|
Elgoibarko AEK, 25 urte eta aurrera |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-11-09 10:54 |
Gau-eskolen lekukoa hartu zuten euskaltegiek, lehenak desagertu
zirenean. Horrela, 1982ko azaroaren 11n zabaldu zen Elgoibarren AEK
euskaltegia. Domeka honetan, hortaz, 25 urte egingo ditu Elgoibarko
AEK-k, 25 urte, elgoibartar helduak euskalduntzen eta alfabetatzen.
1982ko urriaren 27an egindako batzar batean, Elgoibarko Izarrak bere gau-eskola AEKren esku lagatzea erabaki zuen, gau-eskolako ikasle-irakasleen asanbladak hala eskatuta.
1982ko azaroaren 11n, berriz, AEK euskaltegia zabaldu zen Elgoibarren. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) urte batzuk lehenago sortua zen eta ordurako baziharduen euskara irakasten Euskal Herriko hainbat tokitan.
Elgoibarko AEKren historia, ibilbidea eta etorkizunari buruz gehiago jakin nahi baduzue, gaur (azaroak 9) etxean jasoko duzuen BARREN astekariaren azken alean erreportaje nagusia eskaini diegu. Nahi izanez gero, Internetez ere ikusteko aukera daukazue.
∞
Lotura duten albisteak:
Urteurreneko ospakizunak
 Alfonso Eugi, Izaskun Belategi eta Amaia Larraņaga, AEK-ko irakasleak 25. urteurrena zoriontzeko tarta eskuetan dutela. ”Euskararen jatorriari buruzko hitzaldia” emango du Josu Naberanek. (azaroaren 29an)
- Sagardotegira irteera “25 urte hauetan gurekin izan diren guztiei irekita" (otsailean)
- Euskal abesti ikastaroa Mikel Markez kantariaren eskutik (udaberrian)
- "Euskara sentziloaren manifestua” izeneko antzezlana (data zehazteke)
|
Zorionak Jon 2007-11-09 12:38:50 ZORIONAK AEK-an erakusten eta ikasten zabiltzaten guztioi. | Zorixonak! berrigorri 2007-11-09 13:05:05 Lan bikaina benetan, segi horrela eta zorixonak hor inguruan zaudeten guztioi. | Zorionak !!!!! SAMAZPI 2007-11-10 14:26:32 Zorionak lankide guztiori, segi horrelal eta ia euskalduntzen dozuen Elgoibar guztia. | Zorionak! Joaquina Ramilo 2007-11-10 14:57:59 Zorionak Galiziatik! | zorionak casio 2007-11-11 11:52:06 Zorionak irakasleei, eta zorionak ikasleei ere. Animo, ta segi aurrera! | Zorionak! Elgoibarko Izarra 2007-11-12 18:41:06 Elgoibarko Izarratik ere, 25 urteotan AEKren bueltan ibili zareten guztiok zoriondu nahi zaituztegu. Zorionak, urteotan lanean jardun duzuen irakasleoi, eta, zorionak eta eskerrik asko, batez ere,euskara ikasteko ahalegina egin duzuen guztioi. 51 urte pasa dira 1956an Pako Juaristi zenak gau-eskola martxan jarri zuenetik, baina euskara ikasteko ateak zabalik dirau oraindik. | Zorionak loja 2007-11-14 22:38:06 Asko gara AEK-tik pasatu garenok eta gehienotzat euskera ikasi dugun lekua baino gehiago da Elgoibarko AEK. Zorionak eta eskerrik asko zuen interesa, esfortzua eta laguntasunagatik |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |