Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2006

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
105 elgoibartarrek parte hartuko dute Behobia-Donostia jendetsuenean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-07 08:28
Klik haundi ikusteko
Domekan (azaroak 11) egingo dute Behobia-Donostia herri lasterketa. Bertan parte hartu ahal izateko 105 antxintxikari elgoibartarrek eta 11 mendaroarrek eman dute izena.
Sekula baino korrikalari gehiagok parte hartuko du aurten, 14.536 lagunek, iaz baino 2.300 korrikalari gehiagok, hain zuzen.
   

43. Behobia-Donostia herri lasterketa (datuak)
  • Parte-hartzaileak: 14.536
  • Gipuzkoarrak: 5.930
  • Elgoibartarrak: 105 (hauetatik 12 neskak)
  • Mendaroarrak: 11 (denak gizonezkoak)
Iturria: C.D. Fortuna *Elgoibartarrak eta mendaroarrak gehiago ere izan daitezkeela azaldu digute Fortunatik, izan ere, izena ematerakoan daturen bat gaizki (posta kodea, esaterako) emanez gero, baliteke zenbatu gabe egotea.
 
Autobusa:
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak autobusa jarri du Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar dutenentzat.
Hasiera batetan 26 jesarlekuko autobusa jarrita zeukaten, baina autobusa bete denez, 55 jarlekutako autobusa jartzea erabaki du Udal Kirol Patronatuak. Beraz, nahi dutenek, oraindik izena eman dezakete Olaizaga kiroldegian (943 74 44 15).
Prezioa:
  • 12 euro (abonatuek)
  • 15 euro
Irteera ordua: 8:30ean King-Kong-eko autobus geltokitik. 

Mendaroarrek Agustin Berazaluze omenduko dute
Agustin Berazaluze mendaroarra Behobia-Donostiako klasikoetako bat zen, 24 bider parte hartu baitzuen maratoi erdi entzutetsuan. Aurtengo ediziorako ere aspalditik zeukan izena emanda, tamalez, baina, Piriniotan izandako zorigaiztoko istripuan laga zuen bizia joan zen uztailaren 23an.
Behobian parte hartuko duten mendaroarrek Agustin gogoan eduki nahi izan dute, eta haren omenez, kamiseta bereziak eramango dituzte soinean hark horrenbeste maite zuen proban. Guztira 18 kamiseta atera dituzte “Behobia-Donostia 24 aldiz Austin. Mendaroarrak zuri jarraituz!” lemarekin. Zenbait debarrek ere jantziko dituzte kamisetok, azken urteetan bertan bizi baitzen Agustin Berazaluze.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Ikus hemen:   BARREN astekariko 548 alean (2005ean) Agustin Berasaluzeri egin genion elkarrizketa (pdf)
 
Lotura duten albisteak:
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Xamar

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Mugerza Krosa
Urtarrila 10, 2009 (19:30)

Mugerza Krosa
Urtarrila 11, 2009 (10:00)

Antzerkia
Urtarrila 16, 2009 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari