Urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen dihardute gaur mundu osoan. Elgoibarko Udal Liburutegiak ere ospakizunean parte hartu nahi izan du, eta hainbat ekintza antolatu ditu. Goizean, liburuak kalera atera eta liburutegiko zerbitzuen berri eman diete herritarrei. Arratsaldean gaztetxoenen txanda izango da.
Urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna (Gaurko ekintzak):
- 10:00etatik aurrera, kalera atera dira Udal Liburutegiko arduradunak eta Nafarroa Plazan jarri dute liburu eta diskoz betetako mahaia.
- 17:00etan eta 17:30ean bi saio eskainiko ditu Miriam Mendoza ipuin kontalariak liburutegian.
*Astean zehar, berriz, Udal Liburutegira hurbiltzen diren bazkideek antzerkia ikustera joateko 4 sarreren (2 umeentzat eta 2 helduentzat) zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
DATUAK: ( Elgoibarko Udal Liburutegia)
• Bazkideak: 3.286
Helduak: 2.198
Haurrak: 1.088
• Liburu kopurua: 24.672
Helduentzako liburuak: 14.311
Haurrentzako liburuak: 6.995
• DVDak: 630
• CDak: 173
• Liburuen mailegu kopurua hileko: 1.800
∞ Lotura duten albisteak:
- Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Irakurri 2007 Kanpaina (pdf) abian jarriko du Euskadiko herri liburutegiak adin guztietako herritarrei hurbiltzeko asmoz.
Liburua ageri duen erretratua, argazki digitalaren lehiaketa
Erkidego osoan DBH egiten ari diren 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako argazki digitalaren lehiaketa bat da. Gaia "Liburua ageri duen erretratua" izango da. Parte hartu nahi dutenek egindako argazkiak Udal liburutegian aurkeztu beharko dituzte azaroak 15a baino lehen (Lanak CD batean aurkeztuko dira nahitaez). Irabazleek, sari bikainak jasoko dituzte, eta argazkiok, erakusketa birtual batean ikusi ahal izango dira; baita argitaratuko den katalogo batean ere.
|
Oso ordutegi egokixa tontorrente 2007-10-24 14:39:11 Mundu guztia lanian dauanian ekintzak antolatzia oso ondo dao. Hala lan gutxiao eingo dabe eta berdin berdin kobrau: funtzionarixuak ete dia? | Funtzionarixuak soilik ez.... Harry el Susio 2007-10-24 16:31:30 .... gainera EAK-koak, atera kontuak. | EAJ-PNV koak Harry el Susio 2007-10-24 16:32:12 EAJ-PNV koak esan nahi naban. | Sinonimua tontorrente 2007-10-24 17:20:32 Funtzionarixua eta JELzalea ez dia sinonimuak, ala? Hala uste naban... | liburutegixa katta 2007-10-24 17:48:19 Neri egixa esanda berdin jata eajkuak dian edo ez. Inporta jatana da libururen bat aukeratzera joaten naizenian ezer ez aurkitzia. Liburu guztiak bata bestian gainian egoten dia, desordenauta. Liburu dezente bat aurkitzia askotan mirari bat izaten da! Elgoibarko liburutegixak daukan liburu kopurua alde batera utzita, ez al zan ondo etorriko liburutegixa ikasteko erabili al izatia. Behin edo behin ikastera jun naizenian, arratsaldeetan egoten dan isiltasun ezarengaitxik kexatu eta liburutegixa ez dala ikasteko esan ziaten! Ez al degu liburu berriagoekin, ordeantuagoa eta ikasteko erabil laiken liburutegi bat biar? | liburutegixa yantxa 2007-10-25 08:13:37 Liburutegiko lanpostuak aldi batekuak izan biharko zian. Bi langille hauek guztiz akomodatuta bizi dira liburutegian eta zerbitzua ez da izan beharko lukeena bezain ona. | Kontu pixka bat GariAraolaza 2007-10-26 09:44:07 Yantxarena bezalako komentarioak ez jataz batere gustatzen. Aspaldiko urteetan Elgoibartik kanpora bizi naizenez ez dot liburutegiko egoera ezagutzen, baina horrelako kritikak egiteko eskubiderik ez dagoela iruditzen jata. Kritika hauek egiteko beste modu batzuk daude. Norbaiten izena (liburutegiko langileak gehienok ezagutuko dituzue) publikoki zikintzeko ("akomodatuta bizi dira eta zerbitzua ez da izan beharko lukeena bezain ona"), lehenengo norberaren izena eman behar da, eta bigarren, frogak eman edo arrazoitu behar da. Norberak bere izena publiko egin nahi ez badu eta kexaren bat badu, seguru badaudela moduak idatzi bat aurkezteko udalean azalduz zergatik ez gauden konforme zerbitzu batekin. Baina berdintasunean, medio publiko batean beste baten izena zikintzeko, norberarena arriskatu behar da. Bestela, nik erraz esan nezake nere izena eman gabe "Santa Ana kaleko kalegarbitzaileak dena zikina uzten du" edo "Parrokoak negozio ezkutuak dituela iruditzen zait". Ni lasai lasai gelditu, eta beste pertsona horri arazoak sortu. Ze kontutan izan dezagun beti, igual nik daukadala arrazoia, baina izan leike ezetz! | Es da berdina Ander 2007-10-26 12:36:36 Ulertzen dot GariAraolaza, esaten dozuna, baina ez nao ziharo ados. Gauza bat salaketa konkretu bat da (apaizaren negozio ilegalak) eta beste bat, neretzat behintzat, jasotako zerbitzu baten gaineko iritzi bat. Zure plantemenduakin ezin leike iritzirik eman, (ixa) beti horren atzian norbait egongo dalako. Ezin leike esan Herriko Antzokia zatarra laga dabela? Erabakixa baten batena izango da eta, ezaguna ez bada ere, azkenian Udaletxian arduria da. Ezin leike esan ez dakit nungo farola bat apurtuta dauala? Baten bat izango da horren arduraduna. Laburtuz, neretzat, salaketa bat ez dan bitxartian, gauzak libre esateko aukeria euki biharko genduke, baten bati min ein ala ez. Eta hau aparteko lekua da holako iritzixak botatzeko. | CQC tontorrente 2007-10-26 12:43:22 Elgoibarren.neteko arauetan esaten dana betez gero, nere ustez edozein iritzi bota leike hemen, "Caiga Quien Caiga". | Neretzat garbi dago ba... GariAraolaza 2007-10-26 13:26:48 Barkatu, baina neretzat garbi dago. Ez da berdina: "Bi langile hauek guztiz akomodatuta bizi dira eta kontratu tenporala merezi dute" (yantxa sinadurarekin) edo "Liburutegian liburu gutxi dago", "Denbora luzez egon naiz liburu baten zai" edo "Egunero berandu zabaltzen da liburutegia" (Benetako izenaz sinatuta) Kexa botatzen duenarentzat ere, ez dauka indar berdina. | CQC: ez da egia GariAraolaza 2007-10-26 13:28:00 Ez da egia edozein iritzi bota leikenik: # Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean. | Gari yantxa 2007-10-26 14:07:53 Lehenengo gauza. Zuk kakotx artean jarri duzuna, ez da nik idatzi dudan berdiņa. Irakurri berriz nere aurreko komentarioa. Eta nere iritzia aldatu gabe jarraitzen dut.1-Nere ustez lanpostu hori aldi baterakoa izan beharko luke. 2-Nere ustez liburutegiko langilleak akomodatuta daude beraien lanean orain dela urte asko, eta eskaintzen duten zerbitzua ez da izan beharko lukeena bezain ona. 3-Liburutegiko langilleek zerbitzu publiko bat eskaintzen dute eta jendearen iritziak onartu behar dituzte. Udaltzainen gaņeko iritzia ematen dugunean berdiņa gertatzen da adibidez. Bukatzeko aspaldi entzundako esaldi on bat: kexa bat opari bat da, zure lana hobetzeko aukera ematen dizulako, berdin du nundik datorren, anonimoa den, edo nundik jaso den. Urteak dira liburutegiak kexak jasotzen dituela, kontutan hartutakoak eta konpondutako gaiak, zenbat? | Yantxarekin bat nator ponposita 2007-10-26 14:54:46 Liburutegia zabaltzeko ordua ez da sarritan errezpetatzen, eta ez da ezertxo ere gertatzen, nik hau nere lanean egin ezkero kalean negoen aspaldi. Gari Araolaza: Nik goian idatzi dotena ez opinio subjetivo bat, egia da eta mundu guztiak daki horrela dala. | Gariri eta udaletxeari Hergon 2007-10-31 09:09:29 Udaletxean liburutegiari buruz egin diren kexa guztiak batuko bagenitu, liburu bat egin genezake. Eta zenbat gauza aldatu dira azkenengo urteetan liburutegian??ezer ere ez. Bueno bai, oindala 6 bat urte edo, karneta digitalizatu zuten, hori bai. 1.- Gipuzkoan,hainbeste zarata dagoen liburutegi bakarra da. 2.- Gipuzkoan, ikasteko ez den liburutegi bakarra da. 3.- Gipuzkoan, oporraldi luzeenak egiten duten liburutegi bakarra da. Abuztu osoa itxita, gabonetan egun gutxi batzuk irikita, astebukaera guztixak itsita eta zubi guztixetan itxita dagoen liburutegi bakarra da. 4.- Liburutegi honetan ematen den zerbitzua, Gipuzkoan egondako liburutegi guztixetan baino zerbitzu gutxiago eta eskasagoa eman didate. Hau esateagatik nere izena eman beharko nuke? Zergatik?? Akaso denuntziarenbat jasoko dut nere iritzixa emateagatik?? Jakin ezazu, azkenengo urteetan Elgoibarko liburutegiaren errealitatea hau izan dala. Kexa ugari egon direla, baita bertako langileei ere egin zaizkie kexak. Baina arazo hauek konpontzeko bideak, gutxi ireki dira. Eta uste det, liburutegia erabili dugun gehienok honetan ados gaudela. Agur |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |