| “30 + 10 mintegia”ren bigarren edizioa martxan da IMHn |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-10-25 11:22 | ||
|
Makina erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara
baliabideak eta praktika onak aztertu eta eztabaidatuko dira IMHk
antolatu duen 30 + 10 mintegiaren bigarren edizioan. Goizeko 9:00etan
hasita, 23 hitzaldi emango dira gaur (urriak 25).
Jardunaldiaren Helburua Jardunaldiaren helburua da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten. Omenaldia: Euskara plana abiatu zuten enpresei (Arlan, CAF, Elay, Ikrlan, Ineko, Lurgintza eta Miba) esker ona adierazteko omenaldi txikia egin da mintegiaren hasieran.
Hitzaldiak bideoan ikusteko
IMHko arduradunek jakinarazi dutenez, hitzaldi guztiak bideoan grabatzeko asmoa daukate eta astebete inguru barru bideoak IMHren webgunera igotzeko asmoa dute. Abisatuko zaituztegu bideoak ikusteko prest daudenean.
∞ Lotura duten albisteak:
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































