Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Ekonomia arrow Zaborren gaineko zerga %18,15 igo da
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Mediateka


2007ko Inauteriak

Gida komertziala

Zaborren gaineko zerga %18,15 igo da PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-11-05 08:27
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Udalak 2008rako ordenantza fiskalak %3,4 igotzea onartu zuen azken osoko udalbatzarrean.
Herritarren poltsikoak gehien igarriko duen igoera, alabaina, zaborren gaineko zergak jasan duena izango da:%18,15.


•  %18,15 igo da zaborren gaineko zerga
2008. urtean 107 euro ordaindu beharko ditu familia elgoibartar bakoitzak, sortzen ditugun hondakinen gestioa eta tratamendua egiteagatik. Alegia, orotara aurten (2007) baino %18,15 gehiago (1,6 euro gehiago hileko). Debabarrenako mankomunitateak ezarri duen igoera da eta Udalak herritarrei zerga bidez kobratuko die.

Iaz ere nabarmen igo zuen mankomunitateak hondakinak gestionatzeagatik kobratzen duen diru kopurua, %33, hain zuzen ere. Elgoibarko Udalak, baina, bere gain hartu zuen igoeraren zati handi bat (%13) eta herritarrei %20 igo zien zaborren gaineko zerga 2007an. Aurten, aldiz, Mankomunitateak proposatutako igoera herritarrei bere horretan helaraztea erabaki dute. Azpimarragarria da, Mankomunitateak %51,15 igo duela zaborren gaineko zerga azken bi urteetan.
 
• Oposizioa aurka
Klik haundi ikusteko
PSE-EE
alderdiak eta EB Berdeak/Aralar koalizioak zaborren gaineko zerga igotzearen aurkako botoa eman zuten. Ovidio Campellok (PSE) azaldu zuenez, “lekuz kanpo” dago igoera hori eta “gehiegizkotzat” jo zuen.
Ildo beretik, "martxa honetan erosketen saskia betetzea baino gehiago kosta behar zaigu zaborrak gestionatzea" adierazi zuen Izaskun Soraluzek (EB/Aralar). PP alderdiak abstentzioaren alde egin zuen, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ez igotzeko lan egin behar dela azpimarratuz.

2008rako ordenantza fiskalak
Klik haundi ikusteko
%3,4 igoko dira 2008an udal ordenantza fiskalak. Horrela erabaki zuten udalbatza osatzen duten alderdiek azken osoko udalbatzarrean (urriak 25).
PSE-EE eta EB Berdeak/Aralar alderdiek abstentzioaren alde egin zuten zerga proposamen gehienetan eta ezezko botoa eman zuten KPIa (kontsumo-prezioen indizea) baino gehiago igoko diren zergetan (zaborren eta kanposantuaren gaineko zergetan, esaterako).
PPko zinegotzi bakarrak abstentzioaren alde egin zuen, bere alderdiak “zergak ez igotzeko duen politika orokorrarekin bat egiten" zuela argudiatuz.
 
Lotura daukaten albisteak:
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Exagerazio bat
Olentzero 2007-11-05 11:05:19
Nori igotzen diote soldata urtero % 18? PNV ko ordezkariek gure zergaetako dirura obeto gaztatu beharko lukete.
Ez dot ulertu
Ander 2007-11-05 11:45:24
107 € zela izango dira 1.6€ hileko? 1.6x12=19.2
honela ote da?
berrigorri 2007-11-06 01:54:50
ander, kalkulatu dozuna ondo dau, 19,2€ gehiago ordaindu beharko ditugu datorren urtean. Baina totalak konparatzeko, konparatu datozen 107€, aurten ordaindu ditugun 107€-19,2€=87,8€-ekin.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari