Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hirigintza arrow Honelakoa izango da Olasoko errotonda berria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Honelakoa izango da Olasoko errotonda berria PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-22 13:42
Klik haundi ikusteko
Plano honetan ikus dezakezue, gutxi gorabehera, nolakoa izango den N-634 errepidean; Olaso hilerrirako eta industrialderako sarbideak baino zertxobait beherago, eraikitzen hasiko diren errotonda berria. Datorren urtean, 2008an hasiko dira lanekin.
 
 
 

Argazkia: Aitor Zabala.
Jon Zubiaurre Hirigintza batzordeburua eta Alfredo Etxeberria alkatea errotonda berriaren planoak azalduz.
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu nagusiak Elgoibarrera egin zuen bisita aprobetxatu zuen Udalak Olasoko errotondako lanekin datorren urtean hasiko direla aurreratzeko.
Herriko hegoaldeko sarbidea asko aldatuko du jarduera honek. Honez gain, Elgoibar alderik alde zeharkatzen duen N-634 errepideko punturik arriskutsuenetakoa da egun ingurune hau, batez ere, inguruan dauden industria guneetarako sarrerengatik. Errotonda berriari esker ibilgailuen joan-etorria asko hobetuko dela espero dute udal arduradunek. 
 
 
 
Ingurune honetan eraikiko dute errotonda berria
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Biribilgune berriaren xehetasunak:
  • Aurrekontua: 2,5 milioi euro
  • Lanak noiz hasi: datorren urtean. Jaurlaritzaren Izartu II programan sarturik dagoen azpiegitura da, eta bertatik jasotzen diren diru-laguntzat ez alperrik galtzeko, nahitaezkoa da lanak 2008an hastea.
  • Industrialdeetara doazen ibilgailuen sarbidea errazteaz gain, Olason egingo den biribilgunean bi bide berri egingo dira. 
  1. Lehendabiziko bidea: “Basko Rent enpresarenak izandako instalazioen ostetik igaroko da, eta Sigma auzoraino iritsiko da".
  2. Bigarren bidea: "hilerrira daraman bidearen parean, behealdean, egingo da” bigarren bide hau tanatoriotik hurbil eraikiko den biribilgunean amaituko da. Gainera, biribilgune hau aurrekoaren altuera berberean, egun dagoena baino garaiago, hortaz, eraikiko dute. “Hortik aurrera, bideak Sigmako industrialdearekin bat egingo du. Horiek horrela, zubia zeharkatu ondoren, ibilgailuak Ubitarte Buru ingururaino iritsiko dira. Eta lanak amaitzean San Rokeraino zuzenean joateko aukera ere izango da”, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak esandakoaren arabera.
  • Sigma auzoko bizilagunek, berriz, auzoan sartzeko eta ateratzeko dituzten ohiturak aldatu beharko dituzte errotonda amaitzen dutenean. Egun frontoi parean dagoen bidegurutzea arriskutsua darabilte auzoan sartu-irtenak egiteko. Errotonda egiten dutenean, auzora sartzeko bakarrik erabiliko dute bidegurutze hau. Atera, berriz, errotonda berritik egin beharko dute. Horretarako auzoko etxeen atzealdean 465 metroko errepide zatia egingo dute.
Lotura duten albisteak:





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ondo dago
cink 2007-11-22 15:21:30
baina ez al duzue pentsatu sigmatik santa anara doan bidegurutzean ere biribilgunea egitea??? hor bai dagoela beharra! hemen baino handiagoa nere ustez!
Ondo iruditzen jat.
Aritz 2007-11-22 15:46:48
Ulertu ezin dotena, Maalan egin nahi dutena da. Toletxeko eta etxe berrien arten protekzio ofizialeko etxeak egin nahi dituzte. Usten dot 10 - 12 etxebizitzek ez dutela ezer ere ez konpontzen. Eta lekurik ez dago gainera ganorazko ezer ere ez egiteko. 
 
Honetaz aparte tarte horretan, zubi bat egin behar dute, Toletxeko dorreko 2š pisuaren pare pasatuko den zubi bat. Nork eman du hau egiteko baimena? zoratu egin al dira urbanismokoak? 
 
Astakeri galant bat dala usten dot. Ni dorrean bizi naiz, ez dit afektatzen, baina ezin daiteke horrelako zerbait onartu. 
 
Bizilagunak hasi gera dagoeneko mugitzen eta bukaeraraino segituko degu honen auka burrukan.
rotonda
yantxa 2007-11-22 16:25:08
Neri ere ondo beitxentzen jata rotonda hau eitxia. Ala ere, cink-ek esan daban moduan, Sigmako zubixan ere bihar haundixa dau zeoze eitxeko. Pentzau al dau zeoze udalak? Eguardixetan demaseko kristoak egoten dia bidegurutze honetan. Santa Klarako "rotondan" ere demaseko problemak egoten dia. Goizetan udaltzain bat egoten da baņa eguardixetan ezer. Bada urtebete barren-era kexa bat bidali nabala kontu honekin, baņa ez da ezer konpondu. Askotan gaņera ordu hortan, ikastola inguruan 2 udaltzain egoten dia elkarrengaitxik 50 metrora! bat ikastolako zebrabidean eta bestia Eroskikuan. Lotzagarrixa!
Yantxa-ri
katta 2007-11-24 11:28:10
Ulertzen dot ikastola inguruan ibiltzen zaretenok udaltzainen biarra ez ikustia, baina nik usten dot benetan biarrezkua dala. Batez ere ikastolako zebrabidekua. Makina bat akzidente txiki egon izan baitia hor kotxe eta umien artian. Igual, danok gogorauko begenu zebra bidien aurretik frenatzen jun bioula jendia egon edo ez, orduan bai izango zan lotsagarrixa 2 udaltzain egotia, baina oin ez!
katta
yantxa 2007-11-26 08:36:49
2 udaltzain 50 metroren barruan? ni ikastolan ikasitakua naiz. Eta hemen nau bizirik egunero bi udaltzainen babesa jaso gabe. Nik daukat meritua...Ala ere berdin zait. Mantendu ditzatela bi udaltzainak bertan. Baņa ipiņi dezatela beste bat Santa Klarako rotondan eguarditan.Biharra badau eta...



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari