Herritar batek ekarri digu erredakziora argazkian ikus dezakezuen
sugea. Ibaiertzean aurkitu zuen Herriko Antzokiaren atzealdean, orain
astebete. Berarekin zer egin ez dakiela dabil, eta gainera, zer espezietakoa den
jakitea gustatuko litzaioke, hemen ingurukoa ez dela uste baitu.
Sugea ekarri digun elgoibartarrak (nahiago izan du izenik ez ematea) bere lagun batek topatu zuela sugea azaldu digu. Deba ibaiaren ertz batean aurkitu zuen, zehazki, Herriko Antzokia dagoen parean, 40-50 cm neurtzen dituen sugea.
Sugeez gehiegi ulertzen ez badu ere, atentzioa deitu zion hasieratik. “ Ez da paraje hauetan ikustera ohituta gauden sugandilen modukoa, edo niri behintzat hala iruditu zait. Espezie arrotz batekoa dirudi. Bibora txiki bat izan zitekeela ere pentsatu nuen, baina ziur ez dakit, ez baitakit kontu hauetaz”.
Hortaz, zer espezietakoa den jakitea gustatuko litzaioke, kuriositatea asetzearren batetik, eta zer jaten duen jakin ahal izateko ere bai, bestetik, “euliekin elikatzen saiatu naizen arren, oraingoz ez die kasu handiegirik egin”.
• Sugea ARGAZKITAN:
Iguana eta dordokak ere azaldu izan dira
Jakin ahal izan dugunez, honakoa ez da Deba ibaian (Elgoibar parean) sugeak edo narrastiak agertzen diren estreinako aldia. Gai hauetan aditua den elgoibartar batek dortokak, iguanak eta espezie bitxietako sugeak ere agertu izan direla azaldu digu. Gehienetan, jendeak maskota gisa erosten dituen animaliak izaten dira; ihes egin dutenak, edo okerragoa dena, jabeek uste eta desio baino gehiago hazi direnean, naturan aske laga dituztenak. Azken hau, noski, oso kaltegarria da bertako espezien biziraupenerako.
|
udaletxean berrigorri 2007-11-06 14:54:20 behin gure etxeko terrazan hudo bat (huron) agertu zan eta udaletxeko brigadillakoak etorri ziren berau eramatera. beste aukera bat, esan zigutenez, donostian omen dago horrelako animaliak jasotzen dituen zentro berezi bat, baina animaliak bertaraino eraman egin behar dira. | Sugea Ander 2007-11-06 15:47:17 Nik ere ez dakit asko sugiei buruz baina, ez jako okurritu suge gaixua pakian lagatzia? Gosez hil arte botila barruan euki bihar dau ala? | Biboraren antza... Ernat 2007-11-06 16:47:13 Ni ere ez naiz sugeetan aditua baina nire iritziz, suge horrek bibora baten antza du, baina agian handiegia da...ez dakit! | Suge biperakara (Natrix maura) Antton 2007-11-06 17:03:57 Ez nago guztiz ziur baina suge biperakara bat delakoan nago, Natrix maura espeziea. Gaztelaniaz culebra viperina edo culebra de agua. Argazkiak ez dira National Geographic-ekoak eta xehetasunak ez dira ondo nabaritzen eta ezin %100eko ziurtasunaz hitz egin. Begi-ninien formagatik, ordea, ez da sugegorria. Halere, sugegorri itxura badu, sugegorriaren antz handiena duen sugea delakoan bainago. Oso suge arrunta da gure inguruan. Beraz, askatu ahal bezain laster eta utzi bizitzen jarrai dezan, bere ingurunean zegoen eta! | Doctores tiene la Santa Iglesia... GariAraolaza 2007-11-06 19:27:37 Anttonek arrazoia izango du seguruenez, baina ez ote da hobe adituren bati erakutsi eta iritzia lehen eskutik jasotzea? Nik esaten badut adibidez Crotalus adamanteus dela, sinetsiko didazue? Bestela botazioa egin genezake: jaso eskuak! ;-) | Segi tontorrente 2007-11-07 08:48:43 Hori da, segi daigun eztabaidan sugia hil arte. Total, bat gora behera... Nere ustez anaconda bat da. | Adittuen biharra? Imanol 2007-11-07 09:22:25 Gari, eta Antton adittua baldin bada? Ez dot uste Anttonen komentarioa ezjakin batek egindakua danik (nik ez diot, behintzat, traza hori hartzen). | Dudarik ere ez GariAraolaza 2007-11-07 09:34:01 Imanol, Antton aditua bada (eta uste dot badala, nik pentsatzen dodana bada), onena izango da sugea berari eruatia eta berak gertutik begiratuta hobeto esan ahal izango dau. Ala Anttonekin komunikatzeko medioa hau da eta gu tartean sartu gara traban? | Soltatzia izango da onena Imanol 2007-11-07 10:50:08 Ez dot uste traban sartu geranik, Gari. Anttonek berak esan zaban moduan, onena sugia botillatik etera eta zaguan tokixan lagatzia izango da; bestela, "adittuak" allau aurretik hilko da gajua. | Ibaixa bizirik daguan seinalea akuilu 2007-11-07 11:10:42 Sugearen asunto honetan: 1-Sugiak babestutako animalixak diazela uste dot. Aurkitxu daban tokira bueltatu beharko leuke, hortaz. Ez dot ulertzen zertan dabilen sugiakin haruntz eta honuntz, laga deixala pakian bere habitatian. Ez dot uste inorentzako arriskurik sortzen dabanik. Izatekotan paitxen arraultzak jan eta poblaziua orekatzen lagun dezake. 2-Deba ibaixan bizixa bor-bor daguala ikustiak asko pozten nau. Sugiak, iguanak, paitxak, aingirak... hau da faunia! Arratoiak, arratoi gizen-gizenak, bakarrik ikusi zintxezkeen garaixak ez dia horren aspaldikuak. Ume denboretan Urasandiko zubitxik arratoiei harrixak botatzen geniozen garaixetaz gogoratzen naiz. Beste batzuk punterixia zorrozteko erabiltzen zitxuen, karabiniaz tiro egiten baiziuen etxeko bentanatik. Azken aldixan ez dot arratoirik sumatu. Gustatuko litzaidake jakitia berez desagertu ziran ala zerbait egin zen arratoiekin akabatzeko (karabinaz eragindako bajetaz aparte). | Zer gertatu da azkenian? Ebuzki 2007-11-09 12:28:51 Zer gertatu da azkenian sugearekin? Bizirik dirau? http://www.basondo.com web hontan sartu eta deitu agertzen den telefonora. Telf: 94 625 44 36 Agian beraiek pasako dira sugea jasotzera, beraiek ikusiko dabe ze suge klase den eta egin beharrekoa egingo dute. Jakin ezazue hala ere orain bi egun sortu zela web orri bat http://guretxakurrak.blogspot.com, non arduratuko geran debabarrenean galdu edo agertzen diren animalietaz. Hortaz aparte debabarreneko txakurtegian dauden txakurren argazkiak ere agertzen dira, ea eutanasia aplikatu baino lehen etxe bat aurkitzen diegun. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |