Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow Diru laguntzak emango ditu Udalak enpresetan euskararen erabilera bultzatzeagatik
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Diru laguntzak emango ditu Udalak enpresetan euskararen erabilera bultzatzeagatik PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-09 16:30
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak, Ardatza egitasmoaren baitan, euskara planak diseinatu edo eta abian jartzen dituzten enpresei ematen dizkien diru-laguntzak arautu ditu.
Euskara planak abian jartzen dituzten enpresek hamabost eguneko epea izango dute diru-laguntza eskaera egiteko.
Diru-laguntza horiei buruzko iragarkia, gaur, azaroaren 9ko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu da. Horren harira, euskara planak abian jarri dituzten enpresek hamabost eguneko epea izango dute Elgoibarko Udalari diru-laguntza eskatzeko.
 
Diru-laguntza eskaerak egiteko:
Diru-laguntza horien xedea da Elgoibarko enpresak, 2007 urtean, euskararen erabilera bultzatzeko planak diseinatzera edota martxan jartzera animatzea.

Horiek horrela, euskara planak abian jartzen dituzten enpresei, gehienez ere, 2.000 euroko diru-laguntza emango die Udalak. Diru-laguntza hau, helburu berbererako, Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru-laguntzaren osagarri izango da. Era berean, Elgoibarko Udalak ez du, inola ere, diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 baino gehiago ordainduko.
 
Horretaz gain, diru-laguntza hauek eskuratzerako orduan, lehentasuna izango dute euskara planak estreinakoz abian jartzen dituzten enpresek.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, besteak beste, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan euskara plana abian jarri ahal izateko diru-laguntza eskaera aurkeztuta edukitzea.

Diru-laguntza hauei buruzko arauak eta diru-laguntza eskabidea egiteko inprimakia Elgoibarko Udaleko Euskara Sailean daude eskuragai.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Euskara Sailera jo dezake (943 74 43 66, E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. ).





Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari