Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Gogoeta: Gure burutazioak, zuekin konpartitzeko
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

Gogoeta: Gure burutazioak, zuekin konpartitzeko PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-29 09:07

elgoiBARREN.net-ek urtea egin duela aprobetxatuta, gogoetatxo bat egin eta idatzi dugu  hamabi hilabeteok eman dutenaren gainean. Gauza asko daude esan eta kontatzeko, baina gehiegi luzatzea ere komeni ez denez, burutazio txiki batzuk baino ez ditugu ekarri zuokin konpartitzeko. Barruan daukaguna zuei erakustea da gogoeta honen helburua; orain, eta nahi baduzue, zuen txanda da. Izan ere, zuen iritziak mesede egingo dio gure gogoetari.

Zertarako elgoiBARREN.net?: Elgoibarko berri euskaraz emateko beste modu bat bezala aurkeztu genuen www.elgoiBARREN.net web gunea. Elgoibarko orainkaria izatea nahi genuen: notiziak momentuan eman eta munduko edozein puntatatik Elgoibarko berriak jasotzeko aukera eskaintzea. Eta, neurri batean, hala izan dela uste dugu (horretan saiatu gara, behintzat). 14 urtean BARREN astekariarekin lanean jardun ondoren, iaz Internet eta teknologia berriak ere aprobetxatu behar genituela erabaki genuen. Eta hala hasi ginen lanean iazko urriaren 23an. Non sartzen ginen oso ondo jakin gabe, baina lana ondo egiteko ilusioarekin.

Irakurleak ez dira hartzaile hutsak, eman ere egite dute: Baina proiektu honek, besteak beste, badauka diferentzia handi bat BARRENekin konparatzen badugu: herritarrek eta irakurleek proiektuan parte hartzeko ematen duen aukera, hain zuzen ere. Proiektu honetan irakurleek notizi bat eman dezakete gertatu bezain pronto;  iritzia emateko aukera daukate;  notizia bat osatu edo zuzentzeko moduan daude. Beraz, herritarrak eta irakurleak proiektu honetan ez dira hartzaile hutsak; eman ere egin dute, notiziak osatuz edo aberastuz, eta iritziak emanaz.

Uste baino hobeto hasi ginen: Esan bezala, ez genekien oso ondo non sartzen ginen. Baina lanean hasi eta berehala konturatu ginen proiektuak estimazioa zuela jendearen artean. Bisitei erreparatuz gero, adibidez, lehen hilabetean (azaroan), 5.500 bisita inguru izan zituen web orriak. Gero, abenduan jaitsiera txiki bat izan eta gero, urtarriletik maiatzera arte etengabe egin zuten gora bisitek. Maiatzean eta ekainean jo genuen bisiten goia 17.000 bisitarekin. Gainera, poliki-poliki bada ere, ordenadoreetako pantailetan ez ezik, jendearen ahotan ere ibiliko da elgoiBARREN.net eta hemengo notiziak eta komentarioak. Proiektua balekoa zela ikusi genuen, eta ez gurea zelako, medioa bera egokia delako baizik. 

Arazoak komentarioekin: Baina arrosa guztiek arantzak dauzkaten moduan, gure proiektuak ere arantzak zituela konturatu ginen. Bisitek bezala, irakurleen komentarioek ere goia jo zuten maiatzean eta ekainean. Jende askok parte hartzen zuen, eta hori pozgarria izan zen guretzat. Proiektuaren eta jendearen arteko joan-etorria bidea egiten hasi zen. Baina, esan bezala, gutxi batzuen parte hartzeko moduak arazo bat baino gehiago eman zigun (gutxi batzuk baino ez zirela izan azpimarratu nahi dugu). Anonimotasunaren itzala aprobetxatuta, parte hartzeak kolore eskasa hartzen hasi zen kasu batzuetan. Adibidez,  ezizenak lapurtzen hasi ziren batzuek, eta bateren batek, moderatzailearen izenean ere idatzi zuen komentarioren bat. Egoera honen aurrean, eta han eta hemen iritziak eta aholkuak entzun ondoren, ekainean erregistroa jartzea erabaki genuen. Partehartze librearen alde geunden proiektua martxan jarri genuenean, baina gutxi batzuek izan zuten jarrerak bultzatuta, erregistroa jarri genuen komentarioen atala nolabait zaintzeko helburuarekin.

Erregistroa eta honen ondorioak: Erregistroa jarri genuenean, berehala konturatu ginen jendearen parte hartzeak behera egin zuela. 100 lagun inguru erregistratu ziren komentarioak egiteko, baina parte hartzeak nabarmen egin zuen behera. Eta komentarioekin batera, bisitek ere behera egin zuten uztailean (uztaila ez da hilabeterik onena ordenadore aurrean egoteko). Ondorioz, udako oporretara nahi baino aho gustu txarragoarekin joan ginela aitortu behar dugu. Hain ondo hasi zena okertzen ari zitzaigula sumatzen genuen. Eta abuztuan atsedena hartu ondoren, irailean berriz ere ekin genion lanari. Ez genekien jendeak zelan erantzungo zuen; gainera, arazo teknikoak izan genituen eta e-posta zerbitzuak ez zuen funtzionatu ia hamabost egunean. Hala ere, 9.670 bisita izan genituen, eta urrian 11.811 bisita izango ditugu.

Komentarioek helburu batzuk bete behar dituzte: Gorago esan dugun moduan, irakurleok ez zarete hartzaile hutsak elgoiBARREN.net proiektuan. Emateko ere asko daukazue, eta irakurleok ere parte hartzea da gure helburuetako bat. Baina parte hartzeak helburu batzuk dauzka. Ezin da edozein helbururekin parte hartu. Ondorioz, komentarioek ere helburu batzuk bete beharko dituzte. Besteak beste, helburu hauek azpimarratu nahi ditugu:

  • Proiektuaren gainean dauzkazuen iritziak eman ditzakezue.
  • Berriemaile izan zaitezkete.
  • Guk emandako notizia bat zuzendu edo osatu dezakezue.
  • Emandako notizien gainean iritziak eman ditzakezue.
  • Komentarioak egiteko arau batzuk bete behar dira: irainik ez; errespetuz idatzi; gainaren gainean idatzi; euskaraz idatzi. 

Ez gaude anonimotasunaren kontra: Ez gaude jendeak ezizenarekin parte hartzearen kontra. Jendea, ahal dela, izen-abizenekin edo izenarekin parte hartzera animatu nahi dugu, baina komentarioak ezizenarekin egiten dituenari ez diogu aterik itxiko.  

Asmo berriak dauzkagu bigarren urterako: Lehen urteak eman du berea. 12 hilabete berehala pasa dira, baina urtebeteko lanak bere emaitzak eman ditu: 116.000 bisita izan ditugu; 303.000 orrialde bisitatu dira; 3.375 komentario egin dira; ia 500 notizia eman ditugu; 203 harpidedun dauzkagu; .... Baina ez goaz lehen urteak eman duenari begira lokartzera. Badakigu hasi baino ez garela egin, hazia bota baino ez dugula egin. Eta ereindako lurrari ongarria botatzen segi nahi dugu, zuokin batera. Horretarako, estreinako urtean egin duguna hobetzea eta proiektua asentatzea izango da bigarren urterako helburu nagusia. Oker daukaguna konpondu eta kalitatean gora egitea da gure nahia. Hala ere, badauzkagu nobedade batzuk bigarren urterako. Atal eta zerbitzu berriak prestatu nahi ditugu, baina hauek poliki-poliki erakutsiko dizkizuegu hurrengo hamabi hilabeteotan. 

Eskerrik asko! Gogoetarekin amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu honen lehen urtean gure aldamenean egon zareten guztioi. Urtebeteko bidea egin dugu denon artean. Bidean gorabeherak izan ditugu, guk nahi ez genituen ustekabekoak ere bai tarteka, baina Internet hau dela esan ziguten hasiera-hasieratik. Eta hala onartu beharko dugu. Lehen urteak erakutsi eta emandako eskarmentuarekin, bigarren urteari ekitera goaz. Saiatuko gara lehen urtekoa hobetzen. Eta hasi ginenean moduan, bigarren urtean ere, gure nahia ordenadorearen beste aldean zaudetenoi ematea eta zuengandik jasotzea izango da. 







Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Aurrera
ura 2007-10-29 12:44:48
Lehenengo pausoak dira zailenak, eta badirudi horren oker ez zabiltzatela! Sarri irakurtzen dut elgoibarren.net, interesik niretzako baduen seinale; gauza guztiak bezala hobetu daitekeela deritzot ala ere. 
Hobekuntzen artean AGENDA konpletatuko nuke, adibidez ONGARRI Zineklub-eko emanaldiekin. 
Bestalde lotura edo "link"-ak ere egingo nituzke elgoibar eta inguruko beste elkarte batzurekin. 
Zorionak eta aurrera!
ongarri agendan
berrigorri 2007-10-30 02:18:49
iepa ura! 
 
zineklubeko pelikulak beti agertzen diez agendan, ha frogatu dot eta ikusi emaitza guztiak: idatzi goiko hemeroteka bilaketa koadrotxoan "ongarri", eta emaitzetan ikusi zenbat diezen (Agenda/Zinema) atalekoak, hau da agendan agertutakoak. 
azkenengo urtekoak ixa danak ain zuzen.. 
 
loturen asuntoakin ados, herrixan badauz beste hainbat mugitzen diezenak ixilean eta..



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1