Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow Zabaldu dute Bidezko Merkataritzaren denda
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Zabaldu dute Bidezko Merkataritzaren denda PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-08 13:13
Klik haundi ikusteko
Gaur (azaroak 8) zabaldu du Parrokiko Misio Taldeak Bidezko Merkataritzaren denda. Aurten ere Merkatu plazan egongo da eta garapen bidean dauden herrialdetako produktuak salduko dituzte bertan, bere benetako prezioan. Azarotik maiatzera bitartean irekiko dute denda, 30 jardunalditan.


Duela 13 urte zabaldu zuen estreinakoz Parrokiko Misio Taldeak Bidezko Merkataritzako denda bat Elgoibarren. Kokaleku ezberdinak izan ditu denbora tarte honetan eta azken 3 urteetan Merkatu Plazan kokatu dute, Udalak lagatako lokalari esker.
Zer da bidezko merkataritza?
Klik haundi ikusteko
Merkatu plazan dago Bidezko Merkataritzaren denda.
Bidezko merkataritza ohiko merkataritzaren alternatiba da. Azken horretan irizpide ekonomikoak baino ez dira aintzat hartzen; bidezko merkataritzaren arabera, horiek ez ezik, balore etikoak ere kontuan hartzen dira, alderdi sozialak eta ekologikoak barne. Bidezko Merkataritza dendaren helburua, erosleari garapen bideko herrialdeetako oinarrizko produktuak, bere benetako prezioan, eskaintzea da. “Bidezko merkataritzako produktuak erosiz herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak murrizten baitira” azaltzen dute Misio Taldekoek.
Ezaugarriak
  • Bitartekariak ahalik eta gutxien izaten saiatzen gara.
  • Ekoizle txikiek “gainprezioa edo bidezko prezioa” jasotzen dute, eta horrek bizitza baldintzak hobetzeko aukera ematen die.
  • Ekoizleek aurretiko finantziazioa jasotzeko eskubidea dute.
  • Harremanak epe luzera begira ezartzen dira. Horrek aukera ematen du trebakuntza, alfabetatze, osasun eta hezkuntza programak finantzatzeko. Segurtasuna ematen zaie, makinetan inbertsioak egiteko.
  • Aholkularitza teknikoa eta enpresa aholkularitza eskaintzen da, enpresen bideragarritasunari buruz.
Informazio gehiago:
 
Noiz egongo da irekita denda?
Azaroak: 8,9,10,29 eta 30.
Abendua: 1,13,14,15,20,21,22,27,28 eta 29
Urtarrila: 3,4 eta 5
Otsaila: 7,8 eta 9
Martxoa: 6,7 eta 8
Apirila: 10,11 eta 12
Maiatza: 8,9 eta 10
  • Ordutegia: 10:00-13:00
ARGAZKIAK: 
Argazkiotan ikus dezakezuen moduan, asko dira dendan aurki daitezkeen produktuak: kafea, kakaoa, txokolatea, panpinak, jaiotzak, likoreak, era guztietako elikagaiak, e.a.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
     



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Bidezko Merkataritza
Abel 2007-11-10 12:32:27
Bidezko Merkataritzan denda zabaldu dutela Elgoibarren? Benetan txalogarria eta pozgarria da hori. Proiektu horren atzean eliza dagola? Nik ere ez dut oso gogoko eliza, baina idea edo proiektua ona dan bitartean, bost axola nork jarri duen martxan!(Mkl28, zuk holako proiektu bat martxan jartzen duzun egunian, eta zu ere ez zaitut oso gogoko, nire babesa izango duzu). Ondorengo link hauek erakusten digute modu animatuan, bidezko merkataritza gaur egun beharrezkoa dela, zoritxarrez 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_dumping.htm 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_acceso_mercados.htm 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_liberizacion_forzada.htm 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_derechos_laborales.htm 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_patentes.htm 
http://www.comercioconjusticia.com/pages/animacion_rtas.htm



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 15 bisitari