Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Lur industrialaren beharrari buruzko "ikerketa sakona eta inpartziala" egitea eskatzen du EAEk
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Lur industrialaren beharrari buruzko "ikerketa sakona eta inpartziala" egitea eskatzen du EAEk PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-27 08:06
Klik haundi ikusteko
Azken astean "erabat arduratu dituen bi gertaera bereziren" inguruan duen ikuspuntua publiko egin nahi izan du Elgoibarko EAE-ANVk. Bata, "Alfredo Etxeberria alkateak Olano diputatu nagusiari lurzoru industrial gehiagoren beharraz esandakoak", eta bestea, "Urruzuno 2 eta 3ko arau subsidiarioen aldaketaren onarpen behin-betikoaz".
 

Zalantzak lur industrial gehiagoren beharraz
ANV-EAEko Iñaki Odriozolaren berbetan, "Elgoibarren lur industrial asko behar dela esan dio Alfredok (Etxeberria) Olanori. Eta prest agertu da gune industrial erraldoiak, Lerun-Txiki Morterika, esate baterako, promozionatzeko". Betiere behar horri buruzko "ikerketa seriorik" egiteke dagoenean.
Lur industrialaren beharrari buruzko "ikerketa sakona eta inpartziala" egitea eskatzen du Odriozolak. 

Etxegintza eroarekin kezkatuta
Etxegintza eroa deitzen diotenarekin ere kezkatuta daude EAEn. "Etxegintza eroa babesteko PNVren apustuak aurrera darrai. Boletinean agertu den bezala, Urruzuno 2 eta 3 etxegintza proiektuan 100 etxe gehiago egitea onartu dute, arau subsidiarioak eraberritu gabe, aldaketa puntualak egitearen taktika erabiliaz".
EAEren iritziz, "Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko aitzakia erabili da azken urteetan, etxebizitza libreak zentzugabe eraikitzeko". Urruzuno 2ko kasua jartzen dute adibidetzat: "98 etxetik 196 etxe izatea lortu dute arauen aldaketa puntuala medio. 72 etxebizitza Babes Ofizialekoak direla da aitzakia". Babes Ofizialeko Etxeak beharrezkoak badira, beste 100 etxebizitza libre berri, "espekulatzeko ez bada" zertarako egin diren galdetzen dute. "Nori egin dio Udalak erregalo hori? Zein eraikuntza-enpresari?"

Jarrera aldaketarik ez
EAE-ANVk bi gai hauetan "aurreko alkatetzaren jarrera berdina" ikusten duela salatu du, alegia, "EAJ-PNVren enpresarioekiko eta eraikitzaileekiko menpekotasuna". Joera honen ondorioa ei da euren ustez, "gune industrial erraldoien garapen trixkatzailea, eta etxebizitzen eraikitze espekulatiboa".

Arau subsidiarioak berritzeko eskaera
Elgoibarko arau subsidiarioak zaharkituak daudela, "1992koak dira" eta berritzeko beharraz ere gogoeta egin zuen Odriozolak. "EAJ-EAk hankaz gora jarri dituzte arauok azken urteetan. Aldaketa puntualak, adibidez, salbuespenak dira, noizbehinkakoak, baina hemen Elgoibarko EAJk lege bihurtu ditu. Gutxienez, 18 aldaketa puntual egin dira". Salaketa hau oinarritzeko 1992an onartu ziren arauak aztertzeko gonbitea egiten dute EAEko ordezkariek, "ez daukate zerikusirik herriak izan duen garapenarekin. Hortaz, zertarako onartu ziren?" galdetzen dute.
Arau subsidiarioak eraberritzeko prozesua hastea eskatzen du EAE-ANVk Udalari, "eta burutu artean, ez dezala onartu arauen aldaketa puntual gehiagorik".
 
  Lotura duten albisteak:
 
EAE-ANVren argazkia
Joan zen zapatuan (azaroak 24) Independentzia Eguna ospatu zuten Elgoibarko EAE-ANVkoek Plaza Handian. Bertan batu ziren herriko abertzale independista guztiek independentziaren aldeko aldarria egin zuten "guk euskal nazioa, independentzia" lelopean. 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ESKERRAK EZKER ABERTZALEARI!!!
Ynestrillas 2007-11-27 10:41:03
Zer egingo genuke Ezker Abertzaleko jenderik gabe? Gureak egingo luke. 
 
Bere egunean A-8 autopistaren aurka agertu ziren, baita Leizarango Autobiaren aurka, Eibar-Gasteiz, Abiadura Handiko Trena..... eta orain lursoru industrialik ez dala bihar. 
 
Ze pena jendeak kasu gutxi egiteak, oraindik faltan botatzen dot Iruņara Lizarrustiko "AUTOPISTATIK" joatean edo eta A-8 autopista baino lehenago Orion egoten ziren kolak. 
 
Pozik bizi izango zinaketeke Paleolitoan zuek, izan ere DINOSAURIO POLITIKOAK bait zarete.
Herri bat EZ etxeak + tailerrak
ura 2007-11-27 10:56:43
Elgoibarko hiri plangintza gustiz zaharkitua dagoela benetan argi dago, eta berria egitearen beharra ere bai. 
Ynestrillas, ez nator zurekin bat, EAE-koek egindako eskakizunak gustiz sentzuzkoak iruditzen zaizkit; ezer egin baino lehen benetako beharra dagoen jakitea komeni da, atzera bueltatzea ez bait da erraza. Horretarako existitzen da hiri plangintza, eta gutxienez 8 urtean behin berrikusi behar litzateke. Honek udalean dagoen jendeaz gain, herriko jendeari ere bere ikuspuntua emateko aukera emango lioke. 
Herri bat ez da etxeak+fabrikak!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari