Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Hezkuntza arrow Etorkinentzako ikastaro berri bat antolatu du IMHk
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Etorkinentzako ikastaro berri bat antolatu du IMHk PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-14 08:33
Klik haundi ikusteko
CNC Tornuko operatzaile prestatzaile ikastaroa izango da eta praktikak abendua eta urtarrila artean burutuko dira.
Bestalde, webgunea berriztatu du IMHk.

 
Klik haundi ikusteko
Bi etorkin IMHko makina baten aurrean.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH), “Lan tailerrak ingurune industrialean sartzeko eta enplegurako” proiektuaren ekintzetako bat, etorkinei zuzendutako Operatzaile-prestatzaile CNC tornuko ikastaroa, alegia, martxan jarri zuen urrian Caja Madrid-eko Gizarte Ekintzaren elkarlanarekin. Ikastaroa abiatu aurretik ikasleek fabrikazio mekaniko arloko enpresa batzuk bisitatu dituzte, honela, ikastaroko ikasleei sektore industriala ezagutaraziz eta sektore honetan lan egiteak suposatzen duen inplikazioari buruzko informazioa emanez.

Prestakuntza IMHn amaitu ondoren, ikasleek 3 asteko enpresa-praktikak egingo dituzte. Ikastaroa irakasteko metodologia POI izeneko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izango da, IMHn dagoeneko lanbide heziketa zikloetan erabiltzen dena. Kasu honetan, etorkinen behar eta berezitasunak kontutan hartuz egokitu da POI metodologia, ikasgelako jarrerak eta aniztasunak egokiago lantzeko.
 
∞ Lotura duten albisteak:
 

IMHren webgunea berritu dute
Klik haundi ikusteko
Bestalde, IMHrekin jarraituz, Makina Erremintaren Institutuak webgunea berriztatu du. 2.0 ildoa jarraituz IMHrengana zuzentzen diren pertsona, enpresa eta erakundeen ikuspegia landu eta zerbitzu eta atal berriak eskainiko dute aurrerantzean. Orientazio zuzenarekin landu dituzte oinarriak eta geroz eta zerbitzu gehiago sartzeko asmoa dutela azaldu dute bertako arduradunek.
 
 
 
 
 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Kanpotarrak
tontorrente 2007-11-14 17:13:12
Nahiz ta Elgoibarren bizitzen urtiak eruan, zergatik esaten dogu kanpotarrak diala? Hemen bizi ba dia Elgoibartarrak dia, oin dala hamarkada batzuk Galizia, Extremadura edo Castillatik etorritako danak bezela.
kanpotarrak ala etorkinak
Mcaguen 2007-11-14 17:55:22
Tontorrente: inork ez dau kanpotar berbarik aipatu, oraingoz. Zeu izan zara lehena. 
Filologoa edo aditua izan barik, hemen erabili dan etorkin berbak bere esannahixa argi adierazten dabala uste dot: nonbaitxetik "etorri" diazenak (neure berbetan). Euskaltermek: Hiri, eskualde nahiz herrialde batean finkatu den pertsona, bertan bere sorterrian baino baldintza sozial, ekonomiko, humano edo bestelako hobe batzuk bilatzeko asmoz. 
Kanpotarra berbia baino gehixao gustatzen jata.
Etorri berriak
Imanol 2007-11-14 18:23:00
Aurreko batian esan zidan lankide batek, orain "etorri berriak" deittu behar diegula "etorkinei". Hori omen da mundu honetan dabiltzanak onartu deben berbia.
Atzerritarrak
tontorrente 2007-11-14 20:03:13
Barkatu Mcaguen, bigarren argazkixan azpixan "atzerritarrak" esaten dabalako, "kanpotarrak" esan ordez. Ziharo diferentia. 
 
Nik "etorkin" deitxuko diet, politikoki zuzena izan ala ez, inungo zentzu negatiborik gabe, baina neretzat ez dia peruanuak, bolibianuak ala rumanuak, Elgoibartarrak baino, heurak kontrakua esan ezian.
Ba nik bai
Ander 2007-11-15 09:00:37
Nik ondo ikusten dot desberdina dana desberdin tratatzia, baina onerako. Laguntza gehixen bihar dabanari laguntza haundixaua eman biharko litzaioke eta alderantziz. Diskriminazioa bai, baina positiboa.
dismriminazioa
casio 2007-11-15 15:45:42
diskriminaziua ezind a positibua izan. AH, eta desberdinak danok gara ! Eta danok tratatzen gara desberdin elkarrekiko. Berdin euki biharrekuak eskubideak eta aukerak dia.
Ezin dala positibua izan?
Ander 2007-11-16 10:36:02
Casio, diskriminaziua zela ezin dala positibua izan? Behartsu bati dirulaguntzak ematia diskriminazio positibua da; arazuak dauzkan ikasle bati arreta berezixa ematia diskriminazio positibua da. Adibide gehixao nahi ditxuzu? Zuk esan dozun bezela, danok gera 
desberdinak eta horregatik pertsona bakoitza desberdin tratu bihar dogu: batzuk hobeto eta beste batzuk gaizkixao. 
 
Berdina esaten hari gerala uste dot, baina diskriminazio positibua zer dan ez dozula ulertu.
gaziki ulertua
casio 2007-11-16 16:39:47
Gaizki ulertu gera igual, bai, arrazoia dakazu.Ni ere ados nao aipatu dittuzun kasuekin, baina horri ez diot deitzen diskriminazio positiboa, baizik eta laguntza bihar dabanari ematia. 
 
Beste gauza bat da, adibidez, gizon garbitzaile gutxi daudelako, gizonei sueldo altuaguak ordaintzia, edo euskera hutsian idaztia udaletxeko testuak, jakinda batzuk ez ditxuztela ulertuko ( eznaban nahi gai irristakor hauetan sartu, baina ...). Diskriminaziua positibua irudituko zaigu segun ze aldetan gauden. Adibidez, gizonari ondo irudituko zaio geixago kobratzia, baina emakumiari ez.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari