Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 14 urteko herriko gazte bat jipoitu zuten zapatu gauean
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

14 urteko herriko gazte bat jipoitu zuten zapatu gauean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-14 10:56
Klik haundi ikusteko
Bizkaia aldeko gazte koadrila batek 14 urteko elgoibartar bat jipoitu eta beste bati 10 euro lapurtu zizkioten zapatu gauean Toletxe inguruan. Eraso egindako gazteen gurasoek salaketa jarri zuten udaltzaingoan. Etxera bidean zihoazela, trenean, identifikatu zituzten udaltzainek 16-17 urte arteko gazte erasotzaileak.

J.G., (14 urte) eta A.J. (15 urte) eraso egindako gazte elgoibartarren gurasoek eman digute zapatu gauean (azaroak 10) jasotakoaren berri. A.J.ren aitak azaldu digun bertsioaren arabera, “pizza baten bila zihoala, zazpi lagunez osatutako koadrila bat, Bizkaia aldekoak denak, hurbildu zitzaizkion nire semeari eta 10 euro ostu zizkioten. Jotzen ere saiatu ziren, baina zorionez ihes egitea lortu zuen”.
Jipoia
10-15 minutu geroago, 22:00ak inguruan, J.G. elgoibartarrak ez zuen aurrekoaren zorterik eduki. Etxera bidean zihoala topo egin zuen-eta gazte bizkaitarrekin, “zigarro bat eskatu zioten eta semeak tabakorik ez zeukala erantzun zienean, zeraman diru guztia eman ezean, labana aterako ziotela mehatxatu zuten”. Dirurik ere ez zeukala erantzun zuenean, lurrera bota eta demaseko jipoia eman zioten, “16-17 urteko gazte helduagoek” azpimarratzen du aitak. Aurpegian jaso zituen kolpe eta ostikada gehien. Anbulatorioan sendatu zizkioten gero, ubeldura eta zauri guztiak.

Klik haundi ikusteko
Artxiboko argazkiak.
Altxatu eta ihes egitea lortu zuenean laguntza eske La Perla tabernan sartzea lortu zuen gazte jipoituak, bertan lan egiten baitu bere amak. Une hartan, gaztearen aita ere bertan zegoen. Bezero batzuen laguntzaz erasotzaileen atzetik abiatu eta beraietako bost tren geltokian aurkitu zituzten. Udaltzainak etorri artean bertan gelditu arazi zituzten, Udaltzaingoan salaketa jartzeko astia ere eduki baitzuten. Udaltzainek gazteak identifikatu zituzten, eraso egindako gaztearen laguntzaz. Ondoren, aske laga zituzten.
 
Gazteen gurasoak asaldatuta eta beldurtuta daude, "handiagoak gertatu aurretik, neurriak hartu behar direla uste dugu, eta halaxe jakinaraziko diogu Elgoibarko Udalari". Boteiloiaz haratago doan arazoa dela uste dute, gainera, "Borroka eta istilu bila datozen adin txikiko gazte taldeak direla uste dugu. Hauek ez datoz boteiloia egitera".  
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Herriak ezin du horrela jarraitu
Ainara S. 2007-11-14 13:57:28
Ezin dugu hau onartu. Azken aldian herrian sustatzen ari den bakarra, "txunda-txunda" giroa da. Tabernariek, autokritika egin behar lukete. Hau al da nahi dugun Elgoibar? 
Besarkada handi bat mutiko eta familiei, badakizue nire partez laguntza guztia duzuela. 
Sinadura bilketa bat egitea proposatzen dut hemendik, honelako jarrerak jaitsezteko eta Elgoibar hobe bat eskatzeko.
Horrela ezin da
Ernat 2007-11-14 15:18:31
Nere ikuspuntutik pentsatzen naban Elgoibarko kalietako burruken asuntua hobetzen ai zala, gutxio ikusten zialako ta...baina honen ostian, zerbait egin beharra dagoela pentsatzen det.
Larunbatak elgoibarren
iga 2007-11-14 16:06:52
Denok dakigu zein tabernaren inguruan sortzen diren burrukak eta liskarrak. 
 
Denok dakigu ze jende mota ibiltzen den taberna hauetan, ze "anbienteko" jendea den eta orokorrean duten tolerantzia eta errespetu maila besteenganako. 
 
Tabernariek edozein preziora nahi dute bere etekina maximizatu eta formula explotatzen dute, jende andana erakarriz eta herriko konbibentzia, garbitasuna eta lasaitasuna minimoak diren nibeletan uzten ordu batzutan zehar. Kontsekuentziak begibistan daude eta azkenaldian gero eta larriagoak izaten ari dira. 
Edozer gauzak balio al du etekina ateratzeko tabernarien aldetik?
Ba bai
Ander 2007-11-14 17:04:16
Argi dao baietz, tabernarixeri gehixao inporta jakuela dirua sortzen dian arazuak baino. Eta zeini ez? Dana dala, holako jendia egotian kulpia tabernarixena dala uste dozue? Ala proposatzen dozuen soluziua holako jendia beraien herrixetan gelditzia da? Elgoibarren danok santuak al gera ba? Kasu honetan akaso ez, baina beste batzuetan, "kanpotar" hoiekin burruketan Elgoibarko jendia ibili da.
Firmak
tontorrente 2007-11-14 17:08:10
Intentziorik onena badauka ere, firma biltze batek zer lortuko du? Holako jendia formaldu eingo da 500 zinadura bildu dialako? Yuppiren munduan igual bai. Benetan bihar dana fundamentu pixkat daukaten udaltzaingo bat da, legia betearazten dabana.
Barkatu, baņa putasemiak!!!
GoraBihotzak 2007-11-14 22:09:07
Zeintzuk izan ziren? Norbaitek izenik bai? Azkenaldixan nahi ez degun jende asko etortzen da herrira. Eta elgoibartarron permisibitateari esker da hori. Akaso plaentxira bezalako herritara sartzea ausartzen al dia? Ez, badakitelako zer dauan. Ez det esaten "ojo por ojo" ona danik, baina noizbait ikasi biarko dabe. Nahikua da, ze uste dute ume hoiek? Norberaren semeei tokatzen den arte, ez dugu jakingu arazoaren larritasuna zernolakoa den. Baina ez zait gustatzen zertan bilakatzen ari den elgoibar.
mil esker!
mila 2007-11-14 22:13:58
erasotako umearen ama naiz eta bihotz bihotzez, Elgoibarko herritar guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet zuen berotasunarengatik. 
espero dut gertatutakoa ez errepikatzea.
Arazoa, heziketa falta
loja 2007-11-14 23:17:44
Tabernarien errua dela, edo udaltzainena... Beste herrikoak direla... 
Beti kanpora begira. 
Diru asko inbertitzen dugu gure seme-alabengan, nahi duten guztia ematen horrela lasai uztearren. Diruaren boterea erakuzten diegu baina ez daukagu astirik oinarrizko printzipio batzuk irakasteko. 
Hala ere lasai, errua ez da gurea gizartarena baizik. Baloiak kanpora.
Eta horren kontra, zer?
loja 2007-11-14 23:30:42
Balorerik gabeko, 18 urte baino gutxiago daukan mukizu batentzat erraza da norbait jipoitu: Legearen eta, kasu gehienetan, gurasoen babesa izango du. Baina udaltzain edo gurasoren bat esku hartzen badu eta mukizuren bat ikutzen badu, bereak egin du.
Telebistan, berriz ere
Imanol 2007-11-15 08:46:57
Nik ez naban ikusi, baiņa Bilboko lagun batek deittu zidan berriz ere telebistan urten gerala esateko.
Lojarekin
Ander 2007-11-15 09:05:22
Ni Lojarekin ados nago. Gizarte honetan ohitxura haundixa daukagu arazuak kanpotik datozela pentsatzeko: burrukak kanpoko jendiak eragiten ditxu, lapurretak eta andrazkueri tratu txarrak errumaniarrek... Mesedez. Ez gera inor baino hobiak.
elgoibar is different
casio 2007-11-15 15:43:31
Lehenengo, inork ez du esan kanpotarrak direnik beti. BAina orainguan kanpotarrak izan diala gauza objetibua da, ta ez dot ikusten soberan hori esatia. BAtzuk beti politicamente correctora jo biar debe. 
 
Bestalde, ni gaztia izanik, askotan konturatzen naiz, batez ere mutilen artian, nola burruka bat eukitziak dignidadia edo famia ematen dizun. Eta ez dot uste hori gaztiok sortu dogun zerbaitt danik. Nazka ematen dit, bizitzan zehar "de duro" doan jendeak, baina hoiek dira maskulinitateak ezarrittako ezaugarrixak ( ta gai horrekin enaiz luzauko).  
 
Bestalde, ez zaitt iruditzen tabernarixeri burrukak interesatzen jakuezenik, eurentzat ere marroi galanta da ta. Beste gauza bat da, alkohola adin txikikueri saltzia. BAina ez dot uste hori txunta-txunta tabernetan bakarrik pasatzen danik. 
 
TA , azkenik, udaltzainei buruz esandakuak ez jataz gustau. Gogorrauak izan balia kejauko ginake herrixan indar polizial represibuak dauzkagula. HAla zer nahi dozu, udaltzainek gazte hauek egurtzia?
Betiko gauza da
Hergon 2007-11-15 17:52:10
Beti eman didate nazka mobida bilatzen duten kuadrila kutre hauek. Txarrena zera da, bakarrikan sekula ezdirela juten eta beti, bati edo biri egiten diote aurka, ez beste kuadrila handi batekin, potrorikan ez daukate ta. 
 
Burrukak beti egon dira, bai Elgoibarren, bai Eibarren, bai Azpeitian eta bai edonun. Holako ezbeharrak zoritxarrez, askotan gertatu dira, eta seguraski, gertatuko dira. Erantzunkizuna zeinena da? Nik argi daukat, gazte hauen edukazioan dago arazoa. Honi soluzio bat bilatzea zaila da, gurasoak arduratu beharko zuten eta. 
 
Hala ere nik beste arduradun indirektu bat bilatzen det, udaletxea. Erabili duen politika Elgoibarren larunbatetan zauan giroa sapusteko bakarrik balio izan du.  
 
Horregatik zer gertatzen da? Elgoibarko jendea kanpoko herrixetara joan behar duela gauean irten nahi badu, iada Elgoibarren anbiente gutxi dago eta. eta datorren kanpoko gazteak ausart egiten diete bertan gelditzen diren elgoibartar urrieri. 
 
Botelloia ezabatzeko politika, elgoibarko giro ona ere ezabatu du.
beti roio berberakin!!!
Aitortxu 2007-11-19 19:32:46
nik uste naban halako jaleuak bukau ziala ta..., baia dirudienez hau ezta amaitxu beti gabiz roio berberakin. ez bada gauza batengaitxik, bestiagaitxik da. ta txarrena da kanpoko jendia dala jaleo guzti honen jabe. herrikuok herrixa defenditsu biou!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 16 bisitari