| Estreinako parte hartzean Karakateko Igoera irabazi du Iņigo Larizek |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2007-11-17 13:37 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
(Oharra: Argazki guztiak Mediatekan ikusgai.)
'Veni, Vidi, Vici', alegia, Karakateko Igoeran parte hartu duen estreinako aldian garaipena lortu du Iñigo Lariz elgoibartarrak. Bidezidor izoztuetan gora egin duten igoerako antxintxikaririk bizkorrena izan da txirrindulari ohia, 31' 32'' denborarekin. Errekorretik (29'00'') urrun, hortaz.
Emakumezkoetan, beste behin ere, Pilar Arriola izan da partaide bakarra eta onena, 42'10'' denborarekin, sailkapeneko 25. postuan. (bideoak dauzka)
• BIDEOA
Bideo honetan: Iñigo Lariz, Karakateko Igoerako irabazlearen adierazpenak, igoera amaitu berritan.
• BIDEOA
Bideo honetan: Lehen bost sailkatuak tontorrera iristen.
• ARGAZKIAK:
Bideoez gain, 2007ko Karakateko Igoerako argazki guztiak mediatekan sartu ditugu. Mila esker argazkiak laga dizkiguten Rafa, Zigor, Maite eta Eiderri.
Partehartzaile guztiek, 34 orotara, izotzari eta hotzari aurre egin behar izan diote, eta hauen erruz, bidea labainkor eta arriskutsu baitzegoen, antxintxikariek egin dituzten markak ez dira hobeagoak izan.
15. Karakateko Igoera (SAILKAPENA)
Hiru urte eta gero elgoibartar bat irabazle berriz ere
Jose Mari Fernandez "Suso"k 2003. urteko igoera irabazi zuenetik txapela janzten duen estreinako elgoibartarra izan da Lariz. (2004an Josu Arregi azpeitiarra nagusitu zen eta duela bi urte, 2005ean, Mikel Albeniz donostiarra). Hain zuzen ere, Mikel Albeniz sailkatu da Larizen atzetik bigarren postuan, 31'57'' denborarekin. "Suso", nekaezina, sailkatu da hirugarren. Igoera guztietan parte hartu du elgoibartar zaildu honek eta bera da probako dominatzaile nagusia, zazpi aldiz irabazi baitu. Aurten ere, urteetan aurrera joanagatik, meritu handiko hirugarren postuan iritsi da tontorrera. Karakateko igoerak ez dauka sekreturik Susorentzat.
Errekorretik urrun
Irabazlearen denbora, iaz Aritz Kortaberria arrasatearrak ezarri zuen errekorretik (29'00''), 2 minutu eta 32 segundutara geratu da. Lehen postuetan iritsi diren parte hartzaileetako batzuk amaiera adierazi dutenez, bide egokiena topatzeko zalantzak izan dituzte hasierako zatian eta honek denbora galdu arazi omen die. Bidean topatu duten izotzak ere ez die lagundu, bidezidor guztiak izoztuta baitzeuden. Lehenengo neska eta parte hartu duen bakarra Pilar Arriola elgoibartarra izan da. Honen denbora 42 minutu eta 10 segundutakoa izan da. Bi irabazleek aurten txapelaz gain Mausitxa etiketa beltzdun gazta bat eta Bronymec-ek eskeinitako ardo botila bana jaso dute. Morkaiko Mendizale Elkarteak, eskerrak eman nahi dizkie "partehartzaile eta ikustera joan diren zareten guztioi. Datorren urterarte".
Txirrindularitza laga du Larizek
Iñigo Lariz afizionatu mailako txirrindularia zelako ezaguna zen herrian, baina aurten konpetizioa lagatzea erabaki du. Antxintxika egitea ere gustuko duenez, orain arte ezin zuen probetan parte hartzen hasi da. Behobia-Donostian ordu bat eta 15 minutuan amaitu zuen joan zen astean eta bere lehen parte hartzean garaipena lortu du Karakaten.
∞ Lotura duten albisteak:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































