Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Jostailuen erakusketa eta jostailuak birziklatzeko tailerra asteburuan

Barren astekaria

Gida komertziala

Jostailuen erakusketa eta jostailuak birziklatzeko tailerra asteburuan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-23 08:39
Klik haundi ikusteko
Gaur: Arratsaldeko 17:00etan irekiko ditu ateak jostailuen erakusketa gidatuak. Elgoibarko Izarrak eta Atxutxiamaikak antolatutako erakusketa azaroaren 26ra (astelehena) arte egongo da zabalik.
Erakusketaz gain, jostailuak birziklatzeko tailerra ere egingo dute bertan.
Honekin batera, jostailu bilketa ere egingo dute, beharra duten familietan banatzeko.

Jostailuen erakusketa gidatua
  • Guraso, haur eta hezitzaileei zuzenduriko jostailuen gaineko informazioa emango da Elgoibarko Izarrak eta Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak antolatu duten jostailuen erakusketa gidatuan.
  • Merkatuan eskaintzen diren hainbat jostailu (belikoak, pedagokikoak, didaktikoak,...) ezagutu eta aztertzeko aukera izango da.
  • Jostailu bakoitzak haurraren garapenean betetzen dituen funtzioak ikertuko dira.
  • Jostailuen kalitatea (material egokia, iraunkortasuna,...) ezagutzeko aukera.
  • Jostailuak ukitu, manipulatu eta hauekin jolasteko aukera ere izango da.
Klik haundi ikusteko
 
Egunak: Azaroak 23,24,25 eta 26
Lekua: Kultur Etxeko sotoan
Ordua: barixaku eta astelehenean: 17:00 - 20:00
           zapatua eta domekia: 11:00 -14:00
Sarrera doakoa da.
 
  
Birziklatuz jostailuak sortu tailerra
Erakusketak irauten duen bitartean, jostailuak birziklatzeko tailerra egingo dute. Haurrei zuzendutako tailer honetan, materiala birziklatuz jostailuak sortuko dituzte.
  • Azaroak 24 (zapatua): 12:00-13:30
  • Azaroak 26 (astelehena) 17:30-19:00
Doako tailerra izango da.
 
Jostailuen bilketa
Azkenik, etxean erabiltzen ez duzuen jostailurik badaukazue erakusketara eramateko deia egiten du Atxutxiamaikak, jostailuak bildu eta beharra duten familietan banatzeko asmoa baitute.
 
 •  ELKARRIZKETA:
Klik haundi ikusteko
Uxue Zabaleta izango da jostailuen tailer gidatuko arduradunetako bat. BARREN astekariko Zortxiko Txikia atalean elkarrizketa laburra egin diogu: 
 
 
 
 
 
 
 
   



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

IDEIA LILURAGARRIA IRUDITZEN JAT.
Ynestrillas 2007-11-23 14:09:45
Ni gaztetxoagoa izan ezkero (jada ez dotelako ia umetako jostailurik gordetzen) iniziatiban parte hartuko nuke. 
 
Semealabak izaten ditudanean horrelako ekitaldi batean parte hartzeko irrikitan nago, bera elgoibarkoizarra..... ea urtero antolatzera animatzen zareten. 
 
Ni ere bereala (gaur gabean) jarriko naiz umeak enkargatzen. Ea laster elkartopatzen geran!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko