Plan-plin-plana: zapatu honetan (azaroak 24) herriko gazteak Madalan
elkartzeko deia egin dute Elgoibarko gazte batzuk.
Kaleko hormetan, han eta hemen, itsatsi dituzten kartel misteriotsuen bitartez egin dute gazteen topaketarako deialdia. Misteriotsua diogu, gazte olinpiadak egingo dituztela soilik argitzen baitute.
Hona topaketa hau antolatu duten gazteek kontatu digutena:
"Elgoibarko kaleak hutsik daude aspaldian. Bizi poza fala zaio herriari. Gutxinaka-gutxinaka gure arteko erlazioak eteten ari dira, eta herriko gazteak gero eta gutxiago ezagutzen gara. Zergatik ez dugu zerbait egiten hori aldatzeko? Zergatik ez dugu denon artean, guretzako egun bat antolatzen! Animatu eta parte hartu".
Egia ote da?
Hitzordua: Azaroak 24an (zapatua), 12:00etan Madalako parkean.
|
galdera cink 2007-11-21 16:01:40 plan honek kutsu politikorik ba al dauka? | Itxuraz bai Trachurus 2007-11-21 17:00:12 "Gaztiak" hor goiko argazkikuak badia, argi dao kutsu politikua zein izango dan. Zer erreko dute olinpiada hoietan? | lotsagarrixa ni neu 2007-11-21 17:31:26 Benetan lotsagarrixa iruditzen jata gauzak erretzian komentarixua, prejuizioz betetakua. | Herriko gazteak??? Aritz 2007-11-21 17:48:28 Ala gazte batzuk.... konkretu batzuk. Neri gainera, jende mota honek antolatzen dituen ekitaldiak nahi eskaxak iruditzen jataz. Bestalde, hipokresia haundia egonten dala usten dot toki haueta. Jaixetan, adibidez, rastadun tipo bat, kamelloen aurkako karteak ipintzen ikusi naban porroa behatz tartean zuela. NI BEINTZAT EZ NAIZ JOANGO. | errespetua casio 2007-11-21 18:14:46 ez eskatu zentzako errespeturik zuek bestiekiko ez dakauzuenian; hor goiko komentarixua lotsagrrixa izan da. ni ere ez naiz joango, baina alternatiba on bat iruditzen zait. Eta gazte hoiek, zure gustokuak izan ez arren herrikuak izaten jarraitzen debe e. | Erretzia Trachurus 2007-11-21 21:20:44 Hatxisa ala mariguania esan nahi naban. Bestelakorik ulertu badozue, galdetu zeuen buruari zeinek dauzkan prejuiziuak. | Beti bezela.... Guteneo 2007-11-21 22:51:23 Danok ere, oso irekixak ematen dou baina... Argazki ortan ni agertzen nai eta ez det ezer "erretzen". Egixa da gaztien artien gauzia nahiko hotzitsuta daola, baina elgoibarrek beti funtzionau izan dau boladaka... Zer esan? jarduera hauetan jende tipo geixok parte hartuko bazauan hetereogenoaua izango zan girua. Apunte bezela, kamelloak eta porroak badute lotura, baina porroak erretzen dituen pertsonak berauen legalizazioa nahi badu mafia ilegalak ez diru "extrarik" irabazteko, normala da gameluen pegatinak ipintzea. Besterik gabe, reflexio bat egin beharko genuke, guztiok, eta benetako kutsu politikoak aztertu. | jajajajaja Guteneo..... Aritz 2007-11-22 08:49:15 Zelako pertsona onak diren porro erretzaile hauek ezta? Mafuari dirua ematen baina ere berdinean eurei dirua ematen. Hau hipokresi hutsa da. Zihurrenik kokaina kontsumitzen dabanak ere kolainaren legalizazioaren alde agertuko da, baina noski kokaina oso txarra da eta porroak ez ezta? | Parte hartu leike ala? tontorrente 2007-11-22 09:39:33 Guteneo, nik ere uste dot gauza askotan gaztiak elkartuko bagina, hobeto ibiliko ginala. Baina "Euskal Gaztedian" izenian hitzegiten dutenek/dozuenok eitxen dozuen dana ziharo politizatzen dozue eta, zuekin ados ez dauanari atiak itxi. "Gaztion" gaztetxian zenbat kartel, pegatina etb. daude Ezker Abertzalekuak? Danak. Aldatuixozue izena eta deitxu, adibidez, "Ezker Abertzaleko Gaztetxia". Eta ez erabili "gaztion" izena zuen interesetarako (eta berdin "herrixan" izenian berba eitxen dozuenian). Ni ere ez naiz agertuko. | Tontorrenterekin ados Santa Klara 2007-11-22 15:01:43 GAztien arteko erlazio galtzen ari dala diote. Eta horretarako jai bat edo egun batez ekintza batzuk antolatu nahi dute. 24-an danak de buen rollo ibiltzea da lortu nahi dutena. Nik gauzatxo bat gehitu nahiko nuke, 24-an 25-etan 26-an ibiliko beharko giņatekela de buen rollo. Hemen jendeak bata bestaria kasu egiten ez badio kasu egin nahi ez diolako da. Eta bateronbatek esaten badu, hau lehengo pausu bat dela, zera esan nahiko nioke, pausu bakarrarekin ez dela inora heltzen. Ni ere ez nua. Ah ta gaztea naiz, ta abertzale, eta euskalduna, eta euskalzalea, eta.... | tontorrentekin ados katta 2007-11-22 15:18:53 Egixa esanda ideia ona beitxatzen jata. Politxa izan leike herriko gaztiak juntatzia holako ekimen baten ta bide batez gure arteko erlaziuak obetzia. Baina usten dot holako gauzak guztiz politizauta daozela. Antolatzen dutenen partetik batez ere. Askotan nere buruari galdetzen diot ekintza hauen antolatzailiak benetan gaztieri edo herrixari laguntzeko itxen dioten, o besterik gabe beraien ideia politikuak gaztien artian indartzeko itxen daben! Ze herrixari laguntzeko bada (gaztetxia adibidez) edozein ikur politiko ez litzateke ekintza hoien kanpo egon biarko? Ni ere gaztia,euskalduna,euskaltzalia eta abertzalia naiz, baina ez nixe. | iritsiko ote? Guteneo 2007-11-22 16:10:33 Jendian idazteko tonuan nabarixa da danok ere nun bizi geran klaru daola. Hemen argi daona da, euskal herrixa jende ezberdinez beteta daola da, eta guztixok gerala euskalerritarrak. Nola nahi dogu kanpoko jendiak gu lur lasai bezela ikustia, gure artian ez bagera ados jartzen? Herri olinpiada sinple batetik berriro ere politizaziora jo dogu, nora goiaz? eta nola? Detaile txiki bezela, argazkixa sanbartoluetakua da, yinkana famatukua, beraz, ez dakit... erantzun baten zai geratzen naiz. | Santa Klarak bete betean asmatu dau Aritz 2007-11-22 17:04:40 Hemen betek besteari kasu egiten ez baldin badio, kasurik egin nahi ez diolako da. Nik ez dakat jende tipo horrekin solasean jarduterik nahi. Ez dezagun ahaztu beraiek direla gaztetxea alde bateko konsigna politikoekin betetzen dabenak. Ondo iruditzen al zaizue (eta parte hartzaileentzat galdera bat da) PP gazte batek NNGG-ko kartela jarriko balitu? zuen eskubide berdinak dituzte ez? zeguru ez zenutekela onartuko. Intolerate hutsak zarete. | Arrakasta seguru!! Dantzari 2007-11-22 18:10:41 Oraindik ez dakigu gazte olinpiada batzuk antolatu nahi dituztela baino eta jende mordoa animatu da gaiaren inguruan iritzia ematera. Olinpiada hauek arrakasta seguru. Gazteen artean hedatua dagoen inmobilismo eta pasotismoaren aurrean zerbait antolatzen hasi direla herriko gazte batzuek eta betikooi gaizki iruditu zaizue. Arazo guztiaren atzean gainera zerbait egiten duten horiek omen. Ezer ere egiten ez duenak ezin ba okerrik egin. Mugitzen diren gazte horien kondena, politizatuak egotea eta porroak erretzea ei dira. Kar, kar, kar, deabru halakuak!! Herri honetan, herri mugimendu desberdinetan (jaiak antolatzen, gazte asanbladan...) era guztietako gazteak ibili dira eta ibiliko dira, batzuen disgusturako. Beste jendarte eredu baten alde, beste herrigiro baten alde, gazteak erlazionatzeko beste eredu batzuen alde, norbere esfortzua eta lana, onena eta txarrena, emateko hautua egiten duena noski politizatua dagoela, baina ez ez joateko hautua egin duzutenok baino gutxiago ez gehiago. Zuek jakingo dezute zergaitik eskutatzen dituzuen zuen frustrazio eta beldurrak EZaren atzean, aitzakiak bilatzen onak zerate behintzat. Nere aldetik ondo pasa eta jendea ezagutu nahi duen herriko gazte guztiei nere gomendioa bertaratu eta partehartzea. Ni ere, argazki hortan ageri nahiz eta horrelakoak gehiago egin behar genituzke. Ez izan ilunak, jeitsi inpernura eta gozatu. Eutsi goixai gaztiok! | Ni ez naiz jungo. Ynestrillas 2007-11-22 20:45:13 Behin jun izan nintzaan horrelako ekitaldi batetara eta ez nintzen gustora sentitu. Baina parte hartzaileei egun ona pasa dezatela opa diet. | Seguru Trachurus 2007-11-26 10:55:39 Ta? Zenbat penstsakera politiko desberdinetako jendia agertu jatzuen? Nahixao nuke bat baino gehixao balira. Dantzari, ez dozu pentsauko gainontzeko gaztiok (gaztion gehixengua) zuen ekimenetara agertzen ez bagera pasotak eta inmobilak geralako danik, ala? Asko desiatzen gaude gure herriko kultura, kirola etab. hobetzen laguntzeko, baina politikan sartu gabe eta zuekin holakorik ezin da. Benetan zuen helburua "Beste jendarte eredu baten alde, beste herrigiro baten alde, gazteak erlazionatzeko beste eredu batzuen alde" lan eitxia bada, zein zerikusi dauka politikak? Zergatik ez zerate ausartzen politizatu gabeko ekimenak proposatzen herriko elkarte guztieri (zuen gusto politikuari begiratu gabe)? Ez, zuen helburua propaganda politikua eitxia da, onartuko ez badozue ere. Demostrau kontrakua bestela. Zuen mehatxuak eta intransijentzia alde batera lagatzen ditxuzuenian, gainontzekuok gure bildurrak EZaren atzian ezkutau biharrik ez dogu eukiko. Neri behintzat ez litzateke batere gustauko nere izenakin herrixa pintadaz beteta, nere lantokixa apurtuta ala erreta edo nere kokotian balarik ikustia. Bai, sekulako bildurra eta frustraziua daukat. Esanten dozuna benetan sinisten badozu, ni inpernura bajau aurretik, zuek lainuetatik bajatzia komeni dala esan bihar dizut. Danok irabaziko genduke, eta asko gainera. | Biba zuek! Dantzari 2007-11-26 18:09:26 Ez nintzan larunbatian izan, baina pertsona bakarra agertu bazan, pentsaera bakarra izango zan. Bi izan baziran, bi. Lau agertuta.... asmatu. Bertan izandako bati entzun nion jendia animauta ageri zala eta olinpiada potentiak antolatzeko aukera dagoela herrian. Beraz, biba zuek! "Ogia eskurik zikindu gabe egin nahi duenari": Telebistan edo irratian "tertuliano" jarduteko oposaketak prestatzen bazabiz, lekuz okertu zera txo! Ni inpernuan nabil. Lainorik ez da hemen. Inoiz zeruko atea ixten badizute, etorri lasai. Inpernuan ez zaio inori aterik ixten. | Eskerrik asko Trachurus 2007-11-27 10:05:36 ...zure erantzun ezagatik. Argi laga dozu kartelak ipintzia erretza dala, baina lasai jarri eta razonamendu bat mantentzia gahixao kostatzen jatzula. Ondo ibili inpernuan. Gaur ez daukat tertuliarik eta zure erantzun dezente baten egoteko astixa sobra daukat. Pentsau lasai, baina erantzun zerbait logikua, mesedez. Prisarik gabe. | Esku zikinak Trachurus 2007-11-27 10:08:42 ...eta lasai nere eskuengatik, oso oso zikinak dauzkat eta. Ala zer uste dozu, zuk ikusi ezagatik, bestiok ez dogula eskurik zikintzen? Mundua zure musu puntatik haratago ere badao. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |