Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Uxuek garesti dauka Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Gida komertziala

Uxuek garesti dauka Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2007-11-19 08:08
Klik haundi ikusteko
Eskoriatzako kiroldegian jokatu zen finalaurreko kanporaketan fin aritu zen elgoibartarra, bertsoak txukun osatuz eta bukaera politak botaz. Ez zen, ordea, nahikoa izan. Jon Martinek eskuratu zuen finalerako lehen txartela. Uxue bosgarren lekuan sailkatu zen 484 punturekin. 
  • Eman izena: Elgoibarko Izarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalerako autobusa antolatu du. Autobus txartelak eta finalerako sarrerak Elgoibarko Izarran eros daitezke azaroaren 26a baino lehen.

Klik haundi ikusteko
Uxue Alberdi, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi izan ziren lehenengo finalaurreko protagonistak. Kanporaketa gogorra tokatu zitzaion Uxue Alberdiri, izan ere, primerako bertsolariak izan baitzituen aurrez-aurre.

Eskoriatzako finalerdian lortu zuen 5. postu eta puntuazioarekin (484), garesti dauka elgoibartarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela, finalerdietako irabazleez gain, puntuaziorik altuena lortuko duten bertsolariak pasako baitira finalera. Geratzen diren bi finalerdietako (Oiartzun eta Ordizia) emaitzen zain egon beharko du, hortaz, Alberdik.

Eskoriatzako Intxaurtxueta kiroldegian 1.000 lagun inguru bildu ziren; jendez gainezka zegoen aretoa. Hotzak ez zituen ikusleak atzera bota eta bertsoen epeltasun bila gerturatu ziren Eskoriatzara. Bertsolarien lana ikusleak berotzea izan zen eta ez zuten hutsik egin.

Eskoriatzako SAILKAPENA:

Saio orekatua izan zen. Azkenean Jon Martin izan zen irabazlea 497,5 punturekin eta bera izango da finalerako lehenengo sailkatua.

Jon Martin      497,5
Jexux Mari Irazu     496
Unai Agirre     492,5
Beñat Gaztelumendi     488,5
Uxue Alberdi     484
Ainhoa Agirreazaldegi     443,5
   
 
  Bazatoz G puntuaren bila?
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Izarra
k abenduaren 16an Donostiako Ilunbe zezen plazan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Finalerako autobusa antolatu du. Interesatuek Elgoibarko Izarran bertan eskuratu ahal izango dituzte finalerako sarrerak, autobus txartelekin batera.
  • Sarrerak hartzeko azken eguna azaroaren 26a.
  • Informazio gehiago lortzeko 943 74 1626 telefonora deitu daiteke.
  • Telefonoz edo e-postaz apuntatu ahal izango da eta izen-abizenak eta telefono bat utzi beharko dira.

      Prezioak:

  • Sarrera arrunta: 25
  • Bertsozale elkarteko bazkideek: 20
  • Elgoibarko Izarrako bazkideek: 20
  • Bi elkarteetako bazkideek: 15
  • 16 urtetik beherakoek: 15





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Kritikatxo bat
tontorrente 2007-11-19 12:15:39
Seguru zenbait Elgoibartarri bertsuak gustauko jakozela, baina askoz jende gehixaori gustatzen jako futbola eta elgoibarren.net-en eitxen diozuen lekua askoz txikixaua da. Badakit "chick"agoa dala bertsueri buruz jardutia, baina gehixenori ez jakuz piparrik inporta. Ez eizeue "sekta" abtentzat lan ein.
Futbola eta bertsuak
Imanol 2007-11-19 13:40:35
Tontorrente, ez da egixa elgoiBARREN.net-en futbolari bertsuei baiņo "askoz leku txikixaua" egitten jakonik. Orain arteko notiziei erreparatzen badiezu, ikusiko dozu oker zaudela. Izan ere, nik kontatu dotenaren arabera, 15 notizia daude futbolari lotutakuak; bertso kontuen gaiņian, berriz, 9 baiņo ez dittut ikusi.
Imanol
tontorrente 2007-11-19 14:25:18
Proportzio horren arabera, futbola gustoko duten 15 pertsonako, 9 bertsozale egon beharko lirateke. Errealitatea horrelakoa dela uste duzue? Gainera, futbola adibide soil bat izan da. 
 
Dana dala, ez dot inor konbenzidu nahi. Gomendio bat izan da. Nahi badozue erabili ala bestela ez. Zeuek jakingo dozue webgune hau zeinentzat ein dozuen.
ez gara sekta
casio 2007-11-19 16:45:43
barkatu, baina bertsozaliak ez dot uste sekta bat garenik.  
 
Eta zure proportziuek ez dakate zentzurik, ez dakit sekula iritsi dan elgoibartarren bat LAU URTETIK BEHIN jokatzen dan gipuzkoako txapelketan maila horretara, eta inportantia iruditzen zait bere berri ematia.  
 
Bestalde, futbolan albistiak jarri bihar baditxue, kirol guztixenik jare ditzatela ( gainera uste dot badauala proiektua asteburuetako emaitzak astelehenetan jasotzeko). Futbola ez da kirol bakarra.
nahikua dou!!
basarrittarra 2007-11-19 16:58:14
zer eta futbola eta bertsuak konparatzia ere,gogorra eitten jata.Uste dot futbolaren gaineko berrixak nazkatzeko beste izaten douzela edozein komunikabidetan,ez ostera,zoritxarrez, bertsuen gainekuak.Aupa Uxue!
Piparrik ere ez
tontorrente 2007-11-19 21:31:21
Piparrik ere ez diazue ulertu. Futbolana adibide hutsa zan. Nik ez dot esan neska honek eindakua, bertsuen munduan, inportantia ez danik. Esan dotena da, Elgoibar mailan bertsuak minorixa batek jarraitzen ditxuzuela. Ala ez? Eta beraz webgune honek garrantzi gehixegi ematen diela uste dot. Ulertzen?
- futbol + bertsoz
Santa Klara 2007-11-20 09:26:00
Arrazoi du Tontorrente-k, BARREN aldizkariak, proportzioan bertsoei garrantzi gehiago ematen dio, futbolari baino, eta eskerrak.  
Falta zitzaiguna, herriko aldizkaria hartu eta Gipuzkoako txapelketara aurkeztu den herritar bakarrari ganorazkoa jarraipenik ez egitea. 
Animo Alberdi. 
Azkar eta ondo Uxuek bertsotan.
Paretekin berba eitxe hau...
tontorrente 2007-11-20 10:26:43
Ez daukadala bertsuen kontra ezer! Eta futbolaz ni ere saturauta nao, koņo. Esaten dotena da webgune honek ez dabala gehienguan interesa erreflejatzen. Minoria batentzat eindakua bada perfekto, baina gero negarrik ez ein nahi baino jende gutxiao sartzen bada. Honek hola badarrai, hau izango da nere azkenengo mezua. 
 
Eta animo Uxueri, baina baitxa beste hainbat gauzatan sartuta dauden Elgoibartar daneri ere!
Maioria eta minoriak
Mcaguen 2007-11-20 11:09:36
Paretak zuk botatako "pilota" bueltan botatzen besterik ez dira ari, "tontorrente".  
 
Ni ere bertsuak gutxiengo baten gustukuak dialakuan nago, eta igual, horregatik bakarrik merezi dau lekua eitxia. Kasu konkretu honetan, gainera, nik ez daukat dudarik. 
 
Eta, zure iritziz zein dira ba gehienguan interesa erakartzen daben gaixak? aipatuizuz batzuk jakin daigun...  
Nola dakizu horren berri? 
Zein dia interes generaleko gaixak Elgoibarren? 
 
Futbola interes orokorreko gaixa danik ez dago zalantzarik, ezta? baina horregatik, futbol albistiak bata bestian atzetik sartuko zenitxuzke?  
Zuk zer proposatzen dozu, gero eta jende gehixao sartzeko interes orokorrekuak diazen gai maioritarioak bakarrik sartzea? Telebista kateek jarraitzen duten bide berdina proposatzen ari zarela ematen dau, audientziak bakarrik balio al du? 
 
Gainera, eta bukatuz, ez jata iruditzen bertsuen inguruko albiste bat atara dalako minoria batentzat eindako webgunia danik.
Eta segi
tontorrente 2007-11-20 14:35:27
Ahizteko ba, futbola eta bertsuekin. Generalian nabil. Ez daukat inor konbentzitzeko biharrik eta, hortaz, ezer frogatu biharrik ere ez. Nere ustez, honelako gaiekin, audietzia aspertuaraziko duzue, nere ustez oso jende gutxiri axola baitzaizkio.
Ni ere ados nago Tontorrenterekin
Aritz 2007-11-21 09:29:45
Futbolarena eredu bat izan da, ez oso ona agian baina eredu bat besterik ez. Eta bertsoei ematen jakuen inportantzia exajeratua iruditzen jat.
nahasten gabiz
casio 2007-11-21 16:28:38
egixa esan, ni ere ados egon naiteke esaten dezuenian bertsuari garrantzia geixegi ematen zaiola. IZan ere, begiratu in biharko litzake herrixan antolatutako bertso saiuetara zenbat jende juten dan. MInoria bat gera, eta aitortu biharra dao. Baina oin, badirudi modan dauala bertsozalia izatia. Euskerakin pasatzen dan moduan, sektore batzuen aurrian guay geratzen da bertsozalia izatia. TA azkenian danok urtengo gera galtzen horrekin. 
 
Beste gauza bat da, bertsuari garrantzia haundiegixa ematen zaiola. Horrekin enao batere ados. Herri hontan jende askok in du bertsuan alde lan haundixa, ta uste dot inor gutxi akordatzen dala eurekin. Eta behin norbait, Uxue bezala, maila hortara aillegauko ta merezi dau horren berri ematiak.  
 
Ta azkenekoz, ze motatako gaixak proposatzen dozue jorratzia?
barkatu akats bat
casio 2007-11-21 16:30:20
bigarren parrafuan enaban esan nahi bertsuari garrantzia haundixa ematen ez zaionik, baizik eta prentsan agertzea logikoa iruditzen zaidala.
Oso galdera ona
tontorrente 2007-11-21 16:56:32
Ba, Casio, egixa esateko ez dakit zein gai proposatu. Idatzi nabana bertso gehixegi ikusi nitxulako izan zan, baina oin momentuan ez dakit zerekin ordezkatu leiken. Touché.
Ideia ona litzateke
Aritz 2007-11-21 17:57:38
Bakoitzak gai bat zabaldu ahal izatea. Naiz eta argazkirik ez euki (agian bai, e-mail-ez bidali ezkero). Herrian gauza interesgarri asko gertatzen dira eta foroan ez dira aipatzen.
Ba bai
Trachurus 2007-11-21 21:24:36
Irakurliok berrixak bialdu ahal ditxugula uste dot. Barrenekuek eskertuko dabe.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari