| 'Katxo' omenduko dute Santa Zeziliako ospakizunetan |
|
|
|
| elgoiBARREN.net | |
| 2007-11-22 09:02 | |
|
Gaur (azaroak 22), Santa Zezilia Eguna da, musikarien patroiaren eguna.
Goizean goiz hasi dira ospakizunekin Elgoibar Ikastolako ikasleak, 8:30ean atera
baitira kalejiran (ikus bideoak).
Aurten, baina, gure herrian protagonista nagusi bat izango dute, Santa Zeziliaren omenez antolatu eta musikarekin zerikusia duten adierazpen guztiek: Jose Antonio Osoro “Katxo”, hain zuzen ere.
Azken 24 urteetan Udal Musika Bandako zuzendaria denak, urrezko
ezteiak, 50 urte!, bete ditu aurten, 1957an Bandan sartu zenetik.
Omenaldia jasotzeaz gainera, herriko urrezko domina jasoko du
alkatearen eskutik zapatuan (azaroak 24).
•
BIDEOA:
Bideo honetan: Elgoibar Ikastolako ikasleen Santa Zezilia Eguneko kalejira.
Bideo honetan: Udaletxeko Arkupeetan hasi da kalejira
♦
SANTA ZEZILIA EGUNEKO OSPAKIZUNAK
• Eguena (azaroak 22 Santa Zezilia Eguna)
16:15 Elgoibar Ikastolako ikasleen Santa Zezilia Eguneko kalejira. Ikastolatik Plaza Handiraino.
•
Barixakua (azaroak 23)
18:00 Santa Zezilia kontzertua, kalejira eta diploma banaketa Inazio Bereziartua Musika Eskolako auditorioan. Musika hizkuntzaren hasierako ikasleen kontzertuak 18:30 Trikitilarien kalejira 19:30 diplomen banaketa. Musika Eskolako auditorioan. • Zapatua (azaroak 24) 19:00 Hil diren musikarien aldeko meza San Bartolome parrokian. Bertan, Haendel-en "Largo" pieza joko du udal musika bandak. Mezatik ateratzean, Udalera gerturatuko dira Jose Antonio Osoro "Katxo" omendua eta udaleko ordezkariak. Udaleko pleno aretoan, herriko urrezko domina jarriko diote Katxo-ri udaleko ordezkarien hitz batzuekin, eta seguruenez berak ere eskerrak emateko zerbait esan nahiko du. Banda ere ekitaldi honetan izango da, musika pixka bat jarriz. • Domekia (azaroak 25) 10:15 Udal Musika Bandaren kalejira. 12:30 Kontzertua Herriko Antzokian. Jose Antonio Osoro ‘Katxo’ri omenaldia egingo zaio kontzertuan zehar, urrezko ezteiak, 50 urte, bete baititu Udal Musika Bandan. Egitaraua:
*Lehen lau piezak estraineko aldiz joko ditu bandak
Ondoren, musika banda eta gonbidatu berezi batzuekin Karakate mikologia elkartera joango dira guztiak, bertan, 15:00etatik aurrera bazkari ederraz gozatzera.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
































