ba bai, Casio. Norbere gustoko legien alde eitxen dogu eta gustoko ez dianen kontra. Baina danok. Ala ez?
Trachurus....
Ynestrillas 2007-11-28 16:25:04
.... NI BEINTZAT EZ!!!! Nik beti legea betetzearen aldekoa naiz!!!
Legeak aldatu
Elgoibaikorra 2007-11-28 18:15:30
Ni aldiz, legeak ALDATZEAREN aldekoa naiz! ;)
Batzuetan
tontorrente 2007-11-29 10:02:24
Kasu batzuetan legeak ez betetzearen aurkakoa naiz, baina beti ere horrek zigorra ekar diezadala argi izanda.
Legea bete
Santa Klara 2007-11-29 11:57:03
Baditugu hamaika arazo, udaletxetik trapu bat edo bi zintzilikatzea baino. Legea betetzeko dago bai, baina gauza batzu besteak baino garrantzitxuagoak dira, urbanismo mailan adibidez. Zenbat aldiz urratu da legea zentzu hontan.  
urra dezagun berriro ere, Ikurriņa jarri, bestrik ez.  
Gainontzeko lege guztiak betetzen direnean ( euskara eskubidea, etxetik hurrun dauden presoak, politiko lapurrak eta abar luze bat )orduan jartzea Espaņako bandera.
Tiembla Alfredo...
Mcaguen 2007-11-29 13:15:44
Komunikabidietan irakurri dot Odon Elorza, Donostiako alkatia, deklaratzera deitxu dabela bandera espaņola "egunero" udaletxian ez jartziagatik. Ematen dabanez, Manos Linpiasek salaketa jarri zion Donostiako alkatiari, "desobedientzia, prebarikazioa eta utzikeria" salaketapian. Informaziuan jartzen zabanez baina, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren batzar orokorrean orain dela gutxi zehaztu zuten ez zela "nahitaezkoa egunero bandera espainiarra udaletxean jartzea".



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari