Udal Musika Bandako kide gisa 50 urte bete dituela-eta,
omenaldi hunkigarria eskaini dio Elgoibarko herriak Jose Antonio
Osorori joan den asteburuan.
Zapatuan (azaroak 24) herriko urrezko
intsignia jaso zuen ‘Katxo’k alkatearen eskutik.
Domekan,
berriz, bandak eman zuen Santa Zeziliako kontzertuan, herriko
dultzaineroek, dantzariek, txistulariek, txarangak, eta abar luze batek
eskainitako hainbat oroigarri jaso zituen omenduak txiki geratu zen
Herriko Antzokian.
Omenaldiko ARGAZKIAK:
|
 Jose Antonio Osororen omenezko aurreskua dantzatu zen Plaza Handian. |
 Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia, Markel Olano eta omenduaren emazteak ere parte hartu zuten omenaldian. |
|
 Udal Musika Banda Udal Pleno Aretoan |
 Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako ordezkariak izan ziren. |
∞ Lotura duten albisteak:
|
Aire berriak Amilcar Ponchieli 2007-11-26 14:58:32 Cink erabiltzaileak eginiko komentario bat irakurri dut. Musika Bandako zuzendaritzan aire berriak behar direla zioen. Katxok ideia atzerakoiak omen ditu. Hauek dira nire komentarioak Cink-entzat. 1.- Ez daukazu ideiarik ere zertaz ari zaren. Ideia atzerakoiak dituen zuzendari batek tamalez osa dezake gaur egun Elgoibarko herriak duen bezalako musika banda bat. Azken 23 urteetan bandako kideen kopuruak gora egin du etengabe. 2.- Katxo zuzendari denetik ehundaka pieza berri estreinatu dira. Era eta genero guztietako piezak. 3.- Bandan zuzendariaz gain zuzendariordea eta idazkari bat daude. Hartzen diren erabakiak hiruren artean adostutakoak izaten dira. Edo hirurak al dira atzerakoiak? Jakin ezazu musika munduan ondo baino hobeto prestaturiko pertsonak direla hirurak. Gehiago esango dizut, horietako bat Bilbo Musika-ko gerentea da. Ideia atzerakoiak dituen pertsona bat ez da horrelako postuetara iristen. Arrazoi gehiago emango nituzkeen arren nahikoa dela uste dut. Cin-k, gai honetan ideiarik ere ez daukazula demostratu duzu eta hurrengo batetan gauzak bi aldiz pentsatu ezer idatzi baino lehen. | Gustiz ados Cinc-ekin Aritz 2007-11-26 15:21:21 Naiz eta goian esandakoak egia diren, konpasa, erritmoa eta musikaren alaitasuna erabat atzerakoiak dira. Aurrera begiratu behar da, perspektibak zabalerazi, eta hau zuzendari berri batekin lor daiteke soilik. Ondo egingo dio bandari erreleboa. | Aritz-i Amilcar Ponchieli 2007-11-26 16:50:19 Aritz. Galdera hauek dauzkat zuretzat: 1.- Musika partitura bat irakurtzeko gai zara? 2.- "Konpasa" zer den ba al dakizu? Nik dakidanez, 4/4, 2/4, 6/8, 3/4... etb konpasak beti izan dira berdinak eta berdinak izaten jarraituko dute. Beraz ez dago konpas atzerakoirik. Hemendik 100 urtetara izango diren konposatzagileek ere orain dela 150 urte erabiltzen ziren konpas berberak erabiliko dituzte beraien doinuak sortzeko. Edozein moetatako musikak konpas bat behar du, bestela ez dauka erritmorik. 3.- Erritmoari dagokionez berdina esaten dizut. 4.- Alaitasuna noiztik da atzerakoia? Ai ene, Inazio Bereziartua musika eskolan matrikula egin beharko zenuke eta gutxienez solfeoa ikasten hasi. Solfeo baldin badakizu, oraindik okerrago komentario hoiek egiten ausartzea. | Akaso tontorrente 2007-11-26 17:20:57 Igual esan nahi izan dabena, hitzekin asmatu gabe, bandak jotzen daban musika mota atzerakoia dala: ez dabela jun dan urteko abestirik jotzen, musika klasiko xamarra dala. Hori egixa da, baina igual bandia ez da horretarako. Ditxuen instrumentuak ezin dia gitarra elektriko eta baterixekin ordezkatu, bandian egitekuetako bat kalian zihar jotzia dalako. Eta ditxuen instrumentuekin, igual, musika tipo hori bakarrik jo leike. Baina ez dakit: dakixanak (bandako kideren batek, adibidez) esan daixela. | Iritzia leandrow 2007-11-26 20:03:25 Lehenik ta behin, zorionak Katxori 50 urte hauengatik. Bigarren, igandeko kontziertua asko gustau jatala esango det. Bandan jarraitzaile izanda kontzierto asko ikusi ditxut eta egixa esanda pieza motzak izan arren oso ondo interpretau zitxuzten. Hemen gatazka sortu duan gaixangatik, nere itzixa emango det. Kalitatiari buruz ezin da ezer esan, ensaiatzen dutena ikusitxa Gipuzkoako banda onenetarikua da. Beste banda batzuk astian 2 edo 3 egun ensaitazen dabe! Ta kutxu atzerakoi horri buruz esan dezaket azkenaldixan obra modernuauak jotzen ai diala eta oin bertan banda nahiko modernua dala ikusten det. Ezin dia bapatian obra zaharraK(pasodobliak,zarzuelak...) egitarautik kendu. Gainera obra tipo hauek ere jendiari asko gustatzen zaizkio, hoien artian ni, gaztia izanda ere. Kritikatzeko gauza bakarra zera da, bandan partaide geixo sartu ahal diala uste det, postuak geixo reforzatzeko. Kalitatia inkuestionablia da baina jende geixokin sonoritate hori hobetu laike. Hola jarrai daizuela urte askuan!!! | AMILCAR HILDEBRAND 2007-11-26 22:54:14 "l" bat falta zaizu maixu handiaren izena eman nahi bazenuen, ez da Ponchieli, Ponchielli baizik. | HILDEBRAND-i Amilcar Ponchieli 2007-11-27 07:24:49 Arrazoia daukazu. "l" bat falta zait maisu handiaren izena ongi idazteko. Zer egingo zaio ba. Ordenagailuan "l" hizkia duen tekla edo botoiak ez du behar den moduan funtzionatzen. Batzutan idatzi egiten du eta beste batzutan ez. Beti fijatu beharra izaten dut, baina kasu horretan pasatu egin zitzaidan. | eeeeee????? cink 2007-11-27 13:04:06 seguruenik nire musika ikasketak zureak baino handiagoak dira, baina bueno hori ez da gaia. katxoren musika hedapena oso laburra izan da beti eta txominengatik izango ez balitz pasodoble militarrak, pauso eta guzti, entzuten egongo ginateke bizitza osoan, hori bait da katxok beti inposatu nahi izan diguna. berriz diot aire berriak behar dira bere ideiak beti oso atzerakoiak izan direlako. | Cink-i Amilcar Ponchieli 2007-11-27 14:24:59 A zer nolako txorakeriak esaten ari zaren!!!! Ez du merezi tontakeriak irakurtzen jarraitzerik. Zure musika ikasketak nireak baino handiagoak baldin badira (hau dudan jartzen dut) eta aire berriak behar baldin badira bandako zuzendaritzan, argi daukat zein izango den hurrengo zuzendaria: CINK. | PONCHIEL(L)I HILDEBRAND 2007-11-27 15:37:20 CINK-ekin erabat ados nago. | CINK eta HILDEBRAND jakintsuei Amilcar Ponchieli 2007-11-27 17:00:42 CINK, zu zuzendari berria. HILDEBRAND, zu zuzendariorde berria. Ez dut gehiago zuekin eztabaidan ibiltzerik nahi. Ondo izan eta gora Elgoibarko Udalaren Musika Banda!!!! GORA KATXO!!!! | ALMICAR HILDEBRAND 2007-11-27 20:44:20 ume bat dirudizu. lasai hartu gai hauek txo bakoitzak bere iritziak ditu. nik zureak errespetatzen ditudan moduan zuk nereak eta besteenak errespetatu. Espero det foroan jarrai dezazula. | Banda mtt 2007-11-28 19:56:54 Gora musika banda! Baina 25 urte gehiegi diala uste det. Imajinatzen det 25 urte hauetan musika munduak aldaketak izan dituela eta bandan ere hala izan beharko luke. Imajinatzen dezute beste edozein arloetan 25 urte inongo aldaketarik gabe??Hala ere azkenengo kontzertua oso ondo egon zan, ez nuen jartzeko tokirik izan, imajina!!! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |