Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Gizartea arrow 200 prakatik gora lapurtu dituzte Garate Jantzidendatik
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

200 prakatik gora lapurtu dituzte Garate Jantzidendatik PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-10-26 10:03
Klik haundi ikusteko
Erakusleihoan egin zuten 50 zentimetroko zulotik sartu ziren lapurrak eguen goizaldean. Ia generorik gabe laga zuten denda. Besteak beste, 200 prakatik gora lapurtu zituzten, gehienak emakumezkoenak. Garate Jantzidendako jabeek eguaztenean dendan izan ziren frantses azentudun bi gizaseme jo dituzte susmagarritzat.


Lur jota” daude Garate ahizpak, Garate Jantzidendako jabeak, “golpe oso gogorra izan da, min handia egin digu lapurreta honek. Zer egin ez dakizula geratzen zaizu gorputza” azaldu digu Aintzane Garatek.
Ez da gutxiagorako. Inbentarioa egiteke daukaten arren, beste gauza batzuen artean, emakumeentzako 200 praka inguru lapurtu dizkietela uste dute, alegia, bazekiten zer nahi zuten eta zuzen-zuzen joan ziren bilatzen zuten haren bila.
Genero ona, garestia, harrapatu dute, emakumezkoen prakak, batez ere, baina baita bestelako arropak ere. Zorionez ez zuten denborarik eduki biltegi hondoraino ailegatzeko, bertan baitaude gizonezkoen arropak”.
Zumaiako dendan ere lapurreta saiakera
Kontua da, okerragoa izan zitekeela, gau berean Garatek Zumaian duen denda bizkian sartzen saiatu baitziren lapurrak, ziurrenik, Elgoibarren lapurtu zuten berberak. Zumaian zaratak entzun zituen bizilagun batek uxatu zituen gaizkileak. Besterik ezean, Zumaiatik bertatik ekarri behar izan dute Elgoibarko denda osatzeko generoa.

Inork ez zuen ezer entzun
Klik haundi ikusteko
Lapurrek Garate Jantzidendan sartzeko egin zuten zulotsarra.
Harrigarria badirudi ere inork ez zuen zaratarik entzun, nahiz eta lapurrek 12 milimetroko segurtasun beira zulatu behar izan zuten, pertsona bat bertatik sartzerainoko tamainan. Behin barruan, tirita xume batekin baliogabetu zuten mugimenduarekin martxan jartzen den sentsoredun alarma. Garatekoek uste dutenez, “Plaza Txikian izango zuten zain generoa garraiatzeko furgoneta”.

Jokabide susmagarria
Ikusiak ikusita, eguaztenean dendan sartu ziren bi bezeroren jokabide susmagarriaz akordatu dira Garate ahizpak. Aintzanek azaldu digunez, “frantses azentuko bi gizonezko sartu ziren dendan, beltzarana bata eta ile horia bestea, biak oso ondo jantzita, trajez. Batak prakak probatzen zituen bitartean, besteak sartu irten asko egin zituen dendatik, ingurua aztertzen ibiliko balitz moduan. Ez zuten ezer erosi. Susmagarria iruditu zitzaigun".
 
Dendariak larrituta
Dirudienez herriko beste zenbait dendatan ere ibili ziren bi gizaseme hauek. Goiara lurrindegiko jabeari ere susmagarriak iruditu zitzaizkion bi pertsona hauen ibilerak. Gainera, "Eibarko lurrindegi batean modu berean egin zuten lapurreta joan zen zapatuan" azaldu digu. “Gauzak dauden moduan, pena da hala esan beharra, baina denak dira susmagarriak guretzat”.
Iritzi berdinekoa da erdialdean negozioa duen beste elgoibartar bat ere, “arazo larria bihurtzen ari da lapurretena. Gainera, zenbat eta lapurreta gehiago egin, aseguru-etxeek ere tarifak igo egiten dituzte”. Bere ustez, “fitxatuta dauden lapurren argazkiak eman beharko lizkieke poliziak dendariei. Nortaz susmatu behar dugun jakin dezagun bada ere”.
 
 
Lotura duten albisteak:
 
   



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

EZ DAGO ESKUBIDERIK.
ponposita 2007-10-26 11:47:32
Gero eta seguridade gutziago dago herrian, eta ez dut ulertzen nolatan lapurtu daitezkeen 200 praka pare herri erdian eta eskaparate bat apurtuz inor ere konturatu gabe. 
 
Ikusten da lapurrak ez direla batere tontoak, eta badakitela non lapurtu, zihurrenik oso erropa gareztia izan zan, izan ere ni orian dala gutxi egon nintzan Praga batzuk probatzen eta denak “Zuper ondo geratzen zitzaizkidan”.
Denda maitea
loramen 2007-10-26 21:08:19
“Zer pentsatuko du nire lagun hark?” Horixe etorri zait burura, hainbat komunikabidetako tituluak eta artikuluak irakurri ditudanean. Donostiako lagun bat nuen gogoan. Hedabideetan jakingo zuen seguru asko gertatu zaigunari buruz. 200 praka... asko dira? Gutxi dira? Eztarrian daukagun korapiloa idazten saiatuko naiz, baina ez dakit gauza izango naizen. 
Zer da Garate Jantzi-Denda, guretzat? Nire amak egunero ureztatzen dituen atariko bi lorontzi handiak, izebak egunero garbitzen dituen apalategiak. Familia osoaren elkargunea, lotzen gaituen haria, poz eta kezka iturria. Horixe baino ez, eta hori guztia. 
Gure etxean sartu dira, barrena hustu digute. Jende askok, ordea, morboa nahi du, eta hedabideek egarri hori ase dute. 200 praka, alegia! Baina bihar ez da gure dendari buruzko titulurik agertuko aldizkari eta egunkarietan. Jendeak ahaztu egingo du, gure dendako apalategiak prakaz jantziko dira berriro, 200 praka baino askoz gehiago izango dira... Gure tristura, ordea, ez da desagertuko. Denda apaintzen, ilusioz janzten jarraituko dugu, baina gertatutakoa gure gogoetan geratuko da, iltzaturik, betiko. 
Nork ulertu du hori, kaleratu berri diren artikuluak irakurrita? Hori ulertuko al zuen nire lagunak egunkariko berria irakurtzean? Gertuko ditugunek ondo dakite guretzat zer izan den hau guztia, ekonomikoa baino askoz handiagoa izan dela kalte sentimentala. Horrek, neurri batean bederen, lasaitu egiten nau. Iluntasunean, isilik, etxean arrotzak sartzea. Pentsatze hutsak ezereza zarela esaten dizu, sentitzerainoko sentsazioak hartzen zaitu. 
Eskerrak ematea baino ez zait geratzen, jende guztiak emandako animoengatik. Baina ezinbestean argitu behar izan dut hau guztia, argitaratu diren berriek ez dutelako benetan azaldu zer gertatu den gure dendan. Larunbatetan atariko lorontziak hausten dituztenean sentitzen dugun tristura bera izan da. Handiagoa, baina berbera. 
 
Ainhoa Lendinez Garate
animo
casio 2007-10-27 11:55:03
zerbaitetarako balio badu, jaso nire animo zintzoenak.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari